1975ean Franco hil zen eta diktadura amaitu zen.
1978an Espainiako Konstituzioa onartu zen, nahiz eta
Euskal Herrian bozketak emaitza negatiboa izan zuen,
euskal gizartearen nahiak betetzen ez zituelako.
Gernikako Estatutuarekin, 1979an euskarak ofizialtasun
osoa eskuratzen du Euskal Autonomia Erkidego
osoan. Nafarroan, ordea, ez du ofizialtasuna lurralde
osoan lortzen. Ipar Euskal Herrian ofizialtasunik gabe
jarraitzen du.
Euskal kulturak aldaketa handiko mende laurdena bizi
du XX. mendearen azken aldera. Aldaketa sakonak
gertatzen dira legerian, gizartean eta irakaskuntzan.
Gizartea euskaldundu egiten da, unibertsitateak euskaraz
egiten du eta telebistak ere bai. Literatur aldizkari
ugari sortzen dira, idazle garaikide handien laborategi
modura.
274. Eusko Kontseilu Nagusiak (1978-1980) urratu zien bidea
Gernikako Autonomia Estatutuari eta, Karlos Garaikoetxea (EAJ)
gober-nuburu izan zuen lehenbiziko Eusko Jaurlaritzari.
Gernikako Estatutuak euskara berezko hizkuntza izendatzen du
eta ofizialtasuna ematen dio, gaztelaniaren pare, Euskal
Autonomia Erkidegoan. 275. 1980ko maiatzean
kaleratu zen beregain
Oh Euzkadi! aldizkaria,
urtebetez Zeruko Argia-ren
gehigarria izan ondoren. 276. Koldo Izagirrek eta Joseba Irazuk
(Bernardo Atxaga) Ustela sortu zuten
(1975). Sei zenbaki plazaratu zituzten,
literaturarekiko konpromisoz beteak.
Abentura haren ondotik beste batzuk
etorri ziren. Pott aldizkarian (1980)
Atxaga bera, Ruper Ordorika kantaria
eta Manu Ertzilla, Joseba Sarrionandia
eta Jon Juaristi idazleak aritu ziren.
1980ko urte hartan Susa eta Oh
Euzkadi! aldizkariak kaleratu ziren
Donostian. Bigarren horretan
Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak
jarraitu zuten, beste hainbat
idazlerekin batera, Ustela-rekin
hasitako abentura. Iparraldean
Maiatz sortu zen 1982an. 277. BAI EUSKARARI. Euskaltzaindiak
Bai euskarari kanpaina
arrakastatsua antolatu
zuen, euskararen aldeko atxikimendua
bultzatzearren eta
dirua lortzearren. Ekimen honetarako
logoa Nestor Basterretxeak
diseinatu zuen. 278. Autonomiaren hastapen-hastapenetik,
Eusko Jaurlaritzak telebista eta
irratia funtsezkotzat jotzen ditu euskara iraunarazteko eta normalizatzeko
prozesuan. Euskal Irrati Telebista (EITB) 1981eko
urtezahar egunean aireratu zen lehenbizikoz. Lehen kanalean
euskara hutsez aritzen da. 2001. urteaz geroztik ETB SATek estatu
osora eta Europara hedatu zuen emisioa.
ETB1 (euskarazkoa) eta ETB2
(gaztelaniazkoa) kanalez gainera,
Amerikara zuzendua den Canal Vasco
eta, 2008tik aurrera, gazteei eta aisialdiari
zuzendutako ETB3 ditu egun. 279. Euskal Telebistaren "txoria",
anagrama ezaguna. 280. Euskal literaturak hamarraldi ezin
interesgarriagoa bizi du sasoi honetan:
abangoardiak, esperimentazioa eta
adierazpide ausartak agertzen dira
poesian nahiz prosan. 1970etik 1980ra
doazen urteetan, nabarmentzen dira,
besteak beste, Koldo Izagirre (Zergatik bai),
Ramon Saizarbitoria (Ehun metro) eta
Arantxa Urretabizkaia (Zergatik Panpox). 281. Jon Zabaleta ilustratzailea
(Hernani, 1950) kultur ondarea
eta iruditeria transmititzen
aritu da kartelgile eta
argitalpen askotarako marrazkigile
egin duen lan ugarian.
Txano Gorritxo diskoaren azala. 282. Leku izenak aztergai
oparoa izan dira euskararen
jatorria eta bilakaera ikertzeko
lanetan. Jose Maria Jimeno Jurio
ikertzaileak (Artaxoa, 1927-2002)
batez ere toponimian oinarritu
zuen Nafarroako euskarari
buruz egin zuen lan eskerga.
Horrekin batera, epaitegietako
auziak ere aztertu zituen, une
bakoitzean hizkuntzaren
geografiaz informazio zehatza
ematen baitute. 283. 1982an Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Legea onartu zen, eta euskara ofizial
izendatu zen zona euskaldunetan. 1986an onartu zen Euskararen Foru Legeak Nafarroan hiru hizkuntza
zonalde bereizten ditu: euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna. Zonalde euskaldunean, ipar-mendebaldean,
euskara ofiziala da; zonalde mistoan hiriburua eta biztanlerik gehieneko herriak daude; eta zonalde
ez-euskaldunean, lurraldeko hegoaldean, euskarak ez du errekonozimendurik. Zonakatze horrek
irakaskuntza publikoaren ereduak ere baldintzatzen
ditu, hau da, euskarak irakaskuntzan
duen presentzia
eta erabilera. 284. Olariaga marrazkilariak
Zakilixut pertsonaia ezaguna sortu
zuen, aspaldiko urteotan Egin,
Egunkaria eta Berria egunkarietan
argitara ematen dituen komiki-tira
arrakastatsuen protagonista. 285. Argazkigintzaren
esparruan, sortzaile berriek,
Sigfrido Koch-ek
(Donostia, 1936-1992) eta
Egiguren senideek (Donostia,
1936 eta 1938), kasu, euskal
arimaren estetika berri bat
zabaltzen dute.
Sigfrido Koch-en argazkia, 1979. 286. Bertan Filmak enpresak
Ikuska film laburren saila aurkeztu
zuen urte hauetan, euskal zinegile
gazteek garaiko gaiei buruz duten
ikuskera zinematografikoa jasoz.
Sail honetan, besteak beste, Xabier
Agirresarobe, Antton Ezeiza, Koldo
Izagirre, Mirentxu Loiarte, Juanba
Berasategi,Vicente Carda, Montxo
Rejano eta Jose Luis Zabala
zinegileak arituko dira euskarazko
filmak egiten, informatzeko,
profesional berriak trebatzeko eta
euskara estandarizatzeko helburua
duen bilduma zabala osatuz. 287. Ipurbeltz aldizkaria 1977an plazaratu
zen Erein argitaletxeak editatua,
eta 2008 arte iraun zuen. Haur eta gazteei
zuzendua zen eta gehiena iraun
zuen euskarazko komikia izan zen. Anjel
Lertxundi, Ion Zabaleta, Antton Olariaga
eta beste aritu ziren bertan. 288. Jose Maria Sanchez Carrion,
Txepetx filologo eta hizkuntzalariak (Cartagena, 1952) hamarraldi
honetan azterlan ugari egin zituen euskararen egoerari, elebitasunari
eta diglosiari buruz, Nafarroako errealitate soziolinguistikoa oinarri
hartuta. Txepetxen lanak, batik bat Un futuro para nuestro pasado:
claves de la recuperación del euskara y teoría social de las lenguas
(1987) obrak, eragin handia izan zuen, une historiko hartan analisi
molde berria ekarri baitzuen. Eredu linguistiko propioa eta originala
garatu zuen, hololinguistika izenekoa, soziolinguistikaren datuetan
oinarrituz ikuspegi soziala, psikologikoa eta etikoa bere baitara
biltzen dituena. Txepetxek dioenez "Hizkuntza bat ez da
kontserbatu behar, erabili egin behar da. Kontserbatzea
berez bada, nolabait, hiltzera kondenatzea. Euskara
beharrezkoa egin behar dugu". 289. Euskarazko
musikagintzan,
euskal kantarien
ondotik hainbat
talde sortzen dira,
berritzaileak eta
kalitate handikoak:
Haizea (1977),
Izukaitz (1978),
Errobi (1976) eta
Itoiz (1978) besteak
beste. 290. 1980az geroztik Euskal Herriko
Unibertsitatea dena 1968ko Bilboko
Unibertsitate Autonomotik
abiatuz sortu zen, gero
Araba eta Gipuzkoara
ere hedatuta.
Euskararen
erabilera, sustapena
eta ikaskuntza EHUren
lehentasunezko helburu
dira, 1985eko estatutuetan
jaso legez. Helburuok lantzeko
sortu ziren Euskarako
Errektoreordetza, Euskara Institutua
eta zentroetako Euskara Batzordeak.