Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 15, ostirala



Bertan > Euskara > Kultur mundu berri bat
Bertan 24

Kultur mundu berri bat


Kultur sorkuntza oparoan heldu da euskara XX. mendearen amaierara. Mende horren azken bi hamarkadetan, euskal idazle batzuk arrakasta izan dute nazioarteko esparruetan, eta, mundu zabalean bezala, euskal letretan ere abangoar- diaren ikuspegiz begiratzen zaio errealitateari. Musikan, 1980ko hamarkadak euskal rock erra- dikala ekarri zuen, talde, disko eta kontzertu uz- ta zabal batekin. Antzerkian, ekoizpen eta talde aski finkatuak jalgi dira euskaraz sortutako kul- tur eskaintza berrira, 1980-2000 bitartean.

362. Egungo euskal literatur sistemaren funtsezko bi egitura 1980ko hamarraldian sortu ziren: idazleen elkartea, eta itzultzaileen elkartea. Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an jaio zen, eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), berriz, 1987an.). 363. Bernardo Atxaga (Joseba Irazu, Asteasu, 1951) idazleak Obabakoak argitaratu zuen 1988an; hamarkada osoa eta hurrengo urte- ak ere markatuko zituen obra izan zen. Atxa- garen unibertsoa aurreko narrazioetan ageri bazen ere, Obabakoak mugarri bat izan zen euskal literaturan. Lehenengo aldiz, euska- raz idatzitako obra batek jaso zuen Espai- niako Narratiba Saria. 26 hizkuntzara itzulia izan zelarik, euskal idazle sarituena eta, al- dez, ezagunena bihurtu zen, Euskal Herriko mugetatik kanpora. 364. Joan Mari Irigoien (Donostia, 1948), eta bere familia-kondairak (Oilarraren promesa, Poliedroaren hostoak, Babilonia, Lur bat haratago), errealismo magikoaren erakusle dira, arrakasta handikoak garai hartan. 365. Itxaro Borda (Baiona, 1959). Olerkari eta zu- tabegilea da, Maiatz aldizkariari lotua; lehen li- burua, Bizitza nola badoa, 1984an plazaratu zuen. %100 basque eleberriarekin Euskadi Saria jaso zuen 2002an. Azken hogei urteotan, eleberriak, poemak, artikuluak eta entseguak argitaratu ditu; euskal taldeentzako abestiak ere idatzi ditu. 366. Anjel Lertxundi (Orio, 1948) euskal narratibaren luma zorrotzenetako bat da. Hamaseigarrenean, aidanez (1983) eleberrian, baserri munduaren ikuspegi liluragarria apurtu zuen, giro horretan bizitzera zigortutako emakume baten bakardadea azalduz. Era askotako eleberriak (Tobacco Days, Otto Pette) eta haur eta gazte literaturan mugarri izan diren piezak idatzi ditu: Madame Kontxesi-Uribe, Bri- gada & Detektibe. Eskarmentuaren paperak entseguarekin Espai- niako Saria irabazi zuen 2010ean. 367. Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958) idazle, filologo, itzultzaile eta Pott aldizkariaren sortzaileetako bat da; espetxean egon zen ETAko kide izateagatik, 1980tik ihes egin zuen arte, 1985ean. Poemak, narrazioak eta entseguak idatzi ditu, baita testu poliedrikoagoak ere: Ni ez naiz hemengoa, Ez gara geure baitakoak eta Han izanik hona naiz. Obra batzuetan, euskal literaturaren egungo narratzaile onenen maila erakutsi du: Narrazioak, Atabala eta euria, edo Lagun Izoztua eta Kolosala izango da eleberriak. 368. Niko Etxart (Altzürükü, Zuberoa, 1953) euskal rockaren aitzindari izan zen, Minxoriak taldearekin batera. Iturri askotariko musikaria da; kantu tradizionalak grabatu ditu, eta hiru pastoralen musikaren egilea da. 369. Maskarada antzerki taldea 1980ko hamarkadan sortu zen, euskal antzerkia profesionalizatzeko asmoz, eta osagai estetiko propioak emateko asmoz. Kukubiltxo, Cómicos de la Legua edo Akelarre taldeak izan ziren euskal antzerki garaikidearen aitzindariak. 370. Armiarma.com literatur webguneak testuak, kritikak, bertso eta poemen hemeroteka, bibliografiak, itzulpenak eta Klasikoen Gordailua zabaltzen ditu sarean. 371. Era berean, EIZIEk kudeatzen duen basqueliterature.com webgunea euskal literaturaren leiho eder bat da. 372. Euskal rock erradikalak irauli bat ekarri zuen euskal musikara, euskaraz egindako rock eta punk estiloekin. Nabarmentzekoak dira Zarama, Delirium Tremens edo Kortatu; azken horren buru Fermin Muguruzak, geroago, Negu Gorriak taldea sortu zuen. 373. Garai hartako bi talde ezagunenak izan ziren Hertzainak eta Itoiz. Kalitatezko musika sortzeaz gain, belaunaldi gazteen kezkak eta ametsak jaso zituzten. 374. Susa literatur aldizkaria 1980ko hamarkadan hasi zen poesia liburuak argitaratzen. 1990eko hamarkadan, euskal poeta berriak plazaratzen jarraitu zuen, besteak beste, Lu- baki banda, Harkaitz Cano, Asier Serrano, Garikoitz Berasaluze, Xabier Gantzarain, Josu Goikoetxea, Arantxa Iri- goien eta Xabier Aldai partaide zituena. 375. Axeri dantza. Euskal kulturaren ere- muan, dantza tradizionalak bere lekua gorde du agertoki gainean. Nabarmendu behar da 1992az geroztik Ikerfolk taldea gauzatzen ari den lana, euskara- ren inguruko folklorearen ikerkuntzan. Argia dantza taldea, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, nahitaezko erreferentzia da, 1960ko hamarkadaz ge- roztik. 376. Juan Luis Zabalaren Zigarrokin ziztrin baten azken keak edo Kaka esplikatzen liburuek, edo Pello Lizarralderen eleberriek (Larrepetit) eta ipuinek (Sargori) euskal narratibaren modernotasun estilistikoa erakusten dute. 377. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, urte haietan euskal zinemak film batzuk ekoiztu ahal izan zituen, besteak beste Imanol Uriberen Segoviako ihesa (1981) eta Mikelen heriotza (1981), edo Montxo Armendarizen Tasio (1984). 378. Arantxa Iturbe (Alegia, 1964) eta Xabier Montoia (Gasteiz, 1955) euskal narratiba berriaren erakusle dira. Iturbe kazetari eta idazlea da (Ezer baino le- hen, Lehenago zen berandu); Montoiak, berriz, ipuinak, poemak (Anfeta- mina) eta eleberriak (Blackout) idatzi ditu.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura, Gazteria eta Kirol - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net