Euskara heldutan ikasten
Urtero dozenaka mila herritar heldu joaten dira euskaltegietara euskara ikastera. Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik berrogei mila lagun izaten dira urtez urte euskara ikasten edo alfabetatzen, horretarako dagoen berariazko euskaltegi sare zabalean. Euskaltzaindiak jarri zuen abian lehenengo alfabetatze kanpaina, Rikardo Arregiren ekimenez.
314. Helduen euskalduntze eta alfabetatzeko sarean
16 urtetik gorako ikasleak izaten dira, gazteagoen euskalduntzea
hezkuntza sarearen eginkizuna baita. 315. Heldu aroan euskara ikasten duten gehienak
euskaltegietan aritzen dira. Euskaltegi sareaz gainera,
Hizkuntza Eskola Ofizialek ere euskara ikasteko aukera
eskaintzen dute. Zortzi dira Euskal Herrian, hiriburuetan
eta hiri handietan kokatuak. 316. Euskaraz alfabetatzeko lehenbiziko taldeak 1965ean
eratu ziren, eta 1966an lehenbiziko kanpaina sonatua egin
zuen Euskaltzaindiak, Rikardo Arregik eta beste euskaltzale
batzuek aurkeztutako proposamena aintzat hartuta. Rikardo
Arregi (Andoain, 1942-1969) kazetaria, idazlea eta
kultur eragilea izan zen. Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietan
idazten hasi zen, saiakera lanak idatzi zituen eta
euskara eta euskal kultura pizteko berebiziko lana egin
zuen. Garbi ikusten zuen euskarak aurrera egin zezan
funtsezkoa zela euskal hiztunak alfabetaturik egotea, hau
da, euskaraz irakurtzen eta idazten trebatuak egotea, eta
xede horiekin proposatu zion Euskaltzaindiari alfabetatze
sail bat eratzea akademia barruan. 317. Ekimenak abegi ezin hobea jaso zuen hurrengo urteetan, eta
1976rako hamar mila lagunetik gora ari ziren euskara ikasten. Ikasle
gehienak gazteak ziren eta gau eskoletan biltzen ziren, langile eta ikasleentzako
propio sortutako eskoletan. Irakasle beharrak hizkuntza ikasteko
materialak, metodoak eta prestakuntza garatzea ekarri zuen. 318. Derioko Apaizgaitegiak 1970an antolatu zuen lehenbiziko
Uda Ikastaroa, helduak alfabetatzekoa. Ikastaro haietatik irakasle
asko irten zen, gerora didaktikan, hizkuntzaren lanketan
eta komunikabideetan aritu direnak. Derioko alfabetatze ikastaroetan,
mintzamenarekin batera idazmena eta literatura lantzen
ziren. 1977az geroztik Labayru Ikastegiak hartu zituen bere
gain. Euskal kulturaren ikerkuntzan eta hedapenean lan egiten
duen erakunde honen eginkizunetan atal garrantzitsua
da "euskaltegia", euskararen irakaskuntzan aritzen den egitura. 319. 1981. urtean Eusko Jaurlaritzak HABE sortu zuen,
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea,
Kultura Sailari atxikia. HABEren sorrerarekin, helduen
euskalduntze eta alfabetatzeak izaera ofiziala eskuratu
zuen, eta jauzi handi bat eman zuen jardueraren
profesionalizazioan eta ikas-materialen sorkuntzan.
Udal euskaltegien sare publikoa sortu zen, oinarrizko
kurrikulu komuna ezarri zen eta euskaltegien erregistroa
eratu zen. Gaur egun, 107 euskaltegi daude
-publiko eta pribatu- HABEk homologatutako sarean,
eta guztira 1.500 irakasle inguru aritzen dira
lanean euskaltegien sarean. 320. Kultura,
irakaskuntza eta ikerkuntzaren
esparruan nabarmendutako
hainbat lagun izan
dira euskaltegiko ikasle. Esaterako,
Pablo Antoñana idazlea, Jose Maria
Jimeno Jurio ikertzailea eta Jorge Cortes
Izal, Nafarroako ikastolen sortzaileetarikoa,
1994ko ikasturtean elkarrekin egokitu
ziren Iruñeko Arturo Kanpion euskaltegian
(IKA). Irakasle, berriz, Asisko Urmeneta marrazkilari
sonatua izan zuten. 321. Euskara irakasteko metodokoak eta
ikasteko erak arrunt garatu eta hobetu dira:
hastapenetan eduki gramatikal handiko
ikas-materialak erabiltzen ziren eta, gaur
egun, berriz, ikuspegi komunikatiboan
oinarritzen dira eta era guztietako
euskarri eta ezaugarritako materialak
dira. Eskari handia izan da beti
barnetegietarako: eskualde edo
herri euskaldunetan barnetegi
modura eta
hizkuntza-immertsioan
eginiko ikastaro trinkoak
dira barnetegietakoak. 322. 1970-1980 hamarraldian
egin ziren gaurko euskaltegien
errealitatera iristeko urrats
nagusiak. 1974an Gipuzkoan gau
eskolen elkartea sortu eta gero,
1977-1978 ikasturterako AEK
eratu zen (Alfabetatze
Euskalduntze Koordinakundea)
eta, hiriburuetan, euskara
irakasteko zerbitzu
profesionalizatua eta gauekoa ez
ezik, egunekoa
eskaintzen zuten
lehenbiziko
euskaltegiak
sortu ziren:
Ulibarri
Bilbon,
Ilazki
Donostian
eta Arturo
Kanpion Iruñean 323. AEK-k Nafarroako Ipes elkartean eman
zuen ikastaro baten iragarkia. 1982. 324. AEK,
Alfabetatze
Euskalduntze
Koordinakundea,
1976an sortu zen,
hegoaldean ari
ziren gau eskolen
ahaleginak
koordinatzeko
eta sendotzeko
helburuaz. Eskolak
ematearekin batera,
ikerketa didaktikoa,
materialgintza,
irakasleen
prestakuntza,
kultur jarduerak eta
euskalduntze
kanpainak ditu
egitekoak. Egun
seiehun irakasle eta
berrogeiren bat
ikasgu ditu eskualde
eta herrietan banatuta,
guztiak ere HABEren
sare homologatuari
atxikita. 325. IKA (Ikas eta Ari) euskaltegi sarea 1989an
sortu zen, eta Nafarroako eta Arabako hainbat
euskaltegi biltzen ditu. 4.000 inguru ikasle izan ohi
ditu, eta barnetegiak, kultur jarduerak eta
prestakuntza didaktikoa lantzen ditu baita ere. 326. Udal euskaltegiak. Tamaina ertaineko hainbat
udalerritan euskaltegi publikoen
sarea dago. Nork bere neurrira
ikasteko aukera. Ohizko eskolez g
ainera, euskaltegietan ikastaro bereziak
eskaini ohi dituzte kolektibo jakinetarako:
enpresetako langileak, merkatariak,
etorkinak, guraso elkarteak, kuadrillak edo
adineko pertsonak. Autoikaskuntza ikastaroak
ere ematen dituzte: tutore batek gidatuta
bakarka ikasiz eta taldean mintzasaioak
eginez ikas daiteke euskara. Aisialdiko eta
opor garaiko jarduera didaktikoak ere
eskaintzen dituzte euskaltegiek. 327. Boga. HABEren ikastaroa,
euskara internetez ikasteko. 328. Azken urteotan, batez beste 40.000 lagun biltzen dira EAEko
euskaltegi publiko eta pribatu
homologatuetara, euskara
ikastera edo alfabetatzera. Ikaslerian,
gaur egun nagusi dira
emakumezkoak eta 35 urtetik
gorakoak.