Ikastolak eta euskarazko irakaskuntza
Ikastolak sortu eta indartzeko mugimenduak garrantzi handia izan zuen euskaldun berriak sortu eta euskarazko irakaskuntza sendotzeko. Ikastolak debeku artean sortu ziren 1960ko hamarraldian; legearen ertzean lan egin zuten urtetan, eta 1976rako federazioak sortuak ziren lurralde guztietan. Urtetan zehar, kalitatearen eta berrikuntza pedagogikoaren aldeko lan handia egin du, maiz aitortu zaiona; gurasoak, ikasleak, eta irakasleak proiektu bakar batean txertatzeko ahaleginak badu zer ikusirik euskal kultura berreskuratzeko auzolanarekin.
302. Arabako, Bizkaiko,
Gipuzkoa, Iparraldeko eta
Nafarroako federazioak
1960ko hamarraldiaren
amaieran eta hurrengo
hamar urteren buruan
sortu ziren; Euskal Herriko
Ikastolen Konfederazioa
1987an eratu zen.
Prozesu hartan,
garrantzizko eginkizuna
izan zuen
Antonio Camposek. 303. 1980ko urrian,
Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza Sailak
ikastolen gaineko
hitzarmena izenpetu
zuen Espainiako
Hezkuntza
Ministerioarekin,
Euskadiko Autonomia
Erkidegoan euskaraz
ari ziren 1.738
ikasgelen egoera
arautzeko. 304. Euskal Eskola
Publikoaren Legeari
(1993) esker, ikastola
gehienek sare
publikoan sartzeko
aukera izan zuten;
beste batzuek sare
pribatuan gelditzeko
hautua egin zuten. 305. Ikastolak aitzindariak izan
dira berrikuntza pedagogikoan; bere
eraginez eta eskariz sortutako
ikasliburugintzak argitaletxeen
ahalegina ekarri zuen, lehenik
itzulpenetan (Santillana, Kosmos),
eta gero testu originaletan (Saioka,
Gordailu), edo kontsulta liburuetan,
hala nola, Margo Ederdun
Entziklopedia. 306. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, gaur egun, ikastola hauek biltzen ditu: Arabako 9,
Bizkaiko 22, Gipuzkoako 30, Nafarroako 15 eta Iparraldeko 25. 307. Ikastolen hezkuntza eta antolakuntza maiz saritua izan da; Gipuzkoako Federazioak President's Award 2006 saria
jaso zuen, Cd-Rom Space Search ingelesa ikasteko metodoagatik; Edinburgheko dukeak eman zien Buckingham jauregian. 308. Nafarroan, beste leku guztietan bezala,
gaztelaniaz egin behar zen irakaskuntza, 1960ko
hamarraldiaren erdian guraso talde batek lehen
ikastolak zabaldu zituzten arte. Iruñean, lehen ikastola
izan zen Uxueko Amaren ikastola (1965),
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eskutik. Handik
sortuko ziren San Fermin eta Paz de Ziganda (1970).
Garai hartakoak dira, baita ere, Leitzakoa (1967),
Olaztikoa (1969), Etxarrikoa, Tafallakoa, Lizarrakoa,
Baztangoa eta Lekunberrikoa, denak 1970ekoak. 309. Sare publikoan ez dauden arren,
Nafarroan 15 ikastola hitzartu dago;
euskaraz eskolatutako ikasleen % 27 ari
dira ikastoletan. Tuterako, Irunberriko,
Bianako, Lodosako eta Zangotzako
ikastolak Nafarroako hegoan dira;
legearen arabera zona ez-euskaldun
den honetan, ehunka ikasle dituzte. 310. Iparraldeko lehen ikastola
Arrangoitzen sortu zen, 1969an;
berehala eratuko ziren Baionakoa eta
Donibane Lohizunekoa. Hurrengo
urtean zabaldu ziren ikastolak
Donibane Garazin, Senperen eta
Hendaian. Iparraldeko ikastolak
biltzen dituen Seaska federazioa
1969an sortu zen. 311. Bai EAEn, bai Iparraldean, Eliza
katolikoari lotutako euskarazko ikastetxe
hitzartuak daude, hala nola Kristau Eskolak
eta Euskal Haziak (elebiduna). 312. Iparraldeko
ikastolek lehen
aitorpena lortu zuten
Frantziako Hezkuntza
Ministeriotik 1983an,
urte askotako
eskakizunen ostean;
gaur egun, ikastoletako
irakasleak Hezkuntza
Ministerioaren mende
daude. Seaskak biltzen
dituen 29 ikastoletan
2.700 ikasle ziren
2010ean. 313. Iparraldean, 2006an ikasle guztien % 15,9 matrikulatu ziren euskarazko
irakaskuntzan. Azken urteotan, matrikulazioak gora egin du nabarmenki
eredu elebidunetan, bereziki Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleen
artean. Gogoan izan behar da euskarak ez duela ofizialtasunik Frantzian,
eta euskarazko irakaskuntza soilik Seaskako ikastoletan, hezkuntza
elebiduneko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe katoliko
batzuetan ematen dela.