Jalgi hadi mundura!
XVII. mendearen hasieran, hainbat faktoreren
eraginez -Gaztelak penintsulako
euskal lurralde guztiak mendean
edukitzea zen horietako bat- pixkanaka
desegin egingo zen euskararen erabilerari
eusten zion gizarte egitura. Austriarren
erresuman gaztelaniaz derrigorrean
jakin beharra zegoela-eta erabilera
publikoetatik kanpo geratu zelarik, are
deabruaren hizkuntzatzat harturik jazarpena
jasan zuelarik, herri eskolagabearentzat
soilik geratuz joango zen, botere
esparruetatik at. Alabaina Iparraldean,
Euskal Herri kontinentalean, une ekonomiko
eta kulturalak aukera eman
zuen XVII. mendean euskara hizkuntza
idatzi gisa eta merkataritza eta literaturarako
baliozkotzat gara zedin, eta mugak
gaindi zitzan.
107. Henrike III.a Nafarroakoa, IV.a Frantziakoa. 108. Henrike III.ak,
Joana Albretekoaren
semeak, Nafarroako
tronua hartu zuen
1572an. Geroago,
Frantziako Henrike
IV. gisa koroatu
zuten. Pauen
mantendu zuen
Nafarroako Gortea,
eta garaikide zuen
William
Shakespearek
euskaldunekiko
mirespena adierazi
zuen, bertan kokatuz
Love's Labour's Lost
obra (1594). 109.Paue. Nafarroako erregeen jauregia. 110. Shakespeare
(1564-1616). 111. Shakespeareren
Love's Labour's Lost
obraren egungo
antzezpena,
Shakespeare's
Globe Theatre
(Londres). 112. Euskaldunak Labradorreko kostaldean zeuden, Ternuan
eta San Lorentzoren estuarioan, eta Quebeceraino bertaraino
iristen ziren. Han baleak harrapatzen zituzten, bakailaoak
arrantzatzen, eta natiboekin komertzioan aritzen ziren,
kastore, hartz, otso, azeri, igaraba eta lepahori larruekin.
Kostaldean, gaur egun arte iritsi den toponimiak euskararen
lorratza erakusten digu: Barachois, Etxaldeportu,
Pointe Navarre, Port Aux Basques, L'ile aux Basques. Euskaldunekin
harremana zuten Innu, Huron edo Mik'Maq
herriek hizkuntza berezi bat garatu zuten, komunikatze
aldera, algonquin-euskara pidgin bat alegia. Horri
buruzko erreferentzia ongi dokumentatuak badira: Apaizac
hobeto!, erantzuten zuten natiboek euskal marinelek
Nola zaude? galdetuz
agurtzen zituztenean. 113. Gaur egun,
Québecen
altzeari
orignal esaten
diote, euskarazko
orein hitzetik alegia,
bertako jendeek
mendetan zehar eutsi
baitiote izen horri.
Orignal seinale bat Quebeceko
errepide batean. 114. Larru traturako postua.
Jesuiten misioa Tadoussac-en,
San Lorentzo ibaian. 115. Kastorea. 116. Lapurdi nabarmendu egiten da XVII. mendeko euskarazko literatur produkzioan.
Amerikarekiko merkataritzak eta balea harrapatzeak oparotasuna
ekarri zuten lurralde honetako kostaldeko herrietara. Horrela, euskal burgesia
aberats bat sortu zen. Hau euskaraz alfabetatu zen azkenean, eta euskara
erabili zuen komunikazio-hizkuntzatzat. Euskara bakarrik ahozko komunikaziorako
izatetik, idatzizkorako ere beharrezko izatera igaro zen: gutunak, merkataritzakoak
eta pribatuak, hiztegiak, albaitaritza edo nabigazio liburuak,
Ixasoco navigacionecoa eskuliburua esaterako (Baiona, 1677), Etxeberri Dorre
kapitain eta kartografoak lapurteraz idatzia. Azpimarratzekoa da, halaber, euskara,
frantses eta gaztelaniazko solaserako lehen gida, Tresora hirour lenguaietaqua
izenekoa (1620), Voltoirerena. 117. Euskaldunak balea harrapatzen. 118. Axular. Pedro Agerre Azpilikuetak
(Urdazubi 1556-1644), Sarako
erretorea, Gero idatzi zuen (1643),
euskal literaturako lexiko bizi
eta aberatseko klasiko bat.
Beste elizgizon askorekin
batera, Axular Sarako Literatura
Eskola garrantzitsuaren
parte dugu, Etxeberri, Materre,
Aranburu, Harizmendi,
Arginaratz, Pouvreau
eta Hirigoitirekin batera. Protestantismoaren
aurrean herrian
katolizismoa
zabaltzeko
asmoz idatzitako
liburuak
badira ere,
ekarpen
erabakigarria
e g i n
zioten
euskararen
literatur
garapenari
eta normalizazioari
XVII.
m e n d e a r e n
hasieran. 119. XVII. mendearen hasieran, heresia eta
sorginkeriaren jazartzeak goia iritsiko zuen Europan.
Frantziak Pierre de Lancre izendatu zuen
Lapurdirako inkisizioko epaile. Honek 3.000
biztanle auzipetu, eta 600 baino gehiago
erretzea agindu zuen. Inkisizioa Logroñon
instalatu zen 1609an, eta euskal sorginkeria
deitu ziotenaren kontrako jazarpen
beldurgarria ekarri zuen, milaka izan baitziren
inplikatuak eta prozesatuak. Euskararen
inguruko ezjakintasunak eta euskaraganako
gorrotoak bidea eman zuten gezurretan
oinarritutako salaketak egiteko eta
lekukotasunak manipulatzeko. Hizkuntza
arrotza hitz egiten dute; deabrua bera
ere ez da ikasteko gai izan, idatzi zuen De
Lancrek. Akusazioetan erabilitako euskarazko
terminologia –akelarreak egitea,
akerbeltz adoratzea- beste hizkuntza
batzuetara igaro da. 120. Itsasontzia.
XVII. mendea. 121. Euskal
kortsariak
Atlantikoan
barrena ere ibiltzen ziren,
esaterako Joanes Suhigaraitxipi,
Baionakoa, edo
Etienne Pellot,
Hendaiakoa;
hau 1694an hil
zen, Ternuatik
bueltan zetorren
baleazale espedizio
bat babesten ari zela. 122. Miseriatik
ihesi, asko eta
asko abiatzen
ziren
Ameriketarantz
fortuna bila;
izan ere,
Euskal Herrian
familiako seme
bakar bat izaten zen
oinordeko. 123. Sor Joana Ines
de la Cruz (Neplanta,
Mexiko 1651-1695),
idazlea, eta jaiotzez
Bergarakoa zen Pedro
Manuel Asbaje
militarraren alaba,
Mexikoko poetisa
onenen artekotzat dute
egun. Buru argikoa eta
ikasia, bere euskal
jatorriari buruzko aipuak
jasotzen ditu bere obran,
eta baita euskarazko
bertsoak ere. 124. Erdi Aroaz geroztik, botere
gaztelauaren presentzia gero eta
nabarmenagoa zen Gipuzkoako probintziako, Bizkaiko
jaurerriko eta Arabako konderriko bizitza politikoan. Gaztelania
derrigor erabili beharrekoa zen administrazio eta justizia osoan, eta lanbide eta
kargu publiko jakin batzuetan aritzeko, esaterako Bizkaian
batzarkide (1613) edo Gipuzkoan alkate izateko (1571). 125. Arnaud Oihenart (Maule 1592-1667), garai horretan
euskaraz aritutako idazle laiko urrietako bat, legelaria zen,
politikaria, historialaria, saiogilea, poeta eta literatur
kritikagilea. Euskarazko poesia bere garaiko estandar
kultuetara hurbildu nahi izan zuen. Latin, frantses eta
euskaraz idatzi zuen obran, euskaldun guztien historia
idazteko ahalegina dugun Notitia utriusque Vasconiæ, tum
ibericæ, tum
aquitanicæ (Paris,
1638) nabarmentzen
da. Honekin batera,
baita O'ten gastaroa
neurthitzetan, bere
maitasunezko
poesiekin, Atsotitzen
urhenkina, esaera
zaharren bilduma bat
berau, eta L'Art
poétique ere, euskal
literatura idatziaren
gaineko errepasoa.