Euskal diaspora
Emigraziora joan ziren euskaldun haien ondorengoak, munduan barrena, hamar bat milioi izango dira, gutxi gorabehera; horietako askok gure hizkuntza eta kultura bizirik gordetzen dituzte. Estatu Batuetara bakarrik, 1900- 1920 bitartean lurralde guztietako 430.000 inguru euskaldun iritsi ziren. Hego Ameriketara ere euskaldun asko eta asko joan izan dira. Gaur egun, euskara eta euskal kultura bizirik dira mundu zabaleko 24 herrialdetan, 170 Euskal Etxeen bitartez.
451. XVI. menderako hasi ziren
lehen euskal erakundeak
sortzen Perun (Cofradía de
Aranzazu) edo Mexikon (Colegio
de las Vizcaínas), baina
gaur egun ezagutzen ditugun
eran, euskal etxeak XIX. mendean
sortu ziren Argentinan,
Kuban eta Brasilen. Egun, bost
kontinenteetako euskal etxeak
www.euskaletxeak.net
sarean daude. 452. Euskal
lurraldeetako gizarte
egiturak eta oinordetza
sistemak jende asko
eraman zuten
emigraziora. Euskal
soldadu eta marinel
asko Ameriketara joan
ziren, XVI. mendetik
aurrera. Haien oinordeek
partaidetza handi bat
izan zuten Amerikako
independentzia
borroketan.
Simon Bolivar museoaren
kartela; Bolibar, Bizkaia. 453. Independentzia lortu ondoren, XIX.
mendean, emigrazio olde berri bat izan zen.
Europa zaharraren gainbehera
ekonomikoak bultzatuta, euskaldun asko
joan zen Ipar Ameriketako mendebaldera
eta Hego Ameriketara. 454. Hego Ameriketan, euskal emigranteek
Uruguaira jo zuten lehenik, eta Argentinara,
geroago. Argentinako presidente Justo José
de Urquiza eta Alberdi bere ministroak bidea
erraztu zieten euskaldunei; 1857-1864
bitartean, 200.000 bat iritsi ziren. 455. Saint-Pierre eta Mikelun, Ternuako hegoaldean
(Kanada), euskal arrantzaleen lantoki
izan zen, bretoiekin eta normandiarrekin
batera. Gaur egun, euskal erkidego handi bat bizi
da bertan; urtero egiten dira Euskal Jaiak, euskal
kulturaren inguruan beti. 456. Euskaldun asko iritsi zen Kaliforniara XIX. mendean,
urrearen deiak itsututa, bai Europatik, bai Hego
Ameriketatik. Artzain lanetan hasi ziren asko eta
asko; mendearen bukaerarako, amerikar mendebalde
osoa betetzen zuten euskal artzainen artaldeek.
Arrantxoak erosita, Estatu Batuetako herritar bihurtu
ziren asko. 457. NABOren ikurra.
Estatu Batuetan
euskal erkidego zabal
bat bizi da; 37 zentro
daude, euskal
kulturarekin aldez
edo moldez lotuak.
Elkarte guztiak
biltzen ditu North
American Basque
Organizations
elkarteak (NABO,
1973). 458. Estatu
Batuetan,
euskaldunek
hiriak eraiki
zituzten, besteak
beste Jordan Valley,
Oregonen, 1915ean,
eta hiri jakin batzuetan
bildu ziren bereziki, esate
baterako Boisen (Idaho), Elkon
edo Renon (Nevada). Euskaldunek
indar handia zutenez merkataritzan eta
beste jarduera ekonomiko batzuetan,
berehala hasi ziren jaialdiak eta beste era
askotako kultura adierazpenak bultzatzen. 459. Boiseko (Idaho)
jaialdia, bost urtez
behin, Estatu
Batuetako euskal
erkidegoen ekitaldi
garrantzitsuena da.
2010ean, 45.000
euskaltzale bildu
zituen. 460. Basque
Festival,
Los
Banos,
Kalifornia. 461. Estatu Batuetan, euskal nortasuna
oso bizirik dago Boise, Idahoko hiriburuaren
inguruan; bertako biztanleen artean
20.000 dira euskal jatorrikoak, besteak
beste, gaur egungo alkate David
H. Bieter. Beste ekimen askoren artean,
1998az geroztik ikastola bat dute haur
eskola gisa, eta bertan da
Basque Museum & Cultural
Center (Euskal Museoa
eta Kultur Zentroa).
Nevadako Unibertsitateko
Center for Basque Studies
erakundeak 1961ean
sortu zuen Basque Studies
Program, euskal kultura aztertu,
euskara irakatsi eta liburuak
argitaratzeko xedez.
Zentroko ikertzaile dira, besteak
beste, William A. Douglass, Linda
White, William H. Jacobsen,
Sandra Ott eta Joseba Zulaika. 462. Euskal
artzainaren
figura
zintzotasunarekin
eta
ahaleginarekin
lotua ageri da
Estatu Batuetan;
horregatik
hautatu zuen
AT&T enpresak,
bere eskuko
telefonoen
kanpaina egiteko.
Kaliforniatik,
Dionisio
Txoperena
hizketan ari da
Goizuetako
(Nafarroa) senideekin. Euskarak,
frankismoaren garaiko eskolan zigorrak
ekarri zizkion arren, mundu osora
zabaldu zuen. 463. Pilotalekuak mundu osoan daude. Ingelesez Jai-Alai izena daraman
zesta-puntak zale asko biltzen ditu, batik bat Estatu Batuetan.
Aro oparo bat izan zuen 1950-1990 bitartean,
pilotalekuak leporaino betetzen zirenean eta
apustutan milioika dolar xahutzen zirenean.
Gaur egun, apalago den arren,
euskal erkidegoaren topaleku izaten
jarraitzen du. Pilotaren inguruan,
esate baterako Floridan,
euskara irakasteko
edo euskal dantzak
ikasteko ekimenak antolatzen
dira. 464. Euskaldunek
arrasto sakona utzi zuten
Argentinan edo Txilen,
ez bakarrik abizenetan
edo toponimian. Urteko
ekitaldi edo kultur
jarduerekin batera,
euskal etxe indartsuak
daude, Federación de
Entidades Vasco Argentinas
(FEVA) erakundean edo
Juan de Garay Fundazioan
bildurik. 465. Australiara ere iritsi ziren euskal emigrante asko
1960ko hamarkadan, batez ere Queensland estatuko
kanabera sailetan lan egitera. Egun, euskal erkidego
gogotsu bat biltzen da Sydneyko edo Townsvilleko
euskal etxeetan. 466. William
L. Petersen
(Illinois, 1953)
aktore
ezaguna, CSI
telebista seriean
Grissom, Boiseko
Unibertsitatean ikasi ondoren, eta
euskaldunekiko harremanak zirikatuta, Oñatira
etorri zen euskara ikastera; bertan jaio zen
bere alaba Maite. 467. The
New York Times
egunkariko
kolaboratzaile
Mark Kurlansky-k
idatzitako The Basque
History of the World
liburua best seller bat
izatera iritsi zen 1999an. 468. Leopold Eyhart
(Biarritz, 1957)
Espazioko Europar Agentziako
(ESA) astronauta da espaziora,
NASAren misioetara
MIR estazio orbitalean
atera den
lehen euskalduna. 469. Batek Mila,
Euskal Munduak
izeneko
erakusketa
antolatu zuen
Euskal Kultur
Erakundeak,
2007an,
euskal kultura
globalaren
adierazle.