Sorburua
Duela 35.000 urte inguru, Homo sapiens gizaki espeziea iritsi
zen Europako alderdi honetara. 8.000 bat urte eman zituen
beste gizaki espezie batekin, Homo neanderthalensis deituarekin;
hau, azkenean, desagertu egin zen.
Glaziazioan zehar, Europako mendebaldean ziren talde hauek
murriztu egin ziren, klima latzaren eraginez, eta Bizkaiko Golkoko
babeslekuaren inguruan bildu ziren.
Duela 5.000 urte pasatxo hasi ziren herri indoeuroparrak Europan
finkatzen. Ikertzaileak bat datoz, euskara herri horiek
iritsi aurretikoa dela esateko unean.
34. Azken glaziazioaren amaieran, orain 11.500 urte inguru, babesleku franko-
kantauriar deituan irautea lortu zuten giza taldeen migrazioak hasi ziren.
Europa atlantikoan izotzik gabe geratutako lurraldeak birpopulatu zituzten,
Eskandinaviara eta egungo Britainiar Uharteetaraino iritsiz. Ikerkuntza-ildo
hau ari dira lantzen Theo Venneman eta Elisabeh Hamel hizkuntzalariak, eta
baita Peter Forster eta Stephen Oppenheimer genetistak ere, besteak beste. 35. Europar leinu fundatzaileei buruz eginiko hainbat
azterketa genetikok erakusten dutenez, euskaldunek dute Paleolito
jatorriko ama-leinu portzentajerik handiena Europan. Gainera,
Neolitotik datorkien zatia kontinenteko txikienetakoa da.
Aipagarria da, baita ere, ama-leinu asiar eta afrikarrik ez dela
agertzen euskaldunengan. Hitz gutxitan, bera, euskaldunen
ama-leinuen osaketan oso nagusiak dira Paleolito
jatorrikoak, europar kontinenteko beste populazioena
baino askoz handiagoa. 36. Hasieran okupatutako Europako alderdi honetako Homo sapiens
gizakiari Cro-Magnon esaten zaio, harengandik garatutako
azpiespezie modura hartuta. 37. Cro-Magnongo gizakiek
hizkuntzarako gaitasun handiagoa
omen zuten, bai ahoskuntzaorganoengatik
bai garunagatik,
hau jada gai baitzen pentsamendu
sinbolikoa garatzeko eta forma -tresnaeta
irudikapen piktoriko bidezko
espresiorako. Eremu oso honetan zehar
labar artearen eta arte higigarriaren adierazpen
bikainak daude, hala nola Altamira,
Isturitz, Aitzpitarte, Altxerri, Ekain, Lascaux,
Santimamiñe edo Praileaitz I-ean. 38. Luigi Luca
Cavalli-Sforzak
(Stanfordeko
Unibertsitatea,
Estatu Batuak, 1991)
genetika arloan
egindako
ikerkuntzen arabera,
duela 9.000 urte
nekazaritza hasi
zenean Ekialde
Ertaineko Ilgora
Emankorrean,
biztanleria norabide
guztietan barrena
zabaldu zen.
Kartografia honen
arabera, Europan migrazio
horiek duela 5.000 urte
inguru iritsi ziren
euskal lurralde menditsuaren
mugetara; hemen,
duela 35.000 urte
finkatutako herri batek
aurre egin zion,
antza, heldu berriekin
nahasteari. 39. Idotzingo
(Nafarroa)
harrizko aizkora,
duela 5.000
urtekoa. 40. Sorginetxeko trikuharria
(Opakua, Araba).
Brontze Aroan eta Burdin Aroan
zehar, hainbat kultura izango dira
elkarrekin Euskal Herrian.
Izan ere, batetik herri indigena
bera dugu, hau da, kronikagile
erromatarrek deskribatutako
euskal tribuak eta, bestetik,
bai merkataritzaren bidez
une jakin batzuetan beren
eragina zabaltzen duten herriak,
bai mendeetan zehar iristen
segituko duten migrazioak. 41. Brontzezko
aizkora, duela
3.000 urtekoa.
Arre, Nafarroa. 42. Pirinioetako
harrespil edo mairubaratza,
Okabe (Nafarroa
Beherea). Hondoan,
Orhi mendia. 43. Aralar mendia da, Gipuzkoa eta
Nafarroan, herrialde osoan monumentu megalitiko
ugarieneko toki bat. Euskal mitologiak bertan kokatzen
ditu bere izaki nagusietako asko: Mari, Herensuge, Basajaun,
Tartalo, jentilak eta iratxoak. Neolitoko jainkosak bezala, Mari
da figura nagusia, eta
ikertzaileen iritziz Ama
Lurraren pertsonifikazioa
da. 44. Mulisko
gaineko
(Hernani-Urnieta,
Gipuzkoa)
harrespilaren
oinplanoa. 45. Euskarak eutsi egin zion herri
indoeuroparrek K.a. III. eta II. milurtekoen
artean egungo Europan zehar izan zuten
hedapenari, eta arrastoa laga zuen Alemania,
Ingalaterra, Eskozia, Frantzia, Irlanda, Espainia, Italia edota
Sardiniako toponimian. Gero, germaniar, eslaviar, greziar
edo italo olde horiek Europa atlantikoraino iritsi ziren pixkanaka,
eta estali egin zuten populazio indigena, erabat diluituz
kasu batzuetan. 46. Axtrokiko
goporrak, Bolibarren
(Eskoriatza, Gipuzkoa).
Hallstatt kulturakotzat
identifikatu dira, hots,
Brontze Aroaren
amaieraren eta Burdin
Aroaren hasieraren
artekotzat (K.a. VIII.-
VII. mendeak). 47. Tipologia zeltako beirazko eskumuturrekoa, Burdin Aroko
Basagaingo herrikoa (Anoeta, Gipuzkoa). Herodotok (K.a.
V. mendea) aipatuko zituen lehen aldiz keltoï (zeltak) deituak,
eta 2.500 urte lehenago Danubioren iturrietan kokatuko
zituen, Pirinioen oinetan. Geroago, Julio Zesarrek I.
mendean kontatzen du zeltak Galia hegoaldean bizi direla. Deba
eta Arno jainko zeltak ere ageri dira herrialdeko toponimian. Alabaina,
arkeologiak, hizkuntzalaritzak eta genetikak oraindik lan handia dute egiteko,
mito zeltaren aztarnaren eta herri honek euskaldunekin izandako
harremanaren inguruan. 48. Denario
zilarrak, iberiar
garaikoak, Iruñetik
hurbileko Baskunes
edo Barskunes
txanpon-etxekoak
(K.a. II.-I. mendeak).