Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Gure Itsasontziak > Belatik makinara
Bertan 23

Belatik makinara


Trafalgarreko porrotak eta itsasoz haraindiko kolonien galerak amaiera emango diote Espainiaren itsas botereari. Une horretatik aurrera, Euskal Herrian batez ere neurri ertaineko ontzi mota asko eraikiko dira, hala nola goletak, brigantinak edota katxemarinak, betiko pleiteroekin batera. Baporea sortu eta berehala hedatuko da euskal kostaldean zehar, merkantzien garraioan aritzeko lehenik eta, geroago, arrantza-ontzi gisa erabiltzeko; ontzi mota honek azkena emango zion, oso denbora laburra beharko zuen, bela bidezko ontzidi tradizionalari. XX. mendearen lehen urteak oso-oso gogorrak izango dira ontzi tradizionalentzat. Arrantzarako txalupek zein pleit-txalupek ontzi motordunekiko lehian aritzeko ahalegina egingo dute, kroskoei luzera emanez eta bela-eremua nabarmen handiagotuz horretan; baina ahalegin honek modu ausartegi eta etsian nabigatzea ekarriko zuen, zoritxar asko eragitearenkin batera, inolaz ere.

Ugarte nº 1 ontzia Ingalaterran eraiki zuten
1878 inguruan. Garai horretan, Ugartetarrak
zurezko kroskoa zuten baporeak
eraikitzen hasi ziren,
A-ginagan. Ugarte ontziak
i-zan ziren Euskal Herrian
e-gindako bapore bidezko
propultsioa zuten lehenetakoak.
Modelo honek ongi
erakusten du propultsio sistema
berriak hartzen zuen
toki handia.
Ugarte nº 1 ontzia Ingalaterran eraiki zuten 1878 inguruan. Garai horretan, Ugartetarrak zurezko kroskoa zuten baporeak eraikitzen hasi ziren, A-ginagan. Ugarte ontziak i-zan ziren Euskal Herrian e-gindako bapore bidezko propultsioa zuten lehenetakoak. Modelo honek ongi erakusten du propultsio sistema berriak hartzen zuen toki handia. © José Lopez
Pleiteroa.
Txalupetan
o n t z i - g a i n
estankoa jartzen
hasi
eta geroxeago, luzera
handitu eta 15 metroraino
iritsiko ziren.
Pleiteroek neurriz
gain handituko
zuten trinketa,
nagusiaren pare.
Pleiteroa. Txalupetan o n t z i - g a i n estankoa jartzen hasi eta geroxeago, luzera handitu eta 15 metroraino iritsiko ziren. Pleiteroek neurriz gain handituko zuten trinketa, nagusiaren pare. © José Lopez

Belaontziak. Garai honetan euskal itsas
sare komertziala itsas inguru hurbilenera
mu-gatuko da. Joandako garaietan Atlantikoaz
haraindiko garraioan ari ziren unitate handiek
galdu egin dute lehen zuten eginkizuna, eta
merkataritza jarduerak tona kopuru
txiki eta mota aniztasun handiagoko
ontziekin garatzen dira.
Aparailu mota ohikoenen artean
brigantina,
katxemarina
eta pailebotea
nabarmentzen
dira.
159
Belaontziak. Garai honetan euskal itsas sare komertziala itsas inguru hurbilenera mu-gatuko da. Joandako garaietan Atlantikoaz haraindiko garraioan ari ziren unitate handiek galdu egin dute lehen zuten eginkizuna, eta merkataritza jarduerak tona kopuru txiki eta mota aniztasun handiagoko ontziekin garatzen dira. Aparailu mota ohikoenen artean brigantina, katxemarina eta pailebotea nabarmentzen dira. © José Lopez

XIX. mendeko
lehen erdialdeko
fragata baten
masteriaren planoa.
XIX. mendeko lehen erdialdeko fragata baten masteriaren planoa. © José Lopez

Ugarte nº 2. Bela eta baporea elkarrekin
izan ziren hainbat hamarkadatan
zehar. Lehen garaian, baporeek arazoak
zituzten belaontziekin lehian aritzeko;
galdara eta erregairako behar zen espazioagatik,
sotoa belaontzi batekoa
baino askoz txikiagoa zen, eta portu
askotan ez zegoen ikatza eskuratzeko
modurik. Pitinka, makinek errendimendu
hobea eman zuten, eta
ikatzerako lekua ere murriztuz joan
zen; ondorioa kargako sotoak handitzea
izan zen.
Ugarte nº 2. Bela eta baporea elkarrekin izan ziren hainbat hamarkadatan zehar. Lehen garaian, baporeek arazoak zituzten belaontziekin lehian aritzeko; galdara eta erregairako behar zen espazioagatik, sotoa belaontzi batekoa baino askoz txikiagoa zen, eta portu askotan ez zegoen ikatza eskuratzeko modurik. Pitinka, makinek errendimendu hobea eman zuten, eta ikatzerako lekua ere murriztuz joan zen; ondorioa kargako sotoak handitzea izan zen. © José Lopez
Esperanza baporea. 1919. XX. mendearen bigarren hamarkadan,
euskal arrantza-ontzi flotan baporeak ziren jada nagusi. Une horretatik
aurrera hobetu egingo ziren arrantzaleen bizi-baldintzak, baina teknologia
berriak hainbat errezelo sortuko zituen belaontzi tradizionaletan
segitzen zuten arrantzaleen artean. Izan ere, hauek dagoeneko ikusten
zuten arrasteko aparailuak zeuzkaten ontzi motordun berriek gaur edo bihar
agortu egingo zituztela kalak.
Esperanza baporea. 1919. XX. mendearen bigarren hamarkadan, euskal arrantza-ontzi flotan baporeak ziren jada nagusi. Une horretatik aurrera hobetu egingo ziren arrantzaleen bizi-baldintzak, baina teknologia berriak hainbat errezelo sortuko zituen belaontzi tradizionaletan segitzen zuten arrantzaleen artean. Izan ere, hauek dagoeneko ikusten zuten arrasteko aparailuak zeuzkaten ontzi motordun berriek gaur edo bihar agortu egingo zituztela kalak. © José Lopez

Lehen baporeak britainiarrak
izan ziren; belaontzi eraldatuak ziren.
Ontzi berriak berehala helduko
ziren ordea, propultsio mekanikorako
sorturik, nahiz kroskoak
lehenagoko belaontziek
zeuzkatenen berdinak ziren
artean. Erresuma Batuaren
eta garai horretako euskal ontzikonpainien
arteko harreman komertzial
estuak gure kostaldean teknologia
berria hedatzea ekarri zuen.
Lehen baporeak britainiarrak izan ziren; belaontzi eraldatuak ziren. Ontzi berriak berehala helduko ziren ordea, propultsio mekanikorako sorturik, nahiz kroskoak lehenagoko belaontziek zeuzkatenen berdinak ziren artean. Erresuma Batuaren eta garai horretako euskal ontzikonpainien arteko harreman komertzial estuak gure kostaldean teknologia berria hedatzea ekarri zuen. © José Lopez
Gure kostaldeko arrantzarako lehen
baporeak atzerrian erositakoak ziren; ahata
buztan esaten zioten txopa luzea zeukaten.
Krosko mota hau, baina, ez zen batere
egokia gure itsasoko ezaugarrietarako.
Haize alde joatean, barra zeharkatzeko
u-nean batez ere, olatuek oso modu arriskutsuan
altxatzen zuten txopa aldea, hau
uretan altuegia zelako, eta kasu batzuetan
ontzitik erauztera iristen ziren. Ondorioz,
euskal arrantzaleak gure kostaldeko diseinu
tradizionaletara itzuliko ziren geroago.
Gure kostaldeko arrantzarako lehen baporeak atzerrian erositakoak ziren; "ahata buztan" esaten zioten txopa luzea zeukaten. Krosko mota hau, baina, ez zen batere egokia gure itsasoko ezaugarrietarako. Haize alde joatean, barra zeharkatzeko u-nean batez ere, olatuek oso modu arriskutsuan altxatzen zuten txopa aldea, hau uretan altuegia zelako, eta kasu batzuetan ontzitik erauztera iristen ziren. Ondorioz, euskal arrantzaleak gure kostaldeko diseinu tradizionaletara itzuliko ziren geroago. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net