Aro berri bat
Gaztela eta Aragoiko armadek 1512an hasitako
Nafarroako erresumaren inbasioa
1530ean amaitu zen, Noain eta Amaiurko
guduen ondotik. Data hori inflexio puntu
bat da euskararentzat, armen indarrez
menderatu baitzuten penintsulako azken
lurralde euskaldun askea.
XVI. mendearen hasieran, aro aldaketa
baten oihartzunak eta Europan bizi zen
kultur berrikuntzaren unea iristen ari ziren
jada euskararen lurraldeetara. Leonardo,
Michelangelo, Bosch eta Luther-en garaikide,
Nafarroako erresumaren Paueko gortearen
inguruan eta Lapurdi eta Zuberoako
lurraldeetan kultur kezka gero eta
handiago bat ari zen garatzen, eta hori
euskaraz ere adierazten zen. Lazarragaren
eskuizkribuak europar Errenazimenduan
kokatzen du euskarazko literatura,
eta euskarazko testuak inprentara iritsiko
dira lehen aldiz. Euskara hizkuntza idatzi
gisa lantzen hasiko da
89. Frantzisko Xabierkoa (1506-1552).
Misiolari jesuita izan zen Ekialdeko
Indietan Portugalgo erregearen
mendeko gisa, eta Eliza Katolikoak
santu egin zuen. Familia
handi eta Nafarroako erresumaren
legitimitatearen
babesle bateko semea
zen, euskalduna. Eta honen
ohorez ospatzen da Euskararen
Nazioarteko Eguna
abenduaren 3an. Jatorrizko
izena Françesc
de Jaxu zuen, baina
Xabierkoa izenarekin
ezagutzen dugu, Xabierko
gazteluan jaio
zelako. Xabier izena
Etxeberriaren eboluzioa
da, Etxaberri, Xaberri,
Xabierre eta, azkenean,
Xabier bihurtua. 90. Xabierko
gaztelua. 91. Euskara hizkuntza
nagusia da garai honetako
nafar lurraldean.
Gaztelaniaren presioak
landa eta famili eremura
mugatzen badu ere,
1587an Nafarroan erroldatutako
536 herrietatik
453 euskaldunak
dira. 92. Abaurrepea, Aezkoa harana. 93. Baztango Arraiozko Jauregizarrea jauregia,
Amaiurko gudua eta gero eraldatua.
1522an zeukan itxura bera du gaur
egun ere. 94. Nafarroaren Paueko gorte protestantean, Joana
Albretekoa, Henrike II.a Nafarroakoaren alaba eta
Frantzisko I.a Frantziakoaren iloba, Nafarroako erregina
izan zen, Joana III.a izenarekin, 1555etik 1572
arte. Frantziar eta espainiar koroetatik independente
mantendu zen, eta berak humanista eta erreformisten
babesleku bihurtutako gortean sortu ziren
euskaraz inprimatutako lehen testuak. Kalbinismoa
zuen erlijio ofizial, herri hizkuntzan heztearen
aldekoa berau, eta erreinaldian zehar euskarazko
eskola eta erlijio irakaskuntza bultzatu zituen. 95. Iesus Christ Gvre Iavnaren
Testamentv Berria da testamentu
berriaren euskararako itzulpena.
Joanes Leizarragak idatzi zuen,
Joana III.a Nafarroakoaren
enkarguz. Elizgizon hau
(Beskoitze 1506-1601)
protestantismoari atxiki zitzaion,
bere erreginaren antzera, eta
ABC edo Christinoen
instructionea eta Kalendrera ere
erredaktatu zituen. Hiru
liburuak Arroxelan inprimatu
zituzten 1571n. 96. Amerikarako euskal
emigrazioa oso goiz hasi zen.
Horregatik, euskarak
toponimian lagatako arrastoa
agerikoa da XVI. mendeaz
geroztik. Frantzisko Ibarra
esploratzaileak (Eibar, 1539-
Sinaloa, 1575) Nueva Vizcaya
deitu zion Mexikoko eremu handi bati, eta
Durango hiria sortu zuen, gaur egungo izen bereko
estatu mexikarraren hiriburua. 97. Mauleko gaztelua. 98. Linguae Vasconium Primitiae
(Bordele, 1545) da euskaraz
inprimatutako lehen liburua. Egilea
Bernart Etxepare izan zen, Eiheralarreko
bikarioa. Liburu honek prosan idatzitako
sarrera eta hamasei poema dauzka,
erlijiosoak, politikoak, maitasunezkoak,
autobiografikoak eta euskararen
laudoriozkoak. Autorea lehen humanisten
belaunaldiari lotuta zegoen, eta euskal
letrentzako aro berri bat abiarazi zuen,
inprentara eraman baitzuen herri
hizkuntza ez erromaniko eta, ordura arte,
tradizio eruditurik gabeko bat. 99. Euskarak
maila eta ospea lortuko
zituen horrela. Inprentara
iritsi zen, eta horretarako hizkuntza idatzia landu behar
izan zuen. Eta itzuli ere egin behar zenez, beste hizkuntza batzuetako baliabide
eta esamoldeak imitatzen hasi ziren: kultismoak, latinismoak eta hitz berriak
maila desberdinak ezartzen hasi ziren hiztunen artean. Lehen aldiz, ortografia
batu beharraren kontzientzia sortu zen. 100.Lazarragaren eskuizkribua. Egilea Joan Perez Lazarraga zen, Larreko Dorreko
jauna (Barrundia, Araba); seguru asko Oñatiko Unibertsitatean ikasia izango
zen, eta 1564-1567 bitartean idatzi zuen
izkribua. Testu gehiena poesia da, eta
beste zatia garai hartan hedatuen zegoen
generoan kokatzen da, artzain eleberri
errenazentistan, alegia. 2004an
aurkitu zutelarik, gure literaturaren historia
berrikustea eragin du, zeren eta
erabat bazterrarazten baitu euskal literatura
Aro Modernoa arte bakartua egon
izanaren ustea. Lazarragaren hizkuntzak
antzinako formak ditu, are galduak
ere, eta Arabako ipar-ekialdeko euskalki
dagoeneko desagertuaren erakusle
da. Ikertzaileek prosaren erabilera
azpimarratzen dute, berritzaile irizten
baitiote, eta baita Euskal Herria eta Araba
terminoak lehen aldiz aipatzen direla
ere. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren
jabetzakoa da eskuizkribua. 101.Lazarragaren sinadura. 102. Euskaldunek adiskidetasunezko harremana izan zuten Ipar Amerikako natiboekin.
Honek elkarlana eta trukea ekarri zituen, eta horrela gero frantsesek,
ingelesek eta holandesek baliatuko zuten merkataritza jarri zuten abian. 103. San Lorentzo-
Saguenayko
innu-a. 104. Euskal ontzigintzak, XV. menderako aitzindari eta
puntakoa zen jada, Ternua, Labrador eta San Lorentzo
ibaiaren estuariora eraman zituen euskaldunak, balea
eta bakailao bila. 105. Bakailao arrantzalea bere
aparailuarekin. 106. Bakailaoa.