Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Gure Itsasontziak > Atunketari modernoa
Bertan 23

Atunketari modernoa


Euskal Herriko arrantza modernoaren bitxikerietako bat eskulanezko teknikei gogor eutsi izana da. Hauei teknologia modernoen abantailak aplikatu zaizkie. Motorizazioa heldu zenean, xaxiango arrantzan segitzen zen lanean, eta hozteko ganberak heldu zirenean atunketa luzatzeko aukera sortu zen. Xaxiango arrantzak, XX. mendearen erditik aurrera, beita biziko teknikarekiko lehian jardun beharko zuen. Teknika berri hau urte gutxi lehenago etorri zen Kaliforniatik, eta atunetako ontzi handietan finkatzea lortu zuen; horrenbestez, xaxiango arrantza atunketari txikietarako eta kirol ontzietarako geratu zen. Azpimarratzekoa da sistema biak erabiltzen dituztela, oraindik ere, euskal arrantzaleek, eta selektiboenetakoak izateaz gain kalitaterik onena eskaintzen diotela kontsumitzaileari.

Diesel atunketari balioaniztuna. 1940. Lurrunaren ordez diesela erabiltzeak, aldaketa hau 40ko hamarkadan gauzatu
baitzen, ontzian bertan leku gehiago edukitzea ekarri
zuen. Lurrunerako behar ziren ikaztegia, galdara eta ur
gezaren deposituaren ordez, arraina gordetzeko hozkailuak
egongo ziren. Horrela, arrantzu-egunen kopurua
handitu eta produktibitatea areagotu ahal izan zen.
Diesel atunketari balioaniztuna. 1940. Lurrunaren ordez diesela erabiltzeak, aldaketa hau 40ko hamarkadan gauzatu baitzen, ontzian bertan leku gehiago edukitzea ekarri zuen. Lurrunerako behar ziren ikaztegia, galdara eta ur gezaren deposituaren ordez, arraina gordetzeko hozkailuak egongo ziren. Horrela, arrantzu-egunen kopurua handitu eta produktibitatea areagotu ahal izan zen. © José Lopez
Arrantza-ontzien branka eta txopen
bilakaera. Ontzien profilaren bilakaera
motorren potentzia handitzeari
lotuta egon da, betiere gure
itsasoko baldintzetara
egokitzearren.
Arrantza-ontzien branka eta txopen bilakaera. Ontzien profilaren bilakaera motorren potentzia handitzeari lotuta egon da, betiere gure itsasoko baldintzetara egokitzearren. © José Lopez

70eko urteetako atunketaria. Garai honetan,
arrantza-ontziak dagoeneko nabigazio eta arrantzarako
ekipo elektronikoz hornituta daude. Sarepolipasto
motorduna sartuko da ontzietan; honen
bi-dez ez dago sarea eskuz jaso beharrik, eta ontzi
ba-rruko lan-baldintzak nabarmen hobetuko dira.
70eko urteetako atunketaria. Garai honetan, arrantza-ontziak dagoeneko nabigazio eta arrantzarako ekipo elektronikoz hornituta daude. Sarepolipasto motorduna sartuko da ontzietan; honen bi-dez ez dago sarea eskuz jaso beharrik, eta ontzi ba-rruko lan-baldintzak nabarmen hobetuko dira. © José Lopez

Hegaluzea
(Thunnus
alalunga.
Bonn).
Hegaluzea (Thunnus alalunga. Bonn). © José Lopez

90eko urteetako atunketari modernoa.
Gaur egungo itsas zabaleko atunketari handiek
atunak harrapatzeko teknologiarik aurreratuena
daukate. Inguraketa-sare izugarria
zabaltzen dute, potentzia handiko txalupek
lagunduta. Eta bertan daramaten helikopteroak
gidatzen ditu atunketari hauek. Gaur
egun, besteak beste Indiako Ozeanoko kala
handietan jarduten dute arrantzuan.
90eko urteetako atunketari modernoa. Gaur egungo itsas zabaleko atunketari handiek atunak harrapatzeko teknologiarik aurreratuena daukate. Inguraketa-sare izugarria zabaltzen dute, potentzia handiko txalupek lagunduta. Eta bertan daramaten helikopteroak gidatzen ditu atunketari hauek. Gaur egun, besteak beste Indiako Ozeanoko kala handietan jarduten dute arrantzuan. © José Lopez
1910eko baporea. Hauxe da
belan nabigatzen zuten txalupa
tradizionalei tokia kendu
zien ontzia. Ontzi mota
honen arrakastaren arrazoi
nagusia uda partean
sarri
gertatzen ziren barealdietan zehar
erabat erabilgarria izatea zen, garai
horretantxe etortzen baitira, gainera, atunak gure kostaldera.
1910eko baporea. Hauxe da belan nabigatzen zuten txalupa tradizionalei tokia kendu zien ontzia. Ontzi mota honen arrakastaren arrazoi nagusia uda partean sarri gertatzen ziren barealdietan zehar erabat erabilgarria izatea zen, garai horretantxe etortzen baitira, gainera, atunak gure kostaldera. © José Lopez

1952ko atunketaria. Haztegi-andelak eta botaberak ikusten dira. 17 metroko
luzera. Ontzi handiak berehala hasi ziren beita biziaren teknika erabiltzen,
eta xaxian egiteko aparailua ontzi txikienentzat geratu zen. Teknika
honek ontzi bizkarrean haztegiak
edukitzea eskatzen du,
horietan gordetzen baita besteak
beste sardina eta txitxarroa
izaten den beita (ingelesezko
bait hitzetik dator).
1952ko atunketaria. Haztegi-andelak eta botaberak ikusten dira. 17 metroko luzera. Ontzi handiak berehala hasi ziren beita biziaren teknika erabiltzen, eta xaxian egiteko aparailua ontzi txikienentzat geratu zen. Teknika honek ontzi bizkarrean haztegiak edukitzea eskatzen du, horietan gordetzen baita besteak beste sardina eta txitxarroa izaten den beita (ingelesezko bait hitzetik dator). © José Lopez
Atuna.
Atuna. © José Lopez

80ko urteetako atunketaria.
Orio. Zurezko atunketari tradizionalen
azken garaia da; are gehiago,
batzuk altzairuz egiten zituzten,
tradizionalen neurriak eta
proportzioak mantenduta.
Eta 35 metro inguru luzeko
ontziak egitera iritsi ziren.
Euskal Herriko zurezko
ontzigintzaren amaiera
izango zen.
80ko urteetako atunketaria. Orio. Zurezko atunketari tradizionalen azken garaia da; are gehiago, batzuk altzairuz egiten zituzten, tradizionalen neurriak eta proportzioak mantenduta. Eta 35 metro inguru luzeko ontziak egitera iritsi ziren. Euskal Herriko zurezko ontzigintzaren amaiera izango zen. © José Lopez
Poliesterrezko atunketaria.
Milurteko berria sartzean poliesterrezko atunketariak
egiten hasiko ziren, Hondarri-biko
Olaziregi ontziolan eraikitakoen kasuan
bezala, esate baterako. Unitate berri
hauen ezaugarria txopa laua da.
Honek oso lanerako eremu handia ematen
du ontzi-gainean. Ontzien profilaren
bilakaera motorren potentzia handitzeari lotuta
egon da.
Antzeko ontziak eraiki dituzte, halaber, neurri
handiagokoak baina -eta altzairuzko kroskoaz-,
Pasaiako Luzuriaga ontziolan, eta teknologiarik
aurreratuenaz hornituta gainera.
Poliesterrezko atunketaria. Milurteko berria sartzean poliesterrezko atunketariak egiten hasiko ziren, Hondarri-biko Olaziregi ontziolan eraikitakoen kasuan bezala, esate baterako. Unitate berri hauen ezaugarria txopa laua da. Honek oso lanerako eremu handia ematen du ontzi-gainean. Ontzien profilaren bilakaera motorren potentzia handitzeari lotuta egon da. Antzeko ontziak eraiki dituzte, halaber, neurri handiagokoak baina -eta altzairuzko kroskoaz-, Pasaiako Luzuriaga ontziolan, eta teknologiarik aurreratuenaz hornituta gainera. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net