Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 14, larunbata



Bertan > Gure Itsasontziak > XIV. Mendea
Bertan 23

XIV. Mendea


Baionako katedraleko gangetako baten giltzarria harro apaintzen duen irudia dugu korasta-lema duen ontzi baten lehen irudikapenetako bat. Lema axial honek eskainiko duen gobernua askoz hobeagoa izango da, berehala baztertuko duten Donos-tiako zigiluko albo-lemarena baino. Ontzia maniobratzeko aukerak areagotzeak edukiera edo kargaahalmena handitzea eta bigarren ontzi-gain bat gehitzea ahalbidetuko du. Lema berriak korasta zuzena eskatzen du; horretarako, gila luzatu beharra dago. Lastertasuna biziagotu egingo da ho-rrela eta, gainera, sortuko den aza-lera bertikalak murriztu egingo du, lemarekin batera, ontziaren jitoa. Giovanni Villani kronikagile toskanarraren arabera, euskaldunek 1304an sartu zuten Mediterraneoan "koka esaten zioten" ontzi mota hau.

Baionako katedraleko ganga-giltzarriko ontzia. Erakusten digun
forma biribilaren azpian zera dago, ontzi-irudi hauek lantzen zituzten
hargin-maisuek neurri jakin batzuetara egokitu behar zituztela, giltzarri
edo dintelen proportzioek ezarrietara alegia, eraikin bakoitzaren estetika
orokorraren barnean betiere.
Baionako katedraleko ganga-giltzarriko ontzia. Erakusten digun forma biribilaren azpian zera dago, ontzi-irudi hauek lantzen zituzten hargin-maisuek neurri jakin batzuetara egokitu behar zituztela, giltzarri edo dintelen proportzioek ezarrietara alegia, eraikin bakoitzaren estetika orokorraren barnean betiere. © José Lopez
Autore batzuek iradoki badute ere korasta-lema euskaldunek asmatua
dela, kontuan hartu behar dugu beste itsas kultura batzuek ere erabiltzen
zutela, al-Harïriren ontzia esaten zaion 1237ko arabiar ilustrazio honek
erakusten digun bezala. Osterantzean, txinatar nabigatzaileek, arabiarrek
harreman luzea izan zuten haiekin, ontzia gobernatzeko antzeko
sistema axial bat ezagutzen zuten II. mendeaz geroztik.
Autore batzuek iradoki badute ere korasta-lema euskaldunek asmatua dela, kontuan hartu behar dugu beste itsas kultura batzuek ere erabiltzen zutela, al-Harïriren ontzia esaten zaion 1237ko arabiar ilustrazio honek erakusten digun bezala. Osterantzean, txinatar nabigatzaileek, arabiarrek harreman luzea izan zuten haiekin, ontzia gobernatzeko antzeko sistema axial bat ezagutzen zuten II. mendeaz geroztik. © José Lopez

Erliebe bikain hau Gasteizko Santa Mariaren katedraleko
XIV. mendeko portikoko tinpanoetako batekoa da; Baionako
katedralekoaren desberdina den koka bat erakusten digu.
Bu-lar zuzenak eta frankobordo handiak Bremenen aurkitutako
1380ko kokaren ontzi-hondarrak gogorazten dizkigute.
Antzari erreparatuta, pentsa genezake erliebe honek Hansa
jatorriko ontzi bat irudikatzen duela. Kontuan izan behar
du-gu katedraletako harria lantzen zuten maisuak artista ibiltariak
zirela, oso urruneko lekuetatik helduak sarri, eta bere
pa-troi eta diseinuak zekartzatela berekin.
Erliebe bikain hau Gasteizko Santa Mariaren katedraleko XIV. mendeko portikoko tinpanoetako batekoa da; Baionako katedralekoaren desberdina den koka bat erakusten digu. Bu-lar zuzenak eta frankobordo handiak Bremenen aurkitutako 1380ko kokaren ontzi-hondarrak gogorazten dizkigute. Antzari erreparatuta, pentsa genezake erliebe honek Hansa jatorriko ontzi bat irudikatzen duela. Kontuan izan behar du-gu katedraletako harria lantzen zuten maisuak artista ibiltariak zirela, oso urruneko lekuetatik helduak sarri, eta bere pa-troi eta diseinuak zekartzatela berekin. © José Lopez
Ingalaterrako
Eduardo III.aren
txanpona, 1344koa.
Honetan, Baionako
ontzi mota dago
irudikatuta.
Kokan argi
ikusten dugu
branka kurbatua,
Hansako Ligan
erabiltzen ziren
koketakoaz
bestelakoa, inolaz ere.
Ingalaterrako Eduardo III.aren txanpona, 1344koa. Honetan, Baionako ontzi mota dago irudikatuta. Kokan argi ikusten dugu branka kurbatua, Hansako Ligan erabiltzen ziren koketakoaz bestelakoa, inolaz ere. © José Lopez

Baionako katedraleko irudi polikromoan
oinarritutako modeloa. Giltzarrian irudikatutako
ezaugarri orokorrak mantentzen ditu;
alabaina, proportzioak estilizatu egin dira,
garai hartako ontziei buruz egin azterketaren
ondorioz. Modeloa egiteko, kontuan
hartu da artistek zizelkatzen zituzten
motiboak estutzeko zuten
beharra, espazio txikietarako moldatu
behar zituzten eta.
Baionako katedraleko irudi polikromoan oinarritutako modeloa. Giltzarrian irudikatutako ezaugarri orokorrak mantentzen ditu; alabaina, proportzioak estilizatu egin dira, garai hartako ontziei buruz egin azterketaren ondorioz. Modeloa egiteko, kontuan hartu da artistek zizelkatzen zituzten motiboak estutzeko zuten beharra, espazio txikietarako moldatu behar zituzten eta. © José Lopez
Hemen
Baionako koka,
bere branka
kurboaz, eta
branka
zuzeneko
Bremengoa
aldera
ditzakegu.
Hemen Baionako koka, bere branka kurboaz, eta branka zuzeneko Bremengoa aldera ditzakegu. © José Lopez

Bremengo
koka.
Gasteizko
kate- draleko
ontziaren
jatorria kanpoan
dela pentsatzeko
beste arrazoi bat
Bremengo kokaren hiru
kopiaz egindako
arkeonabigazioaren
esperientzia izan da.
Izan ere, agerian geratu
zen ontzi mota hau Itsaso
Baltikoko ur babestu
samartuetako uda parteko
nabigaziorako dela egokia;
beraz, ontzi hau ez zen ohikoa
izango gure
kostaldean,
Bizkaiko Golkoko
baldintza gogorrak
direla eta, noski.
Bremengo koka. Gasteizko kate- draleko ontziaren jatorria kanpoan dela pentsatzeko beste arrazoi bat Bremengo kokaren hiru kopiaz egindako arkeonabigazioaren esperientzia izan da. Izan ere, agerian geratu zen ontzi mota hau Itsaso Baltikoko ur babestu samartuetako uda parteko nabigaziorako dela egokia; beraz, ontzi hau ez zen ohikoa izango gure kostaldean, Bizkaiko Golkoko baldintza gogorrak direla eta, noski. © José Lopez
Korasta zuzenarekin eta lemarekin batera,
txopako zubiak neurri handiagoa hartzen
du, eta mastara hurbiltzen da. Brankak ere
gaztelu txiki bat dauka. Ontziaren neurriak
nabarmen handiagotu dira.
Korasta zuzenarekin eta lemarekin batera, txopako zubiak neurri handiagoa hartzen du, eta mastara hurbiltzen da. Brankak ere gaztelu txiki bat dauka. Ontziaren neurriak nabarmen handiagotu dira. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net