Bertsotan
Bertsolaritzak sustrai sa- konak ditu euskal herri literaturan. Tradizio zaharrean oinarritutako sustrai sendoak galdu gabe, sormen handia erakusten du gaur egun, jendetza handiak biltzen dituen ikuskizuna bihurtze- raino.
Mendian gora haritza ahuntzak haitzean dabiltza itsasoaren arimak dakar ur gainean bitsa. Kantatu nahi dut bizitza usteltzen ez bazait hitza mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza.
379. Xabier Amuriza (Zornotza, 1941),
bertso horien egilea, 1980ko hamarkadan bertsolaritza errotik berriztatu zuenetako bat izan da. Idazle, ikerlari,
poeta eta entsegugile emankorra izateaz gain, bertsolari berrien teknika
eta irakasbidea irauli ditu. 380. Bertsolaritza
ahozko erronka
inprobisatua da,
elkarrizketa bat
da, gai eta neurri
baten barruan
egin beharrekoa.
Puntuak ditu
bertsoak; puntu
bakoitzak,
neurriaren
arabera, silaba
kopuru bat. 381. Kepa Enbeita
Urretxindorra
(Muxika,
1878-1942).
Bertsolaritza
sagardotegietatik
antzokietara
eramateko
bidea erakutsi
zuen, gerraren
aurretik. 382. Txapelketak izan ziren garai hartako iraupen
bertsolaritzaren eragilea (1960-1979). Auspoa,
Antonio Zavalak 1964an sortutako bilduma,
txapelketa haietako lekuko eta eledun izan zen.
Sendoa argitaletxeak denbora
batez jarraitu ziolarik, gaur
egun bilduma Gipuzkoako
Foru Aldundiaren esku dago;
300 izenburu baino gehiago
biltzen ditu, ahozko
literaturaren benetako
altxor bat. 383. Bertsoak eta
bertsolariak zeregin sozial
bat dute. Gizartearen kezkak
jasotzen dituzte, gai guztiak
jorratzen dituzte, antzinakoak
bezala gaurkoak: hegazkina
eta eskuko telefonoa, diktadura
garaiko zapalkuntza eta
trantsizio urteetako debekuak,
langabezia eta arrazakeria,
sexua eta immigrazioa… 384. Txirrita, Jose
Manuel Lujanbio
(Hernani, 1860-1936), bertsolari klasikoaren eredua
da, XIX-XX. mende artean sagardotegietan garatutako bertsolaritza zaharraren erakusle. 385. Iñaki Eizmendi, Basarri (Errezil,
1913) eta Manuel Olaizola, Uztapide
(Zestoa, 1909-1983) plazarik plaza
ibili ziren elkarrekin. Basarri eta Uztapide bertsolariak oso garrantziz-
koak izan ziren, besteak beste,
gerra ondorengo bertsolaritzari jarraitasun bat emateko,
bertsoa baitzen diktadurak
euskaraz baimentzen zuen
jendaurreko eginkizun bakarra. 386. Fernando Aire Xalbador
(Urepel, 1920-1976). Artzaina
eta bertsolaria. Jarritako bertso
asko utzi zituen, asko eta asko
gaur egun kantutan gordeak;
gainera, bat-batean ere
bertsolari handi bat izan zen,
poetikotasun aparta zuena. 387. Zortziko handian eta zortziko
txikian egiten dira bertso gehienak,
edo hamarreko handian eta txikian;
bakoitzak bere neurri eta doinuak
ditu, aukeran gai bakoitza lantzeko.
Poto egiten da errima daraman hitz
bat bertso berean errepikatzen bada; plazan inoiz entzuten da poto-
rik, nekez txapelketetan. 388. Maialen Lujambio , 2009ko txapelduna. 389. 1950eko hamarkadaren amaieran, Euskaltzaindia herriz herri
ibili zen, bertsolari bila, eta lurralde txapelketak antolatzen. Emaitza
izan zen Euskal Herriko txapelketa nagusia, Euskaltzain-
diak berak antolatua 1960an. 390. Goi mailako
bertsolaritzan,
gaur egun belaunaldi landu zabal bat
dago, sormen
handikoa,
ahozko
tradizioa elkartzen dakiena
egungo literaturarekin, zinemarekin edo artearekin, oro har. Andoni Egaña
(Zarautz, 1961) filologo eta idazlea; lau bider jarraian irabazita txapelketa
nagusia (1993tik 2005era), bera da bertsolaritza berriaren erakusle onena. 391. Gaur egun, norgehiagokak era askotan egiten dira: mahai baten inguruan, plazan, jaialdietan, txapelketetan, omenaldietan… Forma berrietan ere hasi da bertsolaritza plaza-
ratzen, musikarekin batera (jazz, hip-hop), saio tematikoetan, edo kabaretean. 392. Pernando Amezketarra (Amezketa, 1764-1823), bertso-
lariaren ateraldi zorrotzak ospetsuak dira. Esan daiteke haren ateraldiak, honez gero, herri kulturaren parte direla;
1981ean marrazki bizien serie bat egiteko gaia hartu zuen
Juanba Berasategi zinema zuzendariak. 393. Lehen bertsolari txapelketa nagusia 1934an
egin zen, Joxe Ariztimuño Aitzol zenak bultzatuta;
lehenengo aldiz, arauak, epaimahaia eta sariak ipini ziren. Txapelketari esker, tabernatik atera eta opea hartu zuen bertsolaritzak. Entzuleak ere aldatu
ziren: betiko bertsozalearekin batera, euskal intelektualak ere hasi ziren saioetara joaten. 394. Bertsolaritzaren benetako hedakuntza 1980ko
hamarkadaren azkenetan gertatu zen, bertsolari belaunaldi berri baten eskutik. Sebastian Lizaso, Jon Enbeita, Jon Sarasua, Jon Lopategi, Angel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua eta Andoni Egaña. Asko lagun-
du zuen Hitzetik Hortzera (1988) telebista saioak:
1993ko txapelketa nagusiko finalerako, euskal kultu-
raren eragile ospetsu bihurtuak ziren bertsolariak. 395. 2009ko txapelketa
nagusiaren finalean,
15.000 bertsozale
elkartu ziren
Barakaldoko Bilbao
Exhibition Center-en,
zortzi bertsolarien saioa
entzutera, eta Maialen
Lujanbioren (Hernani,
1976) bertsoak
txalotzera; bera izan da
txapela jantzi duen
lehen emakumea. 396. Getxoko bertso txapelketa baten kartela. 397. Bertso eskolak oso
garrantzizkoak dira bertsolaritza
haurren eta gaztetxoen artean
zabaltzeko; gaur egun, ehun bat
bertso eskola dira Euskal Herrian
barrena.
Amaia Iturrioz, Euskal Herriko XXI.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketako
buru.