Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 14, larunbata



Bertan > Gure Itsasontziak > Trinkadura
Bertan 23

Trinkadura


XIX. mendean iritsi zen itsasoko dekadentzia militarrak ontzi txikien erabilera sustatuko zuen. Lehen karlistaldian, kanoiontziek oso eginkizun aktiboa beteko zuten. Teilakatze edo, teknika honi Atlantiko penintsularrean esan izan dioten bezala, trinkadura sistemaz egindako kroskoa zuten txalupa militar hauek teknikaren beraren izena hartuko zuten Euskal Herrian. Gatazkan arrantzako txalupa tradizionalak sartu zirelarik, eta hauek txalupa militar tradizionalak baino hobeak zirela, berehala sortuko zen 'krasko lauzko trinkadura' berri bat, horrela deitua kontraesan terminologikoa agerikoa bada ere izenean. Ontzi hau hamarkada gutxi batzuetan zehar erabili zuten, kostaldea zaintzeko eta salbamendu lanetarako. Trinkadura, laster ibiltzeko pentsatua, arrantzak eta merkantzien garraioak ezartzen dituzten baldintzatzaileetatik aske, Euskal Herriko ontzi txikietan teknologiak lortutako maila gorena izango zen, seguruenik.

Ontzi sendoak baina forma finekoak, ongi eraikiak,
haize-oihalez ongi hornituak, eta itsasoan portaera bikaina
dutenak (Dictionnaire de la Marine à Voile, 1856).
Ontzi sendoak baina forma finekoak, ongi eraikiak, haize-oihalez ongi hornituak, eta itsasoan portaera bikaina dutenak (Dictionnaire de la Marine à Voile, 1856). © José Lopez
Txalupa militarrak ziren XIX. mendean gure
kostaldean teilakatze edo trinkadura sistemaz eraikitako
bakarrak. Bereizgarri zuten ezaugarri hau identitate
ikur bihurtu zen; horregatik, euskal marinel komunitateak
trinkadura esaten zien. Geroago, krosko lauko
txalupa autoktonoek, eginkizun militarretan ari zirenean,
izen bera hartu zuten.
Txalupa militarrak ziren XIX. mendean gure kostaldean teilakatze edo trinkadura sistemaz eraikitako bakarrak. Bereizgarri zuten ezaugarri hau identitate ikur bihurtu zen; horregatik, euskal marinel komunitateak trinkadura esaten zien. Geroago, krosko lauko txalupa autoktonoek, eginkizun militarretan ari zirenean, izen bera hartu zuten. © José Lopez

Baionako trinkadura Pasaian, lehen karlistaldiko
indar liberalei laguntzeko etorria.
Artilleriako pieza batzuk dauzka,
harri-kanoiak kasu honetan, karelean
ongi lotuta.
Baionako trinkadura Pasaian, lehen karlistaldiko indar liberalei laguntzeko etorria. Artilleriako pieza batzuk dauzka, harri-kanoiak kasu honetan, karelean ongi lotuta. © José Lopez

Ikuspegi honek
trinkadura handi honen bela-aparailuari
buruzko xehetasunak eskaintzen
dizkigu. Ikus dezakegunez,
bela nagusiarekin batera
gabia bat du, eta itsuta
ere zehaztasun handiz
ageri zaigu, bere dri,
isikin eta abenke
aske eta guzti.
Ikuspegi honek trinkadura handi honen bela-aparailuari buruzko xehetasunak eskaintzen dizkigu. Ikus dezakegunez, bela nagusiarekin batera gabia bat du, eta itsuta ere zehaztasun handiz ageri zaigu, bere dri, isikin eta abenke aske eta guzti. © José Lopez

XIX. mendeko trinkadura baten haize-oihalen
planoa, Folingo markesak Paris almiranteordeari
emana “Souvenirs de Marine” argitalpenerako.
XIX. mendeko trinkadura baten haize-oihalen planoa, Folingo markesak Paris almiranteordeari emana “Souvenirs de Marine” argitalpenerako.© José Lopez
Pleiteroen eta
arrantzako txalupen antzeko ezaugarriak zituztela,
trinkadurak finagoak ziren proportzioetan, bizkorrago
ibiltzeko eta etsaiari bidea ixteko.
Pleiteroen eta arrantzako txalupen antzeko ezaugarriak zituztela, trinkadurak finagoak ziren proportzioetan, bizkorrago ibiltzeko eta etsaiari bidea ixteko. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net