Espiritu berritzailea
XVIII. mendean borbondarren zentralismoa izango
da elementu nagusia. Euskal literaturaren panoraman
sortzen diren testu gehienak pietatezko liburuak
dira, elizgizonek idatziak; horiexek ditugu euskarazko
prosaren sorburu eta lehen garapena. Letretako
aitzindaritza Lapurditik Gipuzkoara igarotzen
da, eta hizkuntzaren kontzientzia berria -Etxeparegandik
euskal idazleengan ageri zaiguna- sistematizatu
egiten da gramatika, hiztegi eta euskararen apologietan.
Manuel Larramendi nabarmentzen da lantegi
horretan, Ilustrazioaren ideien aitzindari nagusietakoa
izanik. Ideia hauetatik sortuko zen, geroago,
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.
126. Iparraldeak XVII. mendean izan zuen
loraldiak behera egin zuen Utrechteko Itunean
(1713) Ternua eta itsasoz haraindiko
beste lurralde batzuk galtzean. Honek, izan
ere, murriztapen nabarmenak eragingo zizkion
ordura arte gorantz egindako Lapurdiko
arrantza eta merkataritza industriari. Port Royalgo
leku historikoa, gaur egun Kanadako
Eskozia Berria denean. Orduan, koroa ingelesaren
mendean geratuko
zen. 127. Nafarroaren armarria
Port Royalgo
sarreran. Hauxe izan
zen europarren
lehen egonlekua
Floridatik
iparraldera
(1610). 128. Manuel Larramendi (1690-1766), idazle, apaiz, filologo eta historialaria,
euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaile handia
izan zen Ilustrazioan zehar, eta baita lehen euskal folklorista ere.
1729an El imposible vencido o Arte de la Lengua Bascongada
(Ezina egina) argitaratu zuen, gaztelaniatik egindako gramatika
bat alegia, eta egin zuen Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence
y Latín lana ere (1745) erreferentzia izan zen orduko literatoentzat.
Hizkuntzaren inguruan zeuzkan kezkak -sorburua, ahaidetasuna,
hizkuntza unibertsala- bere garaiko intelektualen berberak dira. 129. Oin Berrirako Dekretuak
iritsi zirenean, hauen bidez
Felipe V.ak gaztelania ezarri
zuen arlo publikorako
hizkuntza orokor gisa, foruen
erabateko defentsa
berehala piztu zen Euskal
Herrian, eta Manuel Larramendik
Sobre los fueros
de Guipúzcoa argitaratu
zuen (1756-1758), bere Provincias
Unidas del Pirineo proiektuan;
honetan, euskal lurraldeen batasuna bultzatzen zuen. 130. Agustin
Kardaberaz,
Hernanikoa,
Sebastian
Mendiburu,
Oiartzungoa, eta Joakin
Lizarraga, Elkanokoa,
Larramendiren
eskolakotzat
hartuak dira.
Honen eraginpean aritu
ziren bai euskarazko obrak
idazten bai predikuan. 131. XVIII. mendean, euskaraz argitaratutako
pietatezko liburu gehienak
literatura aszetikoaren
klasikoen itzulpen edo moldaketak
dira. 132. Mende honetan pastorala garatuko zen, gaur egun arte iritsi zaigun Zuberoako antzerki genero
tradizional bat. Honen sorburua Erdi Aroko mistère deituetan dago, honek Erdi Aroko santu,
errege edo enperadore en bizitza kontatzen duen landako antzerki mota baterantz jo baitzuen.
Sainte Elisabeth de Portugal dugu, 1750ean Eskiulan
idatzia, gorde den eskuizkriburik zaharrena. 133. Joanes Etxeberri mediku eta idazleak (Sara, 1668-1724)
espiritu ilustratua erakutsi zuen euskal hiztunen analfabetismoagatik
kezkatuta agertzen zenean; eta euskararen defentsan
ere aritu zen. Egun desagertuta dagoen
Diccionario cuatrilingüe hartaz gain,
latina ikasteko Euscalherriari eta
Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac
latin icasteco (1713) gramatika
ele bikoa idatzi
zuen, eta baita Escuararen
hatsapenac eta
Lau-Urdiri Gomendiozco
Carta edo
Guthuna,(1718)
ere, euskararen
apologiak
hauek
biak. 134. Peñafloridako kondea. 135. 1764an Azkoitian jaio zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartea,
eta Ilustrazioaren argiak Euskal Herri penintsularrean
sartuko ziren, hari eta haren buru Frantzisko Xabier Maria
Munibe Idiakez Peñafloridako kondeari esker. Berau genuen
Azkoitiko Zalduntxoetako bat. Elkartearen helburua
zientzien garapena eta euskara lantzea eta fintzea zen.
Peñafloridako kondeak berak El borracho burlado lana
egin zuen (1764); obra komikoa da, gaztelaniazko
solasaldiz eta euskarazko
kantuz osatua. Egile beraren
Gabon sariac (1762) eta Pedro
Ignazio Barrutiaren Gabonetako
ikuskizuna ditugu
estreinako testuak euskal
antzerkiaren historian. 136. IRURAC BAT,
Euskalerriaren Adiskideen
Elkartearen ikurritza. 137. XVIII. mendeko poesia. Bertso zahar eta
berri zenbaiten bilduma eskuizkribuan (1798),
itsasoko arriskuez eta bakailao-ontziek Ternuara
egiten dituzten bidaiez hitz egiten duten konposizioak
ditugu: Partida tristea Ternuara, Itsasoco perillac
eta Ternuaco penac. Iparraldean, doinu frantsesen
eragina ageri-agerikoa da zubereraz idatzitako Othoitce eta Cantica
Espiritualac Çubero Herrico (1734) eta lapurteraz idatzitako
Cantica espiritualac (Baiona, 1763) lanetan. 138. Gottfried Hensel-en mapa
alemaniarra, 1730ekoa. Honetan,
Gure Aita otoitzaren
hasiera ikusten dugu,
tokian tokiko hizkuntzaz
idatzia, eta gutxi gorabehera
dagokion lurraldean
kokatua. Gure aita
cerue tan aicena. 139. Nafarroan,
herrietatik bi herenetan
egiten zuten euskaraz
XVIII. mendean,
eta euskararen
hegoaldeko
mugak Tafalla
zeharkatzen
zuen. 140. 1778an
Nafarroako
apezpikutegiko
hartzaile euskaldunek
(peritu judizial euskaldunak
ziren) aurre egin zioten euskaldunen
kopurua murrizteko eta erromantzatuena
(erromantzez,
hots, gaztelaniaz hitz
egiten zutenena)
handitzeko
ahaleginari. 141. Ternuako kostaldea. 142. Mosketaria. 143. Frantziako Iraultza gertatu
zenean (1789), Iparraldeko
lurralde euskalduna frantziar
erregimen komunean sartu
zuten, eta hiriburua
eta gobernu organoak
Pauera eraman
zituzten.
Frantsesa izango
zen, aurrerantzean, hizkuntza
bakarra, eta euskara
suntsitu beharreko patois
haien artean sartu zuten
(1794). 144. Anduraingo
gaztelua.
Maule. 145. Barandiaranek erakutsi zuen ezen,
XVIII. mendearen amaieran, euskaraz hitz egiten
zutela Arabako eremu handi batean,
Gasteizko bikariotzako herri asko
tartean. Etxebarri.