Euskararen sendotzea
Euskara batuaren eskutik euskarazko sorkuntza literarioa errotik eraberritzen da. Euskarazko narrazioa eta olerkigintza usadiozkoak dituen esparrutatik haratago zabaltzen dira, existentzialismora eta modernitatera jauzi eginez. Euskaltzaindiak bultzada erabakigarria ematen dio euskararen korpusari, arau, gramatika eta hiztegi zehatzak eta aurreratuak garatuz. Ikerketa eta zientzia ere euskaraz egiten hasten dira, eta Udako Euskal Unibertsitatea bidea urratzen hasten da gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatea den errealitatea ahalbidetzeko.
247. Euskara batua. Euskara batzeko prozesua
ere etenik geratu zen Francoren
diktadura ezartzean, baina idazle eta
euskaltzainek ostera ekin zioten handik
urte batzuetara. 1968ko urrian, Euskaltzaindiak
Arantzazun egindako
batzarrean, finkaturik geratu ziren euskara
batuaren oinarri nagusiak. 248. Nestor Basterretxearen lana. 249. Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) bere Ere erera baleibu
izik subua aruaren... filmaren aurrean. 1968-70 urteetan
egin zuen Sistiagak 75 minutuko film mutua eta esperimentala,
margoa zuzenean 35 mm-ko zeluloidean aplikatuz. 250. Euskal Herriko Unibertsitatea 1980an sortu zenerako
euskarak emanak zituen lehenengo pausuak
unibertsitatearen esparruan: 1974an euskarazko
lehenbiziko tesina irakurri zuen Jazinto Iturbe
kimikariak; 1976an, berriz, Rikardo Arrue kardiologoak
euskarazko lehenbiziko tesia irakurri
zuen eta Donostiako Kimika Fakultatean zenbait
gai euskaraz ematen hasi ziren. 1977an Koldo Mitxelena
irakaslea Euskararen katedra sortu berriaz
arduratu zen, Arabako Eskola Unibertsitarioan.
1978an Euskal Filologiako espezialitatea sortu zen
Bilboko eta Donostiako Magisterio Eskoletan; eta
1979an Biologia, Geologia eta Kimikako kurtso
oso bat eman zen euskaraz. 251. Mikel Laboak (Donostia, 1934-2008) bere bi
sorkuntza lan ospetsuenetako batzuk plazaratu zituen
urte hauetan: Haika mutil (1969) diskoa eta,
Joxan Artzerekin batera, Ikimilikiliklik!
(1976) ikuskizun berritzailea.
Beste hainbat euskal
kantari bezalaxe, herririk herri ibili
ziren, plaza, antzoki, frontoi eta
abarrak lepo betez eta, kantuaren
bitartez, herria euskarara hurbilaraziz. 252. Udako Euskal
Unibertsitatearen sorburua
ezin arrakasta handiagoz ospatutako
Baionako Euskal Asteak
(1970-72) dira. Lehenbiziko
uda ikastaroak Donibane
Lohizunen antolatu ziren,
1973an. Gero Iruñera aldatu
eta finkatu ziren, 1977an. Gaur
egun urte osoan ditu jarduerak,
eta proiekzio zientifiko eta
sozial nabaria lortu du. 253. Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzendutako
Pelotari (1964) eta Amalur (1968) filmak dira euskal gaiari buruzko
lehenbiziko bi ekoizpen zinematografikoak,
Julio Caro Barojaren Navarra cuatro estaciones (1971)
eta Rafa Trekuren Navarra agreste (1972) dokumentalekin batera. 254. Arte plastikoak ere espresiobide eta indar berriz ageri dira.
Margolaritzan, esaterako, Rafa Ruiz Balerdi, Bixente Ameztoi, Andres
Nagel, Mentxu Gal edo Jose Luis Zumeta nabarmentzen dira,
besteak beste. Eskulturan, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu,
Vicente Larrea edo Ricardo Ugarte, adibidez. Musikak,
berriz, Jose Luis Isasa, Luis de Pablo edo Agustin Gonzalez Azilu konpositore
handien obrak emango ditu. Jose Luis Zumetaren obra. 255. Nafarroan zenbait pentsalari eta sortzailek euskal
komunitatea trinkotzen eta euskal kultura prestigiatzen
saiatu ziren atertu gabe. Miguel Javier Urmeneta (Iruñea,
1915-1988) izan zen Nafarroako Diputazioan Euskara
Sustatzeko Saila sortzea bultzatu zuten euskaltzaleetako
bat; Pedro Diez de Ultzurrun (Iruñea, 1924-1994)
izan zuen zuzendari sail honek, eta euskara Nafarroako
gizartean berreskuratzeko itzelezko lana egin zuen.
Príncipe de Viana aldizkariaren euskarazko gehigarrian
(1966), besteak beste Jose Maria Satrustegik, Jose Agerrek edo Aingeru Irigaraik argitaratu zituzten lanak. 256. Jon Mirande Ayphasorho (Paris,
1925-1972), Parisera aldatutako
zuberotar familiako semea
zen. Argitaratzeko debekuak gaindituz,
1970ean plazaratu zuen.
Haur besoetakoa eleberriarekin
euskal literaturaren hautsak harrotu
zituen; arrakasta handia lorturik,
hainbat argitaraldi izan zituen
liburuak. Txomin Peillenekin
batera Igela aldizkaria ere sortu
zuen 196an: euskaldun heterodoxoen
errebista, alegia. 257. Gabriel Arestik (Bilbo, 1933-1975) zeharo berritu eta modernizatu
zuen euskal poesiagintza. Harri eta herri (1964), Euskal
harria (1968) eta Harrizko herri hau (1971) obrekin euskal
poesia errealismo sozialera gerturatu zuen. Euskararen eta
euskal kulturaren iruditeria berri eta propioa sortu zuen.
Antzerki, ipuin eta eleberri generoak ere landu zituen, eta
poeta ezagunak euskaratu zituen. Arestiren obraren inguruan
ardaztu zen Uhin Berri mugimendu poetikoa. Bere
Maldan behera (1959) jotzen dute askok geroago etorriko
zen euskara batuaren lehenengo estandar aitzindaria. 258. Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegik
(Donostia, 1929), bere Leturiaren egunkari ezkutua
(1957) eleberriarekin existentzialismoaren
joera ekarri zuen euskal literaturara: geroztik
tradizio kostunbristaren mugak gainditu eta modernitatearen
bidean barrena abiatuko da euskarazko
literatura. Ingeniaria eta hizkuntzalaria da,
eta Euskal Herriko Unibertsitatearen katedradun
emeritu izendatu zuten. Soziolinguistikan ere lan
ugari egina da, eta euskara batuaren eraikitzaile
sutsuenetako bat izan da. 259. Hirurogeita hamarreko urteetan krisialdi gogorra jasan zuen euskal ekonomiak, eta eraldaketa handiak gertatu
ziren gizartean: emigrazioak, langabeziak eta industriaren gainbeherak eragin estruktural sakonak sortu zituzten.
1975az geroztik, euskal identitate nazionala aldarrikatzen duten eragileek proiekzio eta itzal soziala bereganatzen
dute, eta, frankismoaren azkenetan, ideia hori gori-gori ageri da euskal arteen eta kulturaren adierazpide
askotan. Kulturgintzaren liderrek euskara guztien ondare gisa aldarrikatu eta babestuko dute. Euskara gero eta esparru
eta eginkizun gehiagotan azaleratzen eta zabaltzen da, eta ofizialtasunaren aldeko aldarria nagusitzen da. 260. Gipuzkoako
Foru
Aldundiak
euskararen
erabilera
sozialaren
alde eginiko
lehenbiziko
kanpainaren
logoa,
1982koa.