Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Gure Itsasontziak > Estropadetako trainerua
Bertan 23

Estropadetako trainerua


Euskal arrantzaleak kirol bihurtu zuen bere lana. Horrela, duela hainbat mende hasita, tripulazioak elkarren kontrako lehian aritu dira, arraunen indarrez. Baporeak arrantzan erabiltzen zen traineruari lekua kendu zionean, honek estropadetarako segituko zuen. Hasiera batean lehiako trainerua arrantzakoaren berdina zen, baina berehala hasiko zen aldatzen, arrantzaren betekizunetatik eta bela bidezko propultsiotik libre geratu zenean. Gaur arte mantenduko ditu bere ohiko profila eta 12 metroko luzera; ebakidura, baina muturreraino estilizatuko da egonkortasunaren mugaraino helduta, zingoari eutsi arren, eta hasierakoak zuen 800 kg inguruko pisutik erregelamenduak gaur egun ezartzen duen 200 kg-ra igaroko da. 90eko urteetako hamarkadatik aurrera, zurezko eraikuntza tradizionalaren ordez karbono-zuntza erabiliko da.

Bixente Elizondo, Ortzaikako bere lantegian, trainerilla
bat egiten. Estropadetarako traineruak zurez egin
zituzten laurogeita hamarreko lehen urteak arte. Emaitza
bikainak eskaini arren, epe erabilgarria hiru bat urtekoa
zen goi mailako lehiaketetan, erregelamenduak ezarritako
gehiegizko arintasunagatik, ezen gutxieneko
pisua berrehun kilokoa izaki, tripulazioaren
beraren pisuaren bosten
bat besterik ez da
hori.
Bixente Elizondo, Ortzaikako bere lantegian, trainerilla bat egiten. Estropadetarako traineruak zurez egin zituzten laurogeita hamarreko lehen urteak arte. Emaitza bikainak eskaini arren, epe erabilgarria hiru bat urtekoa zen goi mailako lehiaketetan, erregelamenduak ezarritako gehiegizko arintasunagatik, ezen gutxieneko pisua berrehun kilokoa izaki, tripulazioaren beraren pisuaren bosten bat besterik ez da hori. © José Lopez
Arrantzako
trainerua, bere
zuaker-egituraren
zati bat agerian duena.
Arrantzako trainerua, bere zuaker-egituraren zati bat agerian duena. © José Lopez

Elantxobeko trainerua.
Euskal estropadak oso
exijentzia maila handiko
kirola dira. Traineruak oso
ontzi sofistikatuak dira, eta
tripulazioek prestakuntza
bikaina dute. Itsas zabaleko
estropada-eremuak hiru itsas
milia hartzen ditu; distantzia
hau egiteko traineruek
hogei minutu eskas
behar dituzte,
bederatzi korapilo
inguruko lastertasunari
eusten diote batez beste,
eta irteerako txanpan
hamabi korapilokora
heltzen dira.
Elantxobeko trainerua. Euskal estropadak oso exijentzia maila handiko kirola dira. Traineruak oso ontzi sofistikatuak dira, eta tripulazioek prestakuntza bikaina dute. Itsas zabaleko estropada-eremuak hiru itsas milia hartzen ditu; distantzia hau egiteko traineruek hogei minutu eskas behar dituzte, bederatzi korapilo inguruko lastertasunari eusten diote batez beste, eta irteerako txanpan hamabi korapilokora heltzen dira. © José Lopez

Zurezko traineruen ordez
karbono-zuntzezkoak erabiltzen
hasi ziren. Karbonozuntzezko
traineruek
zurezkoen gainean duten
abantaila ez da materialak eman
dezakeen arintasun handiagoa, baizik
eta egitura zurezkoena baino
zurrunagoa izatea, eta
horrenbestez epe erabilgarria
ere nabarmen luzeagoa.
Zurezko traineruen ordez karbono-zuntzezkoak erabiltzen hasi ziren. Karbonozuntzezko traineruek zurezkoen gainean duten abantaila ez da materialak eman dezakeen arintasun handiagoa, baizik eta egitura zurezkoena baino zurrunagoa izatea, eta horrenbestez epe erabilgarria ere nabarmen luzeagoa. © José Lopez

Zuntzezko
traineru baten branka.
Pasaiako Sanpedrotarra.
Zuntzezko traineru baten branka. Pasaiako Sanpedrotarra. © José Lopez
Manuel Losadaren olio-pintura,
Gernikako itsasadarreko estuarioan traineru
estropada bat irudikatzen duena; honetako
protagonistak arrantzako traineruak dira,
tripulazioko kide guztiak arrantzaleak ziren garaikoak.
© argazkia: Bilboko Arte Ederren Museoa.
Manuel Losadaren olio-pintura, Gernikako itsasadarreko estuarioan traineru estropada bat irudikatzen duena; honetako protagonistak arrantzako traineruak dira, tripulazioko kide guztiak arrantzaleak ziren garaikoak. © argazkia: Bilboko Arte Ederren Museoa.

Clemente
Goldarazenaren
1935eko traineru
baten forma-planoa.
Clemente Goldarazenaren 1935eko traineru baten forma-planoa. © José Lopez

Estropadako traineruaren diseinuaren bilakaera ebakiduraren, edo zuakerren, forman bildu da nagusiki. XIX. mendeko arrantzarako traineruaren eta egungo estropa- dako traineruaren formen arteko kontraste handia ikus dezakegu. © José Lopez

Karbono-zuntzezko trainerua, Orioko Amilibia ontziolak eraikia.
Karbono-zuntzezko traineru berriek estropada-eremuan lortzen zituzten
emaitza onak ikusita, berehala nagusitu ziren. Eta Amilibiak eraikitakoek
ez zuten denbora askorik behar izan bes-teen
gainetik nabarmentzeko; izan ere, ho-nek gainaldea
forma betez hornitu zuen, nolabait
lehengo arrantza-ontzien antzera.
Ostean, traineru modernoen
iraunkortasuna eta
eraikuntzan era- bilitako
moldea aldatzeko ezintasuna
brida izan dira
zurezkoetan ikusten zen diseinu-
bilakaerara begira.
Karbono-zuntzezko trainerua, Orioko Amilibia ontziolak eraikia. Karbono-zuntzezko traineru berriek estropada-eremuan lortzen zituzten emaitza onak ikusita, berehala nagusitu ziren. Eta Amilibiak eraikitakoek ez zuten denbora askorik behar izan bes-teen gainetik nabarmentzeko; izan ere, ho-nek gainaldea forma betez hornitu zuen, nolabait lehengo arrantza-ontzien antzera. Ostean, traineru modernoen iraunkortasuna eta eraikuntzan era- bilitako moldea aldatzeko ezintasuna brida izan dira zurezkoetan ikusten zen diseinu- bilakaerara begira. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net