BERTAN argitalpen monografikoen bilduma da; Gipuzkoako kultura- eta paisaia-ondarearekin erlazionaturiko gaiak ukitzen ditu, era erakargarri eta atsegin batean, eta proposatutako gaietan adituak diren profesionalak eta argazkilari espezialistak ditu horretarako.
BERTAN argitalpen eleanitza da, testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskaintzen dira.
Orain arte 22 ale argitaratu dira, eta horietako askoren paperezko bertsioa agortuta dago. Gainera, argitalpenek oso harrera ona izan dute. Hau guztia dela eta, digitalizatze prozesuari ekin diogu. Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren i-gipuzkoa2010 programaren barruan egin da aipatu digitalizazioa.
Edizio digitala html eta pdf (ADobe Acrobat) bertsioetan eskaintzen da lau hizkuntzatan.
Eta paperean argitaratutako ale guztiak editatuta ez egon arren, pixkanaka guzti-guztiak digitalizatzea da gure asmoa.