Ahozko literatura
Mendetan zehar, ahozkotasuna izan da bi- tarteko bakarra, herri batek bere oroimen historikoan bildurik dituen sinesmenak, jakintza, elezaharrak edo izuak belauna di batetik hurrengora eskualdatzeko. Euskal Herrian hain erroturik dagoen ahozko literaturak bizirik iraunarazi ditu gure tradizioak, atsotitzak, ipuinak eta kantuak; euskal kulturaren irudikaria, labur esanda. Ondare ukiezin hori gureganaino heldu da ahozko literaturaren molde guz- tietan, gizarteak mendez mende berritutako bitartekoez.
398. Euskara aberatsa
da atsotitz eta
elezaharretan. Lehen
bilduma, XVII. mendean
apailatu zuen Arnaud
Oihenartek (Paris, 1657);
706 atsotitz biltzen
ditu, frantsesezko
itzulpenekin batera. 399. Beste bilduma
ederrak dira
Naparroako erran
zarrak, Damaso
Intzarena (1974);
eta Atsotitzak, refranes,
proverbs, proverbia
(1998), Gotzon
Garaterena, beste
hizkuntzetako
esamoldeak ere
jasotzen dituena. 400. Kopla zaharrak. Erdi Arotik datoz, 8-10 ahapalditan
kantatzen dira; bada 80tik gorakorik ere. Eske kantuak dira,
Santa Agedan edo Eguberritan kantatzekoak. Eramolde eza-
gunena, trikitiarekin batera kantatzen diren koplak dira. XV.
mendeko Bereterretxeren Kanthoria poema, kopla batekin
hasten da:Haltzak ez dü bihotzik,
Ez gaztanberak hezürrik.
Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.401. Euskal Erromantzeak,
gure baladen bilduma zabalena da. 402. Igarkizunen bildumarik osatuena Resurrec-
ción Maria de Azkuek moldatu zuen. Beraren
aurretik, bilduma apalago-
ak egin zituzten Çerquan-
dek (1874) eta Julien Vinsonek
(1843-1926). Azken horrek
ikerlan asko argitaratu zi-
tuen, hizkuntzari
eta literaturari
buruz, Revue de
linguistique aldizkarian. 403. Nestor Basterretxearen
hilarriek eta serie kosmogo-
nikoak euskal izakiaren uni-
bertsoa irudikatu nahi dute.
1970eko hamarkadan sor-
tu zituen, bere obra za-
balaren multzo jato-
rrenetako hauek.
Nik ez dut
euskaraz egiten;
nire eskulturek, bai. 404. Hilarri garaikidea, Jose Rotak
(Garralda, 1920-2006) egina.
Harginek tradizioari jarraitu diote,
behinolako irudikapenak sortuaz. 405. Errenteriako
Eresbil artxiboak euskal
musikaren ondarea
biltzen, gordetzen,
babesten eta zabaltzen
du, 1974az geroztik. 406. Ahozko euskal literaturak ikertzaile
ospetsuak izan ditu. Manuel Lekuona (Literatura oral Vasca), Resurrección Maria de Azkue (Cancionero Popular Vasco eta Euskaleriaren Yakintza), Joxe Miel Barandiaran (Obra guztiak), Juan Mari Lekuona edo Jose Maria Satrustegi. 407. Jose Maria Satrustegi (Arruatzu, 1930-2003) aditua izan zen etnografian, antropologian, lexikografian eta onomastikan; Barandiaranen laguntzaile izan zen, eta
Nafarroan ikerkuntza etnografikoa bultzatu zuen, Etniker taldean eta Fontes Linguae
Vasconum edo Cuadernos de Etnología y Etnografía aldizkarietan. 408. Jose Maria de Lakoizketak (Narbarte, 1831-1891) Diccionario de
los nombres euskaros
de las plantas (Iruñea,
1888) argitaratu zuen.
Apaiz botaniko hau aditu handienetako bat izan
zen landareen sailkapen
eta izendapen gaietan. 409. Rosa Bustintza Mañariko Errose (1899-
1953) idazleak bere kontakizun eta alegiak
bildu zituen Euskalerriko Ipuinak obran,
baserriz baserri egindako bilketaren
emaitza. Joxe Arratibel (Ataun,
1923-2011) haurtzaroan
entzundako herri narrazioen
biltzailea izan zen.
Bere Kontu zarrak (1980)
benetako altxor bat dira. 410. Wentworth Webster ingeles abade eta euskalariak
Basque Legends collected chiefly in the Labourd bilduma
argitaratu zuen, 1879an.
Ibarron auzoko baserria,
Senperen. 411. Benito Lertxundiren ibilbidearen
mugarri bat izan zen
Ez Dok Amairu taldearen barruan
egin zuen lana, tradizioan
galdutako testu asko berreskuratzeko.
Bere obra zabal eta askotarikoak
mukuru betetzen ditu kontzertuak. 412. Oskorri taldeak antzinako poesia jostalariaren hitz eta aire asko berrituta zabaldu
ditu jende artean, arrakasta handiz. Horien adibide dira Bela bela jauna elkarrizketa
errimatuak, Katuen Testamentua diskoan. Bizkaiko haur kanta tradizionalak
berreskuratu zituzten bertan, eta Kukubiltxo antzerki taldearen
laguntzaz, ikuskizun harrigarri bat moldatu
zuten. 413. Justo Maria Mokoroa Mujika (Tolosa, 1901-
1990). Bere obra garrantzitsuena da Ortik eta
emendik, Repertorio de locuciones del habla popular
vasca (1990), euskarazko berrehun bat mila
lokuzio eta esamolde, gaur egun on-line kontsultatzeko
modukoak. 414. Euskal Herriko Ahotsak
(www.ahotsak.com) proiektuaren
xedea da Euskal Herriko ahozko
ondarea bildu, katalogatu
eta hedatzea, gure zaharren
ahotsaren bitartez. Mintzola
Fundazioak lagundua da,
eta Eusko Jaurlaritzaren
nahiz Gipuzkoako Foru
Aldundiaren finantzaketa
du. Webgunean biltzen
dituzten lekukoen bitartez,
herri bakoitzaren
oroimen historikoa, bizimodua
eta, nola ez, euskalkia
ere ezagutu daitezke.
Artxiboan duten informazio
guztia Internet bidez
eskura daiteke. 415. Ondare ukiezinaren artxiboen garapena lurralde askotan
ari da gauzatzen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko
Filologia eta Didaktika Departamentuak martxan du
ahozko ondare ukiezinaren artxiboa, Nafarroa garaia eta
beherea biltzen dituena. Iruñeko Euskara Kultur Elkargoa
edo Uztaritzeko Euskal Kultur Erakundea lanean
ari dira giza ondare kultural aberats hori grabatu eta
gordetzeko. 416. Mintzola, ahozkotasunaren zentroa, Gipuzkoako
Foru Aldundiak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak
eta Villabonako Udalak bultzatutako proiektua da.
Ahozko euskal ondarearen lantegi honetan partaide
dira, baita ere, EHU, Kutxa eta Eusko Jaurlaritza. 417. Aita Donostia. Jose Gonzalo Zulaika
Agirrek (Donostia, 1886-1956) bizitza osoko
lana egin zuen herri kanta eta melodiak
biltzeko. Idazle eta musikologo aditua,
Preludios Vascos izeneko obra konposatu
zuen pianorako, herri melodien
harmonizazioak eginda.