Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 14, larunbata



Bertan > Gure Itsasontziak > Ontzi txikia. Ezaugarriak
Bertan 23

Ontzi txikia. Ezaugarriak


Tipologiaren ikuspegitik, ontzi txikiek itsas zabalekoek baino aniztasun handiagoa erakusten dute. Kostalde bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta hauexek baldintzatzen dute tokian tokiko ontzi-arkitektura eta, horrenbestez, tipologi aniztasuna. Euskal kostaldearen ezaugarrietako batzuk ur zakarrak eta haizeen irregulartasuna dira. Hauek horrela, nabigatzeko baldintzak ez dira samurrak; gainera, gure estuarioetan duela gutxi egindako lan batzuk arte, portu gehienetarako sarreran arrisku handiz igaro beharreko hareazko barra zegoen. Hauexek dira euskal ontzien morfologia baldintzatu duten eta beste itsas kultura batzuetatik bereizten dituzten ezaugarriak eman dizkieten faktore behinenak.

Tripulazio ugariak.
Gure kostaldearen haize-erregimena,
ez baita finkoa, faktore nagusia izan
da euskal ontzioletan arraun bidezko
propultsioa garatzeko. Kaletaraino aldeko
haizerik gabe joan ahal izateak
tripulatzaile asko eskatzen zituen.
Tripulazio ugariak. Gure kostaldearen haize-erregimena, ez baita finkoa, faktore nagusia izan da euskal ontzioletan arraun bidezko propultsioa garatzeko. Kaletaraino aldeko haizerik gabe joan ahal izateak tripulatzaile asko eskatzen zituen. © José Lopez
Gastronomi elkarteak.
Egunean zehar, arrantzan egitera irteteko
seinalea heldu bitartean, tripulazioak
elkarrekin izaten ziren
portuan. Ontzi bakoitzak biltegia
zeukan bere lanabesak gordetzeko,
eta bertan kuzinatzen eta atseden
hartzen zuten; eta sagardo-barrika
ere ez zen urrun izango. Inguru hau
aldatuz joan zen, harik eta gaur
egungo gastronomi elkarteetara iritsi
zen arte.
Gastronomi elkarteak. Egunean zehar, arrantzan egitera irteteko seinalea heldu bitartean, tripulazioak elkarrekin izaten ziren portuan. Ontzi bakoitzak biltegia zeukan bere lanabesak gordetzeko, eta bertan kuzinatzen eta atseden hartzen zuten; eta sagardo-barrika ere ez zen urrun izango. Inguru hau aldatuz joan zen, harik eta gaur egungo gastronomi elkarteetara iritsi zen arte. © José Lopez

Arraun bidezko propultsioak ahalegin
ekonomikoan eta ahalegin horretatik
ateratzen den etekina optimizatzean eragiten
du. Faktore honek bere eragina izan du
eus-kal ontzi txikien arkitekturan, eta
horretatik ontzi luze, estu, arin
eta zin-go txikikoak
atera
dira.
Arraun bidezko propultsioak ahalegin ekonomikoan eta ahalegin horretatik ateratzen den etekina optimizatzean eragiten du. Faktore honek bere eragina izan du eus-kal ontzi txikien arkitekturan, eta horretatik ontzi luze, estu, arin eta zin-go txikikoak atera dira. © José Lopez

Txalupa baten forma-planoa.
Migel Antonio Mutiozabal.
Txalupa baten forma-planoa. Migel Antonio Mutiozabal. © José Lopez

Arraun bidezko propultsioaz gain,
eus-kal ontziek jakin dute haizearen indarra
ba-liatzen horretarako aukera zegoenean.
Be-la-aparailuan, tradizionalki, trinketa eta
na-gusia izan dira, berga hereneko oihalez.
Arraun bidezko propultsioaz gain, eus-kal ontziek jakin dute haizearen indarra ba-liatzen horretarako aukera zegoenean. Be-la-aparailuan, tradizionalki, trinketa eta na-gusia izan dira, berga hereneko oihalez. © José Lopez
Barra igaro ahal izateko, euskal ontziek oso
zingo edo sakonera gutxi zeukaten. Ontzi onez
gain, maniobra arriskutsu honek tripulazio eskarmentudunak
behar zituen.
Barra igaro ahal izateko, euskal ontziek oso zingo edo sakonera gutxi zeukaten. Ontzi onez gain, maniobra arriskutsu honek tripulazio eskarmentudunak behar zituen. © José Lopez

Arraun bidezko propultsiorako diseinatutako
ontzi hauetan belan nabigatzeko, tripulazioek
trebetasun handia erakutsi
behar dute. Ontziaren proportzio
finak eta zingo txikia lastertasunaren
al-deko dira,
egonkortasunaren kalteko
ordea. Iraultzeko arriskuari kontra
egiteko, tripulazioaren
a b i -
l e z i a
dago.
Arraun bidezko propultsiorako diseinatutako ontzi hauetan belan nabigatzeko, tripulazioek trebetasun handia erakutsi behar dute. Ontziaren proportzio finak eta zingo txikia lastertasunaren al-deko dira, egonkortasunaren kalteko ordea. Iraultzeko arriskuari kontra egiteko, tripulazioaren a b i - l e z i a dago. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net