Gerraoste amaigabea
XIX. mendeaz geroztik euskal kulturak eta euskarak bizi izan zituzten loraldiak errotik moztuta geratu ziren 1936ko jaikialdi militar faxistaren ondotik. Kultur eragile askoren heriotza eta beste askoren erbestea ekarri zuten jaikialdiak, gerrak eta gerraosteak. Euskal Herritik 150.000 lagunek alde egin behar izan zutela jotzen da. Euskara debekatu zuten, euskaraz aritzea zigortu, liburuak erre... euskara irakaskuntzatik erauzi, aurreko aro batzuetan baino bortizkiago. Egoera latz horrek hamarkada luze batez iraun zuen eta, horren eraginez, euskararen erabilerak atzera egin zuen, beste inoiz baino atzerago egin ere.
223. Gerra zibilaren
ondorioz, Eusko Jaurlaritzak
atzerrira joan behar izan
zuen, luzaro iraun zuen
erbestealdira. 1941 arte Parisen
izan zuen egoitza, eta handik
New Yorkera aldatu zen. 1946an
Frantziara itzuli zen. Urte
haietan indar handiz sustatu
zuen Euskaldunen Adiskideen
Nazioarteko Liga, 50.000 lagun
izatera iritsi zen erakundea.
Herrien Europa batu eta
federalaren aldeko egitasmoa
defenditzen zuen nazioarteko
foroetan. 1951. urtean, ordea,
Gobernu frantsesak, presidente
Vincent Auriol sozialista zela,
Pariseko bulegoak konfiskatu eta
gobernu frankistaren ordezkariei
eman zizkien. 224. Gernika batailoia Bordelen sartzen, 1945ean, hiria
liberatu ondoren. Euzko Gudarostea desegin eta
gero, gudariak Frantzia Librearen armadan sartu ziren,
eta Gudarosteko Saseta batailoiarena
izandako ikurrinarekin desfilatzen
zuten.
225. Gudaria, Bigarren Mundu Gerraren amaieran. Espainiako Gerra
Zibila 1939an amaitu ondoren Hego Euskal Herriko gudari
askori gertatu legez, Frantzia Librearen armadan ibilitako
iparraldeko gudari askok ere erbesteratu behar izan zuten.
Amerika osoak, ipar eta hego, hartu zituen euskal
diasporaren aro berri honetan ihes egindakoak. 226. Euzko-Gogoa (1949-1959). Guatemalan erbesteratua zela,
Jokin Zaitegi idazleak jarri zuen abian aldizkaria, Orixeren eta
Andima Ibiñagabeitiaren laguntzarekin. Era guztietako testuak
argitaratzen zituen: literatura, musika, hizkuntzalaritza...
Baita autore klasikoen euskarazko itzulpenak ere: Sofokles,
Horazio, Virgilio eta abar. 1956. urtetik aurrera
Biarritzen argitaratzen hasi zen, eta
euskal idazle ezagun asko izan
zituen kolaboratzaile. 227. Nikolas
Ormaetxea Orixe
(Orexa,1888-1961).
Idazle eta jakintsu handia,
bizitza osoa euskal kulturara emana,
olerkari, nobelagile, saiogile eta
itzultzailea izan zen. Euskara ezin aberaskiago
menderatzen zuelako eta idazteko trebetasun
handia erakutsi zuelako, 1931n Aitzolek hari eman
zion Euskaldunak epopeia idazteko mandatua. Gerra
garaian, lana bukatua bai baina artean argitaratu
gabe zuela, espetxeratu egin zuten eta, gero, erbesteratu
behar izan zuen. Frantziatik abiatuta Amerikara joan zen, eta 1956an itzuli
zen Euskal Herrira; orduan etortzen hasita zeuden beste intelektual batzuk
ere. 228. Joxe Miel Barandiaran (Ataun 1889-1991). Etnografo eta
antropologo ospetsua; bera da Euskal Herriko ikerketa arkeologiko
eta etnografikoen aitzindaria eta "aita".
Barandiaranek ere ihes egin behar izan
zuen jaikialdi faxistaren ondorioz. Hala,
1942az geroztik Saran (Lapurdi) bizi
izan zen eta han eratu zuen bere
kultur plaza, 1953an Ataunera
itzuli zen arte. Ordurako ospe
handia zuen Euskal Herritik kanpo
ere. Besteak beste, berak abian
jarriak dira Ikuska Euskal
Ikerketa Institutua (1946),
Eusko Folklore Urtekaria
(Gasteiz, 1921) eta Eusko-
Jakintza aldizkaria (Baiona,
1947). 1991n hil
zen, ikerketa, irakaskuntzan
eta
argitalpenetan
uzta zientifiko oparoa utziz. 229. Gerra Zibilak ikastolak desagertzea ekarri zuen,
eta guraso talde batzuek ezkutuan antolatzen zituzten
euskarazko eskolak seme-alabentzat. Lantegi honetan
aipagarria da Elvira Zipitria andereñoak (1906)
egindako lana, 1943az geroztik bere etxean bertan,
Donostian, ematen baitzituen eskolak euskaraz.
Argazkian, bere ikasle batzuekin. 2009ko abenduan,
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina eman zion
gerraosteko andereño taldeari, klandestinitatean euskarazko
eskolei eusteko egin zuten lan zail eta eskerga aitortuz. 230. Gerra ondoko urteetan Euskaltzaindiaren lana ia bertan behera
geratu zen. 1950eko hamarkada arte ezin izan zuen
lan sendorik egin. Orduan ekin zion ostera gogor lanari Resurreccion
Maria Azkuek, Federiko Krutwigen laguntzarekin.
Krutwig (Getxo, 1921-1998), hizkuntzetan aditua
eta akademiko jakintsua, gogotik saiatu zen euskararen
ospea handitzen; euskarak europar kultura eta kultura
greko klasikoa bereganatu behar zituela defenditzen
zuen. 231. Joan Mari Torrealdai
ikertzaile eta saiogileak,
El Libro negro del euskera
liburuan (Ttarttalo, 1998),
ongi dokumentatzen ditu 1730az
geroztik euskarak jasan dituen
zapalkuntzak eta zentsurak,
bereziki gogorra izan zen
gerraoste frankista barne. 232. Erregimen faxistaren propaganda, gaztelania ez beste hizkuntza guztiak
mespretxatzen zituena: HABLE BIEN. Sea Patriota – No sea Bárbaro. Es de cumplido
caballero, que Ud. hable nuestro idioma oficial o sea el castellano.
Es ser patriota.
VIVA ESPAÑA Y
LA DISCIPLINA
Y NUESTRO
IDIOMA
CERVANTINO. ¡¡
ARRIBA ESPAÑA!!. 233. Orson Welles. 1955ean bi dokumental filmatu zituen Euskal Herriari
buruz, britainiar telebistarako. Euskaldunek –zioen Wellesekhizkuntza
arrotz bat hitz egiten dute gaur egun,
adituentzat jatorri ezezaguna duena. Euskal
Herri erdian, Franco jeneralaren mendean
dagoen aldean, debekatua dago hizkuntza
hori, euskaraz hitz egitea traizioa da.