Mende aldaketa
XIX. mendetik XX.era igarotzean, industrializazioak berekin zekarren aldaketa sozial eta ekonomiko
sakona ikusiko zuen herrialdeak. Nekazari gizarte tradizionalaren ondotik hiritarraren
nagusitasuna etorriko zen; giro honetan haziko ziren euskararen
suspertzeak kezkatzen zituen intelektualak. Hauxe dugu Azkue, Kanpion eta
Urkixoren garaia. Hauek guztiek ikerkuntza bultzatuko zuten historia eta hizkuntzalaritzaren
arloan, eta baita literatura eta elkarte mugimendua
ere hizkuntzaren babesaren inguruan. Ideologia nazionalista
indar betean zelarik,
errebindikazioa eta gu geu izateko
harrotasuna hazi egin ziren
halaber. Horrela sortu
ziren euskarazko
aldizkariak,
poesiak eta
kantuak,
lore-jokoak
eta euskal
jaiak.
161. Industrializazio
prozesuak batez ere
Bizkaiari eta Gipuzkoari
eragingo zien, eta Bilbo
inguruan oso handia izan
zen industriaren eta
meatzaritzaren
hazkundea. Lanindar
beharrak Bizkairako
migrazio fluxu bat
eragingo zuen ondoko
probintzietan, eta heldu
berriak hartzeko zailtasunek
gizarte tentsioak
ekarriko zituzten,
gaztelania euskarari
nagusitzearekin batera. 162. Historia eta hizkuntzalaritza
izan ziren Arturo Kanpionen (Iruñea,
1854- 1937) lan eremuak. Politikari,
hizkuntzalari eta idazlea, bere obra
zabalean euskal fonetika, gramatika
eta dialektologia landu zituen.
Ipuinak, kondairak eta eleberri
historikoa idazteaz gain, lehen
mailako ekarpena egin zion
ikerkuntzari, batez ere 1884ko
Gramática de los cuatro dialectos
literarios de la lengua euskara
lanaz. Euskaltzaindiaren lau
fundatzaileetako bat izan zen,
Urkixorekin, Azkuerekin eta Luis
Eleizalderekin batera, eta Nafarroako
Euskara Kultur Elkargoaren sorreran
ere parte hartu zuen, 1877an, beste
nafar ospetsu batzuekin batera. 163. 1895ean, Alfontso XII.aren garaian, eskoletan euskara
erabiltzea erabat galarazita zegoela, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
eta Nafarroako diputazioek erregutu egin zioten
Cánovas del Castilloren gobernuko Sustapen ministroari
maisuei euskaraz jakiteko eskakizuna ezartzea lehen mailako
hezkuntzako lanpostuak betetzeko garaian. 164. 1901ean, Nafarroako
gobernadore zibil Benito
Franciaren zirkular batek
Nafarroako eremu
euskalduneko maisuei
adierazi zien debekatuta
zegoela bertako hizkuntza
erabiltzea, eta ezin zela
inolako ikasgairik eman
espainieraz besteko
inongo hizkuntzatan,
horrela jokatzea eskatzen
baitzuen patriaren interesak. 165. XX. mendearen hasieran, hirigune handietan, administrazioaren eta ikaskuntzaren
eremuan gaztelania eta frantsesa ziren hizkuntza nagusiak. Hala
eta guztiz, hiriguneetan sortu ziren, hain justu ere, euskara suspertzeko, berpizteko
lehen mugimenduak, garai hartako intelektual giroetan zehazki. 166. Jose Maria Iparragirre Balerdi (Urretxu,
1820-1881), musikari eta bertsolaria, euskal
koblakaria. Erromantizismoan bete-betean sarturik,
karlisten (1835) eta frantziar iraultzaileen
(1848) alde alistatu zen, erbestealdia Frantzian
eta Argentinan eman zuen,
eta bere bizitza osoan zehar
euskaraz konposatu
eta kantatu zuen.
Gernikako
Arbola
zortzikoa
(1853)
izango da
bere konposizio
ezagunena
beharbada 167. Eraztunaren zigorra euskarak kalean eta, bereziki, eskolan jasaten
zuen galarazpenaren sinbolo mingarria da. Joxe Miel Barandiaranek
honela kontatzen zuen haurretan, 1890ean, izandako
esperientzia: maisuak norbait entzuten zuelarik
euskaraz ari zela, eraztun bat jartzen zion;
eraztun hau eskuz esku igarotzen zen, araua
urratu ahala (...) horrela eraztunak bakarrik
sentiarazten zintuen, zure lagunek bazterturik,
eta jasoko zenituen egurkaden beldur.
Izan ere, aste amaieran eraztuna
zuenak zigorra jasotzen zuen. 168. Xareta.
Lapurdi. 169. Kalifornian, euskarazko bi egunkari. Escualdun Gazeta (1885),
Martin Biskailuz abokatuak Los Angelesen editatua, hiriko euskal
komunitateari zuzendua (Martinen seme Eugene karguan denbora
gehien egindako Los Angeleseko sheriffa izan zen), eta sei urtez
argitaratu zuten
Californiako Eskual
Herria astekaria
(1893), Jean Pierre
Goytinorena. 170. Julio Urkixo Ibarra (Deustua, 1871-1950), zuzenbide eta hizkuntzalaritzan aditua, artikulugile, euskalki
eta esaera zaharren ikertzailea, euskal bibliografian aditu izatera iritsi zen. Euskal Herri osoko 11.000 inguru
liburu, eskuizkribu eta argitalpen bildu zituen. Revista Internacional de Estudios Vascos, RIEV aldizkaria
jarri zuen abian (1907). Hau euskal kultura eta zientziaren erakusleiho onena izango zen. Azkuerekin eta
Aranzadirekin batera, Euskalerriaren alde (1911) aldizkari zientifikoa sortu zuen. Eusko Ikaskuntzaren lehendakariorde
izan zen 1930 arte, Euskaltzaindiaren lau fundatzaileetako bat, eta honen liburutegia eta
Ikerkuntza Atala zuzendu zituen. Osatu zuen liburutegi baliotsua (Julio Urkixo liburutegia) Donostiako Koldo
Mitxelena Kulturunean dago gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa da, eta kontsulta daiteke. 171. Sabin Arana Goiri (Abando, 1865-1903) euskal abertzaletasun independentistaren
ideologoa izan zen, Eusko Alderdi Jeltzalearen fundatzailea,
eta bere anaia Luisekin batera ikurrina sortu zuen. Kultura
propio bat garatzearren euskarazko literatur sorkuntza behar-beharrezkoa
zela iritzita, hizkuntza, politika, historia eta literaturari buruzko obra
oparoa laga zigun, eta hainbat egunkari sortu zituen. Bitan egon
zen kartzelan, debekatu egin zizkioten argitalpenak, eta batzokia itxi.
Aranarentzat euskara zen euskal aberriaren nortasunaren elementuetako
bat, eta lexikoaren garbitasunaren
aitzindari eta aldeko sutsu izan
zen. 172. Resurreccion Maria Azkue. Idazle, hizkuntzalari eta
folklorearen ikertzailea (Lekeitio, 1864-1951). Laster
jabetu zen euskararen akademia baten beharraz,
eta Euskaltzaindiaren fundatzaileetako
bat izan zen, erakundearen buru
gainera 1919tik 1951 arte. Euskararen
gaineko ikerkuntza zientifikoa abiarazi zuen, Morfología
vasca (1923-1934) obrarekin eta euskal hiztunei egindako
Erizkizundi Irukoitza galdetegiekin (1922) zehazki.
Laga zuen obra oparoan musika, antzerkia,
eleberria, kazetaritza eta didaktika sartzen dira. Azpimarratzekoak
dira
Diccionario Vasco-Español-
Francés lana (1905), Cancionero
popular vasco, Euskal Erriaren Yakintza
(1935-47), eta euskal folklorean oinarritutako
beste hainbat obra. 173. Segura.