Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan 23

Pinaza


Iturri dokumental ugarik, esaterako Erdi Aroko kofradien ordenantzek eta Errenazimendu garaiko eraikuntza kontratuek, pinaza hitza aipatzen dute. Ontzi honek arrantzaleei modua ematen zien itsas frankoan hainbat milia sartzeko, neguan batez ere, kalak zeuden labarreraino irits zitezen alegia. Pinazak ez zituzten soilik arrantzarako erabiltzen, baita kostaldean zehar merkantziak garraiatzeko ere, eta burdin mearen garraioan espezializatu ziren, Bizkaiko meategietatik burdinola inguruetaraino, oso zingo txikikoak zirela baliatuta. Ontzi irekiak ziren, eta hamar-hamabi metro inguruko luzerakoak. XV. mendearen amaiera arte, kroskoak oholak teilakatuta egiten zituzten; geroago, teknika honen ordez krosko laua erabiltzen hasiko ziren.

San Vicente
de la Barquerako 1478ko kapitular
bateko
ilustrazioaren interpretazioa. Honetan pinaza
bat ikusten dugu. Zorionez, artistak osoosorik
irudikatu du ontzia, honen profila eta tripulazioaren kokaena ere argi lagata.
San Vicente de la Barquerako 1478ko kapitular bateko ilustrazioaren interpretazioa. Honetan pinaza bat ikusten dugu. Zorionez, artistak osoosorik irudikatu du ontzia, honen profila eta tripulazioaren kokaena ere argi lagata. © José Lopez
Orion INSUBen arkeologokoek
XVI. mendeko bi pinaza
eta ontzi handixeago bat, zabra
bat itxura, aurkitu dituztela,
au-kera handiagoa izango
dugu ontzi tipologia hauek
hobeto ezagutzeko.
Aurkikuntza hauek aztertu eta
ateratzen diren e-maitzek, iturri
dokumentaletatik heldutako
informazioaz osaturik, garai
honetako pinazen e-zaugarriei
buruzko oso ideia ze-hatza
eskainiko digute. Osteran-tzean,
XV. mendeko Urbietako ontziaren
eta XVI. mendeko
Oriokoen arteko azterketa
konparatiboarekin modua
izango dugu batez ere gure
itsas kulturan gertatu diren
aldaketa teknologiko garrantzitsuak
eza-gutzeko
eta horiek behar
bezala ulertzeko.
Orion INSUBen arkeologokoek XVI. mendeko bi pinaza eta ontzi handixeago bat, zabra bat itxura, aurkitu dituztela, au-kera handiagoa izango dugu ontzi tipologia hauek hobeto ezagutzeko. Aurkikuntza hauek aztertu eta ateratzen diren e-maitzek, iturri dokumentaletatik heldutako informazioaz osaturik, garai honetako pinazen e-zaugarriei buruzko oso ideia ze-hatza eskainiko digute. Osteran-tzean, XV. mendeko Urbietako ontziaren eta XVI. mendeko Oriokoen arteko azterketa konparatiboarekin modua izango dugu batez ere gure itsas kulturan gertatu diren aldaketa teknologiko garrantzitsuak eza-gutzeko eta horiek behar bezala ulertzeko. © José Lopez

Orio IV ontzi-hondarraren ikuspegi orokorra, kaiko ohol-hormak branka-hereneko zuakerra txikitu diola.
Orio IV ontzi-hondarraren ikuspegi orokorra, kaiko ohol-hormak branka-hereneko zuakerra txikitu diola. © José Lopez

Jouve-ren Atlaseko XVII. mendearen bigarren erdialdeko ontzi honek,
barque gisa aurkeztua bera, aurreko hamarkadetako pleit-pinazaren ezaugarriak
ditu. Trantsizio garai horretan, Atlantiko aldeko kostaldean, pinaza
terminoaren ordez txalupa erabiltzen hasiko dira. Aldaketa txiki batzuk
gertatuko dira; ontziak gero eta estilizatuagoak izango dira, eta baita
arinagoak ere. Baliteke portuko instalazioetako hobekuntzak, ohikoa
berau garai horretan, ontzi hauen egitura-fintzea bultzatzea,
murriztu egingo zen eta kostaldean zamalanetarako
hondartu beharraren maiztasuna. Akitaniako kostaldean,
berriz, terminoa erabiltzen segituko zuten,
eta gaur egun ere Arcachongo badian
pinasse
hitza erabiltzen dute
hango bertako ontzi
mota bat
izendatzeko.
Jouve-ren Atlaseko XVII. mendearen bigarren erdialdeko ontzi honek, barque gisa aurkeztua bera, aurreko hamarkadetako pleit-pinazaren ezaugarriak ditu. Trantsizio garai horretan, Atlantiko aldeko kostaldean, pinaza terminoaren ordez txalupa erabiltzen hasiko dira. Aldaketa txiki batzuk gertatuko dira; ontziak gero eta estilizatuagoak izango dira, eta baita arinagoak ere. Baliteke portuko instalazioetako hobekuntzak, ohikoa berau garai horretan, ontzi hauen egitura-fintzea bultzatzea, murriztu egingo zen eta kostaldean zamalanetarako hondartu beharraren maiztasuna. Akitaniako kostaldean, berriz, terminoa erabiltzen segituko zuten, eta gaur egun ere Arcachongo badian pinasse hitza erabiltzen dute hango bertako ontzi mota bat izendatzeko. © José Lopez

Urbietako ontziaren berreraikuntza morfologikotik
eratorritako planoa. Pagoz egindako gila
izan ezik haritzezkoa den ontzi honek 10,66 m
ditu luze, 2,72
m errun, eta
1,37 m
garai.
Urbietako ontziaren berreraikuntza morfologikotik eratorritako planoa. Pagoz egindako gila izan ezik haritzezkoa den ontzi honek 10,66 m ditu luze, 2,72 m errun, eta 1,37 m garai. © José Lopez
Gernikako portuko eszena, XV. mendearen bigarren erdialdekoa. Pinaza bezalako ontziei esker, gaur egun barrualdekotzat ditugun
herrietako asko itsas portuak ziren, ontziak horietaraino heltzen ziren eta itsasgora baliatuta. Gipuzkoan, garai horretan antzeko eszenak
ikusiko genituen Errenteria, Hernani, Usurbil eta beste hainbatetan.
Gernikako portuko eszena, XV. mendearen bigarren erdialdekoa. Pinaza bezalako ontziei esker, gaur egun barrualdekotzat ditugun herrietako asko itsas portuak ziren, ontziak horietaraino heltzen ziren eta itsasgora baliatuta. Gipuzkoan, garai horretan antzeko eszenak ikusiko genituen Errenteria, Hernani, Usurbil eta beste hainbatetan. © José Lopez

Gernikako Urbieta auzoan XV. mendearen bigarren erdialdeko mea-garraiorako pinaza aurkitu, aztertu eta gorde izanari esker, orain badakigu ontzi hauek nolakoak ziren.
Gaur egun Bizkaiko Arkeologia Museoan dago ikusgai, Bilbon, eta oso erreferentzia
garrantzitsua da ontzi arkeologiaren
arloan.
Gernikako Urbieta auzoan XV. mendearen bigarren erdialdeko mea-garraiorako pinaza aurkitu, aztertu eta gorde izanari esker, orain badakigu ontzi hauek nolakoak ziren. Gaur egun Bizkaiko Arkeologia Museoan dago ikusgai, Bilbon, eta oso erreferentzia garrantzitsua da ontzi arkeologiaren arloan. © José Lopez
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net