Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 14, larunbata



Bertan > Gure Itsasontziak > Eraikuntza motak. Teilakatuta eta topeka
Bertan 23

Eraikuntza motak. Teilakatuta eta topeka


Gure inguruan, Europako Atlantiko aldeko krosko teilakatu edo trinkatuen ordez krosko lauak erabiltzen hasi ziren Errenazimendua atean zela. Eraikuntza teknika hauek elkarren kontrakoak dira, kontzeptu mailan. Kroskoa trinkaduran egitean kanpoaldeko oholak teilakatzen diren bitartean, ondoren barne egitura emanez betiere, krosko laua, gaur egun arte iritsi dena, barne egitura eginez hasten da, eta hau, gero, oholezko forru batez estaltzen da, hauen ertzak elkarren kontra jarrita, edo topeka, lotzen direla. Teknika bakoitzak abantailak eta eragozpenak ditu. Teilakatze sistemaren interes nagusia kroskoa eraikitzeko unean moztu berriko zura, edo hezea, erabili ahal izatea da, honek ez dio eta haren estankotasunari inolako arazorik sorraraziko. Topeka egindako kroskoetan, ontziaren forma askoz zehaztasun handiagoz aurre-zehazteak karga-ahalmena optimizatzea ahalbidetu zuen. Faktore hau oso interesgarria zen Indietako Ibiliaren eta Ternuarakoen bidaia berri eta luzeetarako.

XIX. mendeko arrantzako potin baten kopia, Albaola elkarteak egina. Errenazimenduan, krosko
lauen eraikuntza erabat garatu zen euskal ontzioletan, teilakatze sistema ordezkatu zuen, eta gaur
egun arte iritsi zaigu sistema hori.
XIX. mendeko arrantzako potin baten kopia, Albaola elkarteak egina. Errenazimenduan, krosko lauen eraikuntza erabat garatu zen euskal ontzioletan, teilakatze sistema ordezkatu zuen, eta gaur egun arte iritsi zaigu sistema hori. © José Lopez
Istinkatzeko lanabesak,
topeka jarritako oholen artean iztupa sartzeko.
Istinkatzeko lanabesak, topeka jarritako oholen artean iztupa sartzeko. © José Lopez

Istinkatzeko lanabesak,
topeka jarritako oholen artean iztupa sartzeko.
Istinkatzeko lanabesak, topeka jarritako oholen artean iztupa sartzeko. © José Lopez
Topeka.
Oso garrantzitsua da krosko laua eraikitzeko zura
lehor samar egotea. Uretaratu aurretik, oholen
arteko junturak landare-zuntzez
betetzen dira; horrela, uretan
daudenean, zura busti eta
puztean kroskoaren
estankotasuna
bermatuta
e-gongo da.
Krosko lauak uretan
sua-be eta isilean
mu-gitzeko
abantaila izango
du
Topeka. Oso garrantzitsua da krosko laua eraikitzeko zura lehor samar egotea. Uretaratu aurretik, oholen arteko junturak landare-zuntzez betetzen dira; horrela, uretan daudenean, zura busti eta puztean kroskoaren estankotasuna bermatuta e-gongo da. Krosko lauak uretan sua-be eta isilean mu-gitzeko abantaila izango du © José Lopez

Teilakatuta.
Kroskoko oholak gainjarrita daudenez meheagoak izan daitezke;
horrela ontzi arinagoa egiten da. Gainera, teknika honetan zur heze
edo moztu berria erabil daiteke. Badu, baina, arazo bat, ezen kroskoaren
erliebeak turbulentziak sortzen
ditu nabigazioan zehar, eta
soinu ezagun bat horiekin batera;
eta honek, ontziaren hidrodinamikari
eragiteaz gain,
harrapatu beharreko espezie
batzuen aurrean ontzia
a-gerian laga dezake,
baleen kasuan esaterako.
Teilakatuta. Kroskoko oholak gainjarrita daudenez meheagoak izan daitezke; horrela ontzi arinagoa egiten da. Gainera, teknika honetan zur heze edo moztu berria erabil daiteke. Badu, baina, arazo bat, ezen kroskoaren erliebeak turbulentziak sortzen ditu nabigazioan zehar, eta soinu ezagun bat horiekin batera; eta honek, ontziaren hidrodinamikari eragiteaz gain, harrapatu beharreko espezie batzuen aurrean ontzia a-gerian laga dezake, baleen kasuan esaterako. © José Lopez
Donostiako Kontsulatuaren txaluparen modeloa. Teilakatze
edo trinkadura sistemaz egindako kroskoa erraza da identifikatzen;
ohol-ilara teilakatuek urrunetik ikusteko moduko
erliebea erakusten dute. Ontzi ofizial eta militar txikiak
teilakatze sistemaz ekidatu ohi zituzten sarri,
askotan lehorrean gordetzen zituztelako;
horrela, edozein unetan uretara zitzaketen,
estankotasun arazorik
izan gabe alegia.
Donostiako Kontsulatuaren txaluparen modeloa. Teilakatze edo trinkadura sistemaz egindako kroskoa erraza da identifikatzen; ohol-ilara teilakatuek urrunetik ikusteko moduko erliebea erakusten dute. Ontzi ofizial eta militar txikiak teilakatze sistemaz ekidatu ohi zituzten sarri, askotan lehorrean gordetzen zituztelako; horrela, edozein unetan uretara zitzaketen, estankotasun arazorik izan gabe alegia. © José Lopez

Urbietako ontzi-hondarra. Mea-garraiorako pinaza
bat da, XV. mendearen bigarren erdialdekoa, Gernikan
aurkitua. Ontzi hau erabat dago teilakatze sistemaz
egina, eta teknologia honen erabileraren
az-ken epekoa d a .
Izan ere, hurrengo
mendean desagertu
egingo da teknika
hori, eta to-peka egindako
kroskoak hartuko
dio lekua.
Urbietako ontzi-hondarra. Mea-garraiorako pinaza bat da, XV. mendearen bigarren erdialdekoa, Gernikan aurkitua. Ontzi hau erabat dago teilakatze sistemaz egina, eta teknologia honen erabileraren az-ken epekoa d a . Izan ere, hurrengo mendean desagertu egingo da teknika hori, eta to-peka egindako kroskoak hartuko dio lekua. © José Lopez
Zura haritik
pitzatzen,
Aezkoan.
Zura haritik pitzatzen, Aezkoan. © José Lopez

Antso Azkarraren Iruñeko 1194ko
Bi-bliareneszena.(Harburg-Oettinghen
eskuizkribua). Irudi honetan, arotz
ontzigileek aizkora erabiltzen dute.
Oholak ateratzeko zerra erabiltzen
ez zen garai bati lotua dagoke. Zerraren
ordez, enborrak zabaltzeko ziriak
sartzen zituzten, mazoen bidez hasieran,
enborrak zatitu eta gero zuraren
hariari segituz aizkoraz pitzatzeko.
Azkenean aizkora txikiago batzuez
arbastatzen zituzten.
Antso Azkarraren Iruñeko 1194ko Bi-bliareneszena.(Harburg-Oettinghen eskuizkribua). Irudi honetan, arotz ontzigileek aizkora erabiltzen dute. Oholak ateratzeko zerra erabiltzen ez zen garai bati lotua dagoke. Zerraren ordez, enborrak zabaltzeko ziriak sartzen zituzten, mazoen bidez hasieran, enborrak zatitu eta gero zuraren hariari segituz aizkoraz pitzatzeko. Azkenean aizkora txikiago batzuez arbastatzen zituzten. © José Lopez
Euskal aizkora,
Erbititarrek
Nafarroako
Leitzan egina.
Euskal aizkora, Erbititarrek Nafarroako Leitzan egina. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net