Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Gure Itsasontziak > Fragatak. XVII-XVIII. Mendeak
Bertan 23

Fragatak. XVII-XVIII. Mendeak


XVI. mendearen bigarren erdialdean zehar galera-galeoia sortuko da, gerraontzi mota berri bat bilatzen ari diren es-perimentuen emaitza gisa. Arraun eta bela bidezko propultsioa duen hibrido honek ez ditu, baina, bultzatzaileen igurikapenak aseko, oso zaila delako arraunlarien es-pazioa eta artilleriak behar duena ontzi-gain berean konbinatzea. Tipologia hau, ordea, arraun bidezko propultsioaren eskakizunek baldintzatuta izan arren, oso egokia gertatu zen belaontzi gisa; ur-lineak oso hidrodinamikoak zituen, eta errifadura edo makurrera gabeko gainaldea ez zen bridatuta geratzen branka aldetiko haizea zenean. Arrauna bazter utzita, kroskoko berrikuntzak garatzen joan-go ziren, eta azkenean fragata deitua sortuko zen; honen erabateko garapena XVIII. mendean zehar iritsiko zen.

Arraun-galeoia. 200 tonako
ontzia, seguruenik 1565 inguruan
Donibane Lohizunen eraikia.
Hi-ru masta zeuzkan, eta 22
arraun alde banatan. Bizkaiko
Golkoko ohiko galeoia da, nabarmen
estilizatua ordea, errunarekiko
askoz gila luzeagoa du eta.
Ontzi honetan gainaldearen
murrizketa ga-lanta ikus daiteke;
honen helburua, hasieran, arraunlarien
lana arintzea zen. Geroago
baina, ikusi zuten aldaketa
horiek oso lagungarri gertatzen
zirela, halaber, bela
bidezko nabigaziorako. Fragata eta ontzi nagusi
edo nabioak ziren bere garaiko
teknologiaren mailarik gorena.
Arlo honetan hainbat gipuzkoar
eraikitzaile nabarmendu zen, hala
nola Gaztañeta, Aizpurua eta
Mu-tiozabal.
Arraun-galeoia. 200 tonako ontzia, seguruenik 1565 inguruan Donibane Lohizunen eraikia. Hi-ru masta zeuzkan, eta 22 arraun alde banatan. Bizkaiko Golkoko ohiko galeoia da, nabarmen estilizatua ordea, errunarekiko askoz gila luzeagoa du eta. Ontzi honetan gainaldearen murrizketa ga-lanta ikus daiteke; honen helburua, hasieran, arraunlarien lana arintzea zen. Geroago baina, ikusi zuten aldaketa horiek oso lagungarri gertatzen zirela, halaber, bela bidezko nabigaziorako. Fragata eta ontzi nagusi edo nabioak ziren bere garaiko teknologiaren mailarik gorena. Arlo honetan hainbat gipuzkoar eraikitzaile nabarmendu zen, hala nola Gaztañeta, Aizpurua eta Mu-tiozabal. © José Lopez
Caracasko Errege
Konpainia Gipuzkoarraren
fragata. Gipuzkoako
merkantzia-fragatak izan ziren
Konpainiaren arrakastaren giltza. Atlantikoaz bestaldeko
garraioa eta probintziaren ekonomia finkatu zituzten, ozeanoa pirata, kortsario
edo etsaien armadaren erasorik gabe zeharkatzea ohikoa ez zen garai batean. Gipuzkoar
fragata bizkorrek agerian laga zuten beren kalitatea, etsai eta lehiatzaileen aurrean.
Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren fragata. Gipuzkoako merkantzia-fragatak izan ziren Konpainiaren arrakastaren giltza. Atlantikoaz bestaldeko garraioa eta probintziaren ekonomia finkatu zituzten, ozeanoa pirata, kortsario edo etsaien armadaren erasorik gabe zeharkatzea ohikoa ez zen garai batean. Gipuzkoar fragata bizkorrek agerian laga zuten beren kalitatea, etsai eta lehiatzaileen aurrean. © José Lopez

Fragataren
branka
eta
txopa
aldeko
ikuspegiak.
Fragataren branka eta txopa aldeko ikuspegiak. © José Lopez

Fregata magnificens emea. Itsas hegazti
honek oso hego-luzera handia hartzen du.
Normalean fragata izena
ematen zaie, eta oso
bizkorrak eta oldarkorrak
dira. Hegazti hauexek
dira lastertasun
handia maniobrarako
ahalmen bikainarekin
konbinatzen duten
ontzi dotore hauei
izena eman
dietenak.
Fregata magnificens emea. Itsas hegazti honek oso hego-luzera handia hartzen du. Normalean fragata izena ematen zaie, eta oso bizkorrak eta oldarkorrak dira. Hegazti hauexek dira lastertasun handia maniobrarako ahalmen bikainarekin konbinatzen duten ontzi dotore hauei izena eman dietenak. © José Lopez

XVIII.
mendearen
amaierako
fragata baten
forma-planoa.
XVIII. mendearen amaierako fragata baten forma-planoa. © José Lopez
Fragatak
eta ontzi
nagusiak oso
antzeko aparailua
eta soslaia
partekatzera iritsi
ziren. Alabaina, fragatak
erraz bereizten ziren, kanoi
ilara bakarra zeukaten eta.
Bela kopurua handitu egin zen,
masta artean jarritako hiruki erako
belen bidez. Honek nabarmen
hobetuko zuen
haize kontra
nabigatzeko
gaitasuna
ere.
Fragatak eta ontzi nagusiak oso antzeko aparailua eta soslaia partekatzera iritsi ziren. Alabaina, fragatak erraz bereizten ziren, kanoi ilara bakarra zeukaten eta. Bela kopurua handitu egin zen, masta artean jarritako hiruki erako belen bidez. Honek nabarmen hobetuko zuen haize kontra nabigatzeko gaitasuna ere. © José Lopez

Fragatak profil laua du, eta artilleriako
ontzi-gain edo bizkar bakarra. Branka-hagari
txanberga bat gehitu zaio, itsutari eta sortu
berriak ziren foke edo maspreza-oihalei eustearren.
Itsuta gero eta handiagoa egitean,
baina, mesanako bela latindarra traba
gertatzen zen, eta XVIII. mendearen
amaiera aldean tapiku batez ordezkatuko
zuten.
Fragatak profil laua du, eta artilleriako ontzi-gain edo bizkar bakarra. Branka-hagari txanberga bat gehitu zaio, itsutari eta sortu berriak ziren foke edo maspreza-oihalei eustearren. Itsuta gero eta handiagoa egitean, baina, mesanako bela latindarra traba gertatzen zen, eta XVIII. mendearen amaiera aldean tapiku batez ordezkatuko zuten. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net