XXI. mendearen hasieran, euskara biziberritze prozesuan
dago bete-betean. XX. mendeko azken bi hamarkadaz
geroztik aurrerapen handia izan du: hizkuntza
bera arrunt garatu eta modernizatu da, eta gizartean
erabilera eta zabalkunde handiagoa berreskuratu du.
Bilakaera honen ondorioz, UNESCOk, bere sailkapenean,
"arriskuan" dauden hizkuntzen multzotik atera
eta egoera "zaurgarrian" daudenetara jaso du. Beraz,
euskarak gizarte osoaren eta erakunde guztien beharra
izaten segitzen du, erabilera zeharo normalizatuko
hizkuntza izateko.
Gaur egun hiztun askok erabiltzen duten hizkuntza
baliagarri eta bizia izateaz gainera, historiaurrean sustraitutako
altxor aparta da: bere hastapenetan, Europa
lehenbizikoz populatu zuten Homo sapiens haien
mintzaira izango zen. Ez du ahaidetasun ezagunik
munduko hizkuntzen artean, eta Gizadiaren Ondaretzat
hartzea merezi luke.
Ibilbide historiko labur honetan, euskararen bilakaera
erakusten da: tartean, jasan behar izan dituen debekuak
eta trabak, eta baita, aro historiko jakinetan, gizarteak
salbatzearren izan duen erreakzio sendoa ere.
19. Euskara
euskaldun guztien
ondarea da, hain
zuzen ere euskal
kultur identitatearen
zeinu nabarmenena.
Belaunez belaun
transmititutako
altxorra izaki,
batzuetan jazarria
izan den arren,
goieneko
distiraldian dago
gaur egun.
Iruñeko zezen
plazan, 1979an,
euskararen
alde egin zen
jaialdi baten kartela. 20. Euskara hizkuntza
indoeuroparrak baino
lehenagokoa da.
Ez dira ezagutzen bere
sustraiak, ez dago
inongo multzo
semantikotan
sailkatua eta ez du
ezaugarri komunik
munduko beste ezein
hizkuntzarekin. 21. Aiako Harria. 22. Euskararen lurralde mugak atzeraka etorri
dira historian zehar.
Lehenbizi, hizkuntza indoeuroparren presioaren
eraginez, Brontze eta Burdin aroetan.
Geroago, latinaren presentziaren ondotik,
piztualdi bat izan zuen, ostera atzera egin
arte hizkuntza erromantzeen
bultzadaren ondorioz. 23. Iturengo
joaldunak,
Ituren eta
Zubietako
inauterietan. 24. Euskaldunen jai egutegian ospakizunak eta
pertsonaiak izendatzeko erabili ohi den hiztegiak
erakusten du euskara oso antzinako
solstizio-usadioetara lotua dagoela. 25. XX. mendean
barrena jazarpen, debeku eta
zigor asko pairatu zituen
euskarak, larrienak frankismoaren
garaian. 26. Hiztun kopuruaren murrizpenak galzorian
jarri zuen euskara. 27. Azken
40 urteetan
300.000 pertsona
baino gehiagok
ikasi du euskara
bigarren hizkuntza gisa,
batik bat eskolan
edo euskaltegian.
Euskara ikasteko
eskuliburua,
Itxaropenak argitaratua
(Zarautz, 1969). 28. Eusko Ikaskuntzaren
kartela.
2005eko batzarraldia. 29. Koldo Mitxelena Kulturunea
kulturaren esparruko erreferente
nagusia da Donostian: urtean
zehar kultur ekitaldi ugari
antolatzen da bertan, eta erakusketa
garrantzitsuak izaten
dira bere bi
erakustaretoetan.
Gipuzkoako Foru
Aldundiaren
liburutegia ere
bertan dago. Kultur
egoitza garrantzitsu
honen izenak omen
egiten dio
Koldo Mitxelenari,
hikuntzalari, ikertzaile
eta euskaltzale erraldoiari. 30. Herritarren eta erakundeen jarrera sendoari
esker, euskararen hiztun kopurua egonkortu eta
handitu egin da.
UNESCOk, hain
zuzen ere, euskara
biziberritzeko
prozesua munduko
eredugarrienen
artean dauka. 31. Euskara biziberritzeko prozesua munduko beste
herrialde batzuetan ezagutzera ematen aritzen da
Garabide; gobernuz kanpoko erakunde honek egoitza
Eskoriatzan du, eta bere xede nagusia da hizkuntza
erkidego gutxituekiko elkarlana bultzatzea, kultura,
hizkuntza eta identitatearen esparruetan. Batik bat Hego
Amerikan bideratzen ditu bere egitasmoak, Mondragon
Unibertsitatearen laguntzaz. 32. 2002. urtean
Martin Ugalde
Kultur Parkea
inauguratu zen Andoainen. Euskal kulturaren
esparruan ari diren hogeita hamarren bat
erakunde biltzen ditu parkeak, elkarren indarrak
eraginkorrago batzearren. 33. Euskararen piramide
demolinguistikoa irauli egin da, eta
gaur duela zenbait hamarkada baino
oinarri askoz zabalagoa du, 800.000
euskara hiztunetatik gehienak 35
urtetik beherakoak baitira: besteak
beste, eskolan (D ereduan eta
ikastoletan) ikasi duten haurrak eta
euskaltegietan ikasi duten guraso
gazteak. 300.000 inguru euskara
eskolan edo euskaltegian ikasiak dira,
ez etxean edo lehen hizkuntza gisa.