Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Gure Itsasontziak > XIII. Mendea testuinguru atlantikoa
Bertan 23

XIII. Mendea testuinguru atlantikoa


Parisko Agiritegi Nazionalean dago Donostiako kontzejuaren zigiluaren argizarizko inpresioa, 1297ko dokumentu bati atxikia. XIII. mendeko Europa atlantikoko ontzi motarik garrantzitsuena irudikatzen du, hain zuzen itsas merkataritza hedatzea ahalbidetu zuena. Ontzi mota hauxe erabiltzen zuten, halaber, euskaldunak merkataritzan aritzen ziren beste erresuma batzuetan, Ingalaterraren kasuan bereziki. Osterantzean, erresuma kristauek ontzi mota hau erabili zuten bere kanpaina militarretan, esate baterako 1248an Sevillaren konkistan, ekintza hartan euskal eta kantabriar ontzien partaidetza erabakigarria izan baitzen Guadalquivir ibaian defentsak gainditzeko.

Donostiako
zigilua, 1352koa.
Nafarroako
Agiritegi
Nagusia.
Parisko
Agiritegi
Nazionaleko
1297koaren
berdintsua.
Donostiako zigilua, 1352koa. Nafarroako Agiritegi Nagusia. Parisko Agiritegi Nazionaleko 1297koaren berdintsua. © José Lopez
Erriberriko San Pedro elizako portikoko tinpanoan irudikatutako ontziak
halako ezberdintasun batzuk baditu, morfologiari dagokionez, Donostiakoarekin;
argi eta garbi ikusten da kroskoko goialdeko oholak ez direla ontzibularrean
amaitzen, baizik eta altxatu egiten direla, kroskoan txertatutako gaztelu
batzuei eustearren. Baliteke ontzi tipologia honen sorburua Europa iparraldean
egotea.
Erriberriko San Pedro elizako portikoko tinpanoan irudikatutako ontziak halako ezberdintasun batzuk baditu, morfologiari dagokionez, Donostiakoarekin; argi eta garbi ikusten da kroskoko goialdeko oholak ez direla ontzibularrean amaitzen, baizik eta altxatu egiten direla, kroskoan txertatutako gaztelu batzuei eustearren. Baliteke ontzi tipologia honen sorburua Europa iparraldean egotea. © José Lopez

Miniatura
frantsesa,
garai
hartako
ontzi bat
irudikatzen
duena.
Honen
tipologia
eta
Erriberriko
San Pedro
elizakoarena
bera da.
Miniatura frantsesa, garai hartako ontzi bat irudikatzen duena. Honen tipologia eta Erriberriko San Pedro elizakoarena bera da. © José Lopez
Elkarren kontra saihetsez jarritako ontziak, kai
edo badia berean kokatuak. Garai horretan,
Do-nostia oso garrantzi handiko portu hiribildua
zen. Orduan Nafarroako erresumakoa zelarik,
Antso VI.a Jakintsua erregeak hainbat legez hornitu
zuen; hauexek osatzen dute
egun ezagutzen ditugun
itsasoko lege koderik zaharrenetako
bat, 1180ko fo-rua alegia.
Tipologia bera era-biltzen
zuten hainbat ontzi modelo
egiteko, aldaketa bakarrak
neurrietan
izaten ziren eta.
Elkarren kontra saihetsez jarritako ontziak, kai edo badia berean kokatuak. Garai horretan, Do-nostia oso garrantzi handiko portu hiribildua zen. Orduan Nafarroako erresumakoa zelarik, Antso VI.a Jakintsua erregeak hainbat legez hornitu zuen; hauexek osatzen dute egun ezagutzen ditugun itsasoko lege koderik zaharrenetako bat, 1180ko fo-rua alegia. Tipologia bera era-biltzen zuten hainbat ontzi modelo egiteko, aldaketa bakarrak neurrietan izaten ziren eta. © José Lopez

Ostiako erromatar ontziaren profila eta
XIII. mendekoena oso-oso antzekoak dira,
harrigarria bada ere, ontzibularretako buru
sendo eta irtenak bezalaxe. Honen argitan,
pentsa genezake halako jarraitasun bat
e-gon zela erromatarren garaitik XIII. mendea
arte, ontzien diseinuari dagokionez.
Ostiako erromatar ontziaren profila eta XIII. mendekoena oso-oso antzekoak dira, harrigarria bada ere, ontzibularretako buru sendo eta irtenak bezalaxe. Honen argitan, pentsa genezake halako jarraitasun bat e-gon zela erromatarren garaitik XIII. mendea arte, ontzien diseinuari dagokionez. © José Lopez
Alfontso X.a
Jakintsuaren
Santa Mariaren
kantigetako
miniatura,
XIII. mendekoa.
Alfontso X.a Jakintsuaren Santa Mariaren kantigetako miniatura, XIII. mendekoa. © José Lopez

Iruñeko San Nikolas
hiriko zigilua, 1236koa.
Iruñeko San Nikolas hiriko zigilua, 1236koa. © José Lopez
Iruñeko San Zernineko
Unibertsitateko Burguko
eta SanNikolas Hiriko
zigilua. Iruña.1274.
Iruñeko San Zernineko Unibertsitateko Burguko eta SanNikolas Hiriko zigilua. Iruña.1274. © José Lopez

Winchelseako
zigilua, Ingalaterra,
XIII. mendea.
Winchelseako zigilua, Ingalaterra, XIII. mendea. © José Lopez
Parisko Agiritegi Nazionalean
dagoen Donostiako 1297ko
zigiluaren erreprodukzioa.
Parisko Agiritegi Nazionalean dagoen Donostiako 1297ko zigiluaren erreprodukzioa. © José Lopez

Iruñeko Bibliako eszena. Biblia hau
egiteko mandatua Antso Azkarrak eman
zuen 1194an, Petrus Ferrandus-ek egin
zuen, eta eskuizkribua, berriz, Harburg-
Oettinghen-en lana izan zen.
Iruñeko Bibliako eszena. Biblia hau egiteko mandatua Antso Azkarrak eman zuen 1194an, Petrus Ferrandus-ek egin zuen, eta eskuizkribua, berriz, Harburg- Oettinghen-en lana izan zen. © José Lopez
Aditu batzuen ustez, Donostiako
zigiluko ontziak 20 metro inguru izango
zi-tuen luze. Hurrengo mendeetan zehar,
ontzi mota honek berrikuntza asko jasoko
zituen, betiere garaian garaiko eskakizunetara
egokitzearren.
Aditu batzuen ustez, Donostiako zigiluko ontziak 20 metro inguru izango zi-tuen luze. Hurrengo mendeetan zehar, ontzi mota honek berrikuntza asko jasoko zituen, betiere garaian garaiko eskakizunetara egokitzearren. © José Lopez

Zigiluek erakusten dutenaren arabera,
euskal, ingeles eta kantabriar
portuetan ontzi mota berberak erabiltzen
zituzten. Baiona, Lapurdiko
beste inguruak bezala, Ingalaterraren
mendean zegoen, eta
In-galaterrako koroarentzako
ontzigintza gunerik
behinenetakoa zen
hiria.
Zigiluek erakusten dutenaren arabera, euskal, ingeles eta kantabriar portuetan ontzi mota berberak erabiltzen zituzten. Baiona, Lapurdiko beste inguruak bezala, Ingalaterraren mendean zegoen, eta In-galaterrako koroarentzako ontzigintza gunerik behinenetakoa zen hiria. © José Lopez
Donostiako zigiluko ontziak txopa eta
branka simetrikoak erakusten ditu, eta
al-bo- edo kudea-lema istriborrean,
oholak teilakatuta egindako kroskoa,
eta habe-buruak kroskoa zeharkatzen
dutela. Lemazaina doan txopako
zubi edo alkazarra du,
oso ko-menigarria baitzen
horrelakoa itsas zabaleko
nabigazioan. Gainera,
plataforma garaia oso
e-rabilgarria zen
bo-rrokaldietan.
Donostiako zigiluko ontziak txopa eta branka simetrikoak erakusten ditu, eta al-bo- edo kudea-lema istriborrean, oholak teilakatuta egindako kroskoa, eta habe-buruak kroskoa zeharkatzen dutela. Lemazaina doan txopako zubi edo alkazarra du, oso ko-menigarria baitzen horrelakoa itsas zabaleko nabigazioan. Gainera, plataforma garaia oso e-rabilgarria zen bo-rrokaldietan. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net