Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 14, larunbata



Bertan > Gure Itsasontziak > Baleatarako txalupa
Bertan 23

Baleatarako txalupa


Baleatarako txalupa XIII. eta XIV. mendeetako Hondarribia, Bermeo eta Biarritzeko zigiluetan irudikatuta ageri da. Argi dago baleak harrapatzeko jarduera oso-oso aspaldikoa dela gu-re kostaldean. Euskaldunek arpoia erabiltzen zuten, eta teknika honek zetazeoarengandik metro gutxira jartzea eskatzen zuen; txalupakoek adore eta trebezia handia behar zuten, noski, baina ontzia bizkorra eta maniobragarritasun handikoa izatea ere ezinbestekoa zen. XVI. mendeko baleatarako euskal txalupei esker, Red Bayn aurkitu eta aztertu baitituzte, ze-haztasun handiz dakigu nolakoak ziren mun-du osoko itsas historiaren atalik epikoenetako baten protagonista izandako ontziak. Ontzi balioaniztuna da, sare zuzenarekin sardinatan erabilia, eta bakailaotan ere bai Ipar Atlantikoan.

Baleatarako
txalupa motak.
Euskal txalupa, XVI.
mendekoa.
New Bedford,
XVIII. mendekoa.
Azoreetakoa,
XIX. mendekoa.
Baleatarako txalupa motak. Euskal txalupa, XVI. mendekoa. New Bedford, XVIII. mendekoa. Azoreetakoa, XIX. mendekoa. © José Lopez
Red Bayko bakailaoa.
Red Bayko bakailaoa. © José Lopez

Beothuk R e d
Bayko baleatarako
txaluparen kopia
bat da, Albaola itsas
ondare elkarteak Pasaiako
Ontzi Tra-dizionalen Eraikuntza
eta Iker-kuntzako Ontziola Zentroan
egina. Ontzi hau Parks Canada-k emandako
planoetatik abiatuta eraiki zuten, eta 2006an Ternuako
kostaldeetan zehar egindako arkeonabigazio esperientzia
batean erabili; guztira 2.000 kilometrotik gorako itsasaldia egin
zuten, Québecetik hasi eta San Lorentzoren estuariotik Red Bayraino jaitsiz.
Horrekin, espedizioan zehar agerian geratu ziren nabigaziorako zituen
ezaugarri bikainak. XVII. mendean, Champlain frantziar esploratzaileak modu masiboan
erabili zituen ontzi hauek, Kanadako ibaiak esploratzeko. Ternuako eta Ingalaterra
Berriko amerindiar tribuek ohiz erabiltzen zutela ere badakigu.
Beothuk R e d Bayko baleatarako txaluparen kopia bat da, Albaola itsas ondare elkarteak Pasaiako Ontzi Tra-dizionalen Eraikuntza eta Iker-kuntzako Ontziola Zentroan egina. Ontzi hau Parks Canada-k emandako planoetatik abiatuta eraiki zuten, eta 2006an Ternuako kostaldeetan zehar egindako arkeonabigazio esperientzia batean erabili; guztira 2.000 kilometrotik gorako itsasaldia egin zuten, Québecetik hasi eta San Lorentzoren estuariotik Red Bayraino jaitsiz. Horrekin, espedizioan zehar agerian geratu ziren nabigaziorako zituen ezaugarri bikainak. XVII. mendean, Champlain frantziar esploratzaileak modu masiboan erabili zituen ontzi hauek, Kanadako ibaiak esploratzeko. Ternuako eta Ingalaterra Berriko amerindiar tribuek ohiz erabiltzen zutela ere badakigu. © José Lopez
Hondarribiko
1266ko zigiluaren erre-produkzioa.
Bermeo eta Biarritzeko zi-giluek
antzeko eszenak erakusten dituzte,
eta ontzi mota bera gainera;
mu-turrak finak eta irtenak dira, eta
kroskoan ikusten den zatia oholak teilakatzeko
teknikaz dago eginda. XVI.
mendearen erdialdea arte, ontzi mota
honi ga-leoi esan zioten. Ordutik
aurrera, be-rriz, eta urpeko alderako
topekako fo-rratze teknika erabiltzen
hastearekin ba-tera agian, txalupa deitzen
hasi zitzaiz-kion.
Hondarribiko 1266ko zigiluaren erre-produkzioa. Bermeo eta Biarritzeko zi-giluek antzeko eszenak erakusten dituzte, eta ontzi mota bera gainera; mu-turrak finak eta irtenak dira, eta kroskoan ikusten den zatia oholak teilakatzeko teknikaz dago eginda. XVI. mendearen erdialdea arte, ontzi mota honi ga-leoi esan zioten. Ordutik aurrera, be-rriz, eta urpeko alderako topekako fo-rratze teknika erabiltzen hastearekin ba-tera agian, txalupa deitzen hasi zitzaiz-kion. © José Lopez


Sardako balea edo euskal balea dira
Eubalaena glacialis espeziea izendatzeko erabili
diren izenetako batzuk.
Hemen txalupen eskala
berean ikus dezakegu.
Sardako balea edo euskal balea dira Eubalaena glacialis espeziea izendatzeko erabili diren izenetako batzuk. Hemen txalupen eskala berean ikus dezakegu. © José Lopez
Zarauzko Azara kaleko
etxe bateko ateburua,
bale harrapaketaren
beste
eszena bat duena.
Erliebeak Red
Baykoaren oso antzeko
txalupa bat
erakusten digu; ikusten
denez, kroskoko
goreneko bi oholak,
gainaldeari dagozkionak, teilakatuta daude, urpeko aldea laua den bitartean. Ateburuko xehetasuna, txalupatik
arpoiaz jotako balea argi eta garbi
ikusten dena.
Zarauzko Azara kaleko etxe bateko ateburua, bale harrapaketaren beste eszena bat duena. Erliebeak Red Baykoaren oso antzeko txalupa bat erakusten digu; ikusten denez, kroskoko goreneko bi oholak, gainaldeari dagozkionak, teilakatuta daude, urpeko aldea laua den bitartean. Ateburuko xehetasuna, txalupatik arpoiaz jotako balea argi eta garbi ikusten dena. © José Lopez

Euskal baleatarako txalupa, XVI. mendean, bere diseinuaren oso fase aurreratura
iritsiko da. Hurrengo mendeetan beste itsas kultura batzuek bereganatu,
eta ezaugarri orokorretan mantendu egingo dute. Mundu osoan Moby
Dick eleberriari esker ezaguna den New Bedfordeko baleatarako txaluparen
kasua da. Amerikar txalupak, bere aldetik, bilakaera lokala izango du Azoreetan,
zeroia harrapatzeko hain zuzen. Jarduera honek XX. mendea arte iraun du.
Gaur egun, Azoreetako baleatarako txalupa
estropadetarako ontzi gisa
mantentzen da. 197. XVI. mendeko
euskal baleatarako
txalupa, Labradorreko
Red Bay
ba-dian 1565ean hondoratutako
Pasai
Doniba-neko San Juan
ontziaren urpeko indusketa
lanetan Parks
Canada-ren arkeologoek aurkitu
eta berreskuratua.
Ezagutzen den baleatarako txaluparik
zaharrena da, eta herri
horretako euskal baleazalearen
museoan dago ikusgai, Lieu historique
national du Canada Red Bay izenekoan.
Zortzi metro ditu luze, eta bi metro errun. Nagu-siki
haritzez dago eginda, eta gauzarik deigarriena
eraikuntza sistema biak konbinatu izana da: gainaldea
teilakatze sistemaz, eta urpeko zatia topeka. Bi
masta zituen, trinketa eta nagusia, eta tripulazioan sei arraunlari (arpoilaria barne) eta patroia
Euskal baleatarako txalupa, XVI. mendean, bere diseinuaren oso fase aurreratura iritsiko da. Hurrengo mendeetan beste itsas kultura batzuek bereganatu, eta ezaugarri orokorretan mantendu egingo dute. Mundu osoan Moby Dick eleberriari esker ezaguna den New Bedfordeko baleatarako txaluparen kasua da. Amerikar txalupak, bere aldetik, bilakaera lokala izango du Azoreetan, zeroia harrapatzeko hain zuzen. Jarduera honek XX. mendea arte iraun du. Gaur egun, Azoreetako baleatarako txalupa estropadetarako ontzi gisa mantentzen da. 197. XVI. mendeko euskal baleatarako txalupa, Labradorreko Red Bay ba-dian 1565ean hondoratutako Pasai Doniba-neko San Juan ontziaren urpeko indusketa lanetan Parks Canada-ren arkeologoek aurkitu eta berreskuratua. Ezagutzen den baleatarako txaluparik zaharrena da, eta herri horretako euskal baleazalearen museoan dago ikusgai, Lieu historique national du Canada Red Bay izenekoan. Zortzi metro ditu luze, eta bi metro errun. Nagu-siki haritzez dago eginda, eta gauzarik deigarriena eraikuntza sistema biak konbinatu izana da: gainaldea teilakatze sistemaz, eta urpeko zatia topeka. Bi masta zituen, trinketa eta nagusia, eta tripulazioan sei arraunlari (arpoilaria barne) eta patroia © José Lopez

Sardina-sarda. Red Bayko txalupa baleatarako erabili zuten;
alabaina, ez dugu pentsatu behar bakar-bakarrik jardue- r a
horretarako zen tipologia bati zegokionik, inolaz ere. Ur haietan,
euskal arrantzaleek bakailaotan ere jarduten zuten, amuko arrantzan, h o r r e t a rako
propio joandako espedizioetan zein baleatan ari zirela, zetazeoaren ehizak ezartzen zizkien
tarteetan hain zuzen.
Euskal kostaldean, baleari lotutako jardueraz gain, sardina sarez arrantzatzeko ere
erabiltzen zuten txalupa, eta seguruenik baita beste arrantza mota batzuetarako
ere.
Sardina-sarda. Red Bayko txalupa baleatarako erabili zuten; alabaina, ez dugu pentsatu behar bakar-bakarrik jardue- r a horretarako zen tipologia bati zegokionik, inolaz ere. Ur haietan, euskal arrantzaleek bakailaotan ere jarduten zuten, amuko arrantzan, h o r r e t a rako propio joandako espedizioetan zein baleatan ari zirela, zetazeoaren ehizak ezartzen zizkien tarteetan hain zuzen. Euskal kostaldean, baleari lotutako jardueraz gain, sardina sarez arrantzatzeko ere erabiltzen zuten txalupa, eta seguruenik baita beste arrantza mota batzuetarako ere. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net