Euskara Errepublika garaian
Hogeita hamarreko urteetan, espainiar
estatuko politikan gorabeheraz jositako
hamarkada batzuk igaro ondoren,
euskara hasia zen gizarte mailan onarpena
lortzen; itxaropenaren garaia zen.
Kultur Pizkunde batean murgildurik,
poesia eta antzerkia indartsu ari
ziren lantzen. Euskarazko prentsan
aldizkariak eta astekariak sortu
zituzten, eta luma berritzaile eta
ospe handikoek idazten zuten horietan.
Estatuaren trabak baziren ere,
irakaskuntzaraino iritsi zen euskara
erabateko kultur hizkuntza bihurtzeko
nahia, eta lehen ikastolak sortu
ziren. Euskal kultura nahiko indartsu
berpiztua zen karlistaldien ondotik,
eta urte hauetan maila gorena
ari zen lortzen, baina beste
kultur eta herri mugimendu
askok bezala, kolpe latza hartu
zuen Francoren altxamendua
gertatu zenean.
191. Primo de Riveraren
1923ko kolpe
militarraren ondotik,
gobernuak gaztelaniaren
lehentasuna ezarri
zuen irakaskuntzan, elizan
eta bizitza publikoan.
Bigarren Errepublika iritsi
(1931-1936) eta irakaskuntza
lurraldeen esku geratu zenean,
ahots asko agertu
ziren ama hizkuntzan
eskolatzearen
alde.
Alabaina,
euskara bakarbakarrik
1936ko
urrian iritsi zen ofizial
izatera, Eusko
Jaurlaritzak autonomia estatutua aldarrikatu
zuenean alegia, gerra hasita zegoela jada. 192. Tene Mujika
(Robustiana Mujika Egaña,
Deba, 1888-1981)
euskarazko emakumezko
idazle lehenetako bat da.
Ipuinak, antzerkia eta
saiakerak argitaratu zituen.
Urte haietan argitaratuko
zituzten beren lanak,
halaber, Frantziska Astibia
Onintze eta Sorne Untzueta
Utarsus poeta modernistek. 193. Lehenbiziko ikastola Bilbon
fundatu zuen 1896an Resurreccion
Maria Azkuek, eta bigarrena
Donostian, 1914an, Muñoa familiak;
hau 300 ikasle izatera heldu
zen. Ikastolak Euzko Ikastola Batza
(1932) elkartean bildu ziren lehen
aldiz. Garai honetakoak dira,
era berean, euskarazko lehenbiziko
testuliburuak, esaterako Ixaka
Lopez Mendizabal editore tolosarraren
Xabiertxo, 1925eko lehen
edizioan. 194. Jon Zabalo Txikiren
ilustrazioak
(Manchester
1892-
1948). 195. Txomin Agirre (Ondarroa,
1864-1920) euskal eleberriaren
sortzailea da. Testu kostunbristak
egin zituen, esaterako Auñamendiko
Lorea (1898), Kresala
(1905) eta Garoa (1912). 196. Maurice Ravel (Ziburu,
1875-1937) konpositore
euskalduna europar inpresionismo
musikalaren adierazlea da, eta
euskal gaiak jorratzen dituen
obrak ere baditu, hala nola Trio,
Zazpiak bat eta Euskal kontzertua.
Zigilu hau Monakon editatu zuten,
haren jaiotzaren mendeurrenean. 197. Montevideon
(Uruguai) 1934an editatutako
Euskal Ordua-ren azala. 198. Aurelio Artetaren kartela. 199. Arriaga antzokia.
Bilbo. 200. Xabier
Lizardi (Jose Maria
Agirre Egaña,
Zarautz, 1896-
1933). Olerkari
eta idazle handia.
Estepan Urkiaga
Lauaxetarekin
batera (Laukiz,
1905-1937),
gerra aurreko literaturak
eman duen onena da.
Poesian egin zuen lanak
–Biotz-begietan (1932)
edo Umezurtz-olerkiak
(1934) hil osteko
antologia erromantizismotik
sinbolismora igarotzea
ekarri zuen euskal
literaturan. Antzerkia
eta prosa ere idatzi
zituen, partaidetza
aktiboa izan zuen
Euskaltzaleak-en,
eta euskarazko egunkari
baten ametsa
izan zuen beti. 201. Aitzol (Jose Ariztimuño,
1896-1936) gidari izan zen bigarren
euskal pizkundean, 1930ean,
Euskaltzaleak elkartean buru. Hauek
urtero euskal olerki eta antzerki jaialdiak
antolatu zituzten, Bertsolari Guduak, eta
El Día egunkari ele bikoa (1930-36) eta
Yakintza aldizkaria (1933-37) argitaratu
zituzten. Euskaltzaleak elkartearen
inguruan bildu zuen olerkari taldeak
(Lizardi, Lauaxeta, Orixe eta Loramendi)
euskal literaturako produkzio liriko
garrantzitsuen eta abangoardiakoenetakoa
eman zuen. Hernanin fusilatu zuten Aitzol
tolosarra 1936an, kolpistek harrapatu eta
kartzelaratu ondoren. 202. Komikietako
protagonista ospetsu
Bécassine-k Euskal
Herria bizi du,
1925ean, historia
hau. Hala, gurea
deskubritu beharreko
inguru exotikoa
izango zen publiko
frankofono eta
anglofonoarentzat. 203. Askatasunaren
estatua
Liberty
Island-en. 204. Kontinente
guztietarako
bidaia
transatlantikoen
publizitatea. 205. 1936 baino lehenago, euskarazko
hamar bat astekari editatzen ziren.
Artikulugileen artean, Fermin Irigarai
Larreko (Auritz 1869-1949) eta Enrike
Zubiri Manezaundi (Luzaide, 1867-1943)
nabarmentzen ziren. Euskaltzale
aldizkarian hasi zen, artikulugile gisa,
Ebaristo Bustintza Kirikiño (Mañaria,
1886-1929) idazle ospetsua. 1921ean,
Argia sortu zen Donostian. Iparraldean
Eskualduna (Baiona, 1887-1944) astekari
kontserbadorea nabarmentzen zen.
Hauxe zen Jean Etxepare, Jean Barbier
eta Jules Moulier Oxobi tartean zituen
Gizaldi gaztea idazle taldearen ardatza. 206. XIX. mendearen
amaieran eta XX.aren hasieran,
milaka euskaldun finkatu ziren
Estatu Batuetan. Han, gaur egun,
sustraiak Euskal Herrian
erroturik dituen oso
nortasun sendoko komunitatea
dago. Haietako asko
bezala, Lucy Garatea
orduan iritsi zen Lekeitiotik
(Bizkaia) Ellis Island-era.
Lucy izan zen etorkinei
herrialdean sartzeko bidea
ematen zieten geletan
2010eko otsailean
inauguratu zuten Hidden in Plain Sight: The Basques (Ageri-agerian
ezkutuan; euskaldunak) erakusketako protagonista nagusia.
Mendebalderako bidean, euskaldunak New Yorken hartzen
zituzten beste euskaldun batzuek, Oregon, Nevada edo
Idahora abiatu aurretik. 207. Idahoko matrikula-plaka bat.