Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan 23

Gaur egun


Ontzi handien eraikuntzak Ibaizabalen itsasadarrean kokatuta segitzen duen bitartean, Gipuzkoako ontzigintzarekin lotutako industri jarduera Pasaiako Zamakona eta Zumaiako Balenciaga ontzioletan biltzen da nagusiki. Gaur egun, oso gorabehera handiak jasaten dituen nazioarteko merkatuan ari dira lehian ontziolak. Baina sektorea oso ezegonkorra bada ere, Gipuzkoak kalitate handiko la-na eskaintzen jarraitzen du, ontzigintzaren arloan oso bide luzea egindako langile espezializatuei esker. Nazioarteko merkatuak era askotako eskariari erantzun ahal izatea eskatzen du. Hala, Zumaian hainbat sektoretan zeharo espezializatutako ontziak egiten dituzte; Pasaian, berriz, mota guztietako ontziak konpontze, eraldatze eta mantentze lanetan ari dira biltzen bere jarduera.

Sestaoko
La Naval
ontziola,
Artikoan
zeharreko
nabigaziorako
petrolioontzia.
Sestaoko La Naval ontziola, Artikoan zeharreko nabigaziorako petrolioontzia. © José Lopez
Ondarroako
armadoreentzat
2000ko urtean egindako
arraste-ontzia.
Ontzi mota honek normalean
Gran Soleko
uretan jarduten du. Azken
ur-te hauetako murrizpenen
aurretik, hilabeteko
mareak egiten zituzten.
Orduan, arraina Irlanda-ko edo Eskoziako
portuetan lehorreratzen zuten, eta ondoren
Euskal Herriraino e-kartzen kamioiz,
hemen prezio hobea e-giten zuen eta.
Ondarroako armadoreentzat 2000ko urtean egindako arraste-ontzia. Ontzi mota honek normalean Gran Soleko uretan jarduten du. Azken ur-te hauetako murrizpenen aurretik, hilabeteko mareak egiten zituzten. Orduan, arraina Irlanda-ko edo Eskoziako portuetan lehorreratzen zuten, eta ondoren Euskal Herriraino e-kartzen kamioiz, hemen prezio hobea e-giten zuen eta. © José Lopez

Romulo, eskoltako atoiontzia,
83 tonako tira indarra puntu finkoan.
Atoiontzi kontzeptu hau lehen tokian
egon zen Europa mailan, bai
atoian eramateko indar handiagatik
bai eskolta lanak egin
ahal izateagatik (petrolio-
ontzi handi bat gidatu
eta bridatu ahal
izatea ur mugatuetan).
Romulo, eskoltako atoiontzia, 83 tonako tira indarra puntu finkoan. Atoiontzi kontzeptu hau lehen tokian egon zen Europa mailan, bai atoian eramateko indar handiagatik bai eskolta lanak egin ahal izateagatik (petrolio- ontzi handi bat gidatu eta bridatu ahal izatea ur mugatuetan). © José Lopez

Petrolio-ontzi
eta atoiontzi
baten neurrien
alderaketa. Grampian Commander
izan zen Balenciaga ontziolak
2005az
geroztik North Star Shipping armadore
eskoziarrarentzat eraikitako zazpi erreskate-ontzietako lehena.
Ontzi hauen eginkizuna petrolio-plataforma baten ondoan egotea
da, istripuren bat gertatu (sutea, gas-ihesa, etab.) eta langileek
plataformatik atera behar izanez gero bertan laguntzearren.
Itsasontzi hauek Ipar Itsasoan egiten dute lan, eta Aberdeen
dute baseko portu.
Petrolio-ontzi eta atoiontzi baten neurrien alderaketa. Grampian Commander izan zen Balenciaga ontziolak 2005az geroztik North Star Shipping armadore eskoziarrarentzat eraikitako zazpi erreskate-ontzietako lehena. Ontzi hauen eginkizuna petrolio-plataforma baten ondoan egotea da, istripuren bat gertatu (sutea, gas-ihesa, etab.) eta langileek plataformatik atera behar izanez gero bertan laguntzearren. Itsasontzi hauek Ipar Itsasoan egiten dute lan, eta Aberdeen dute baseko portu.. © José Lopez

Zamakona ontziola.
Pasaia.
Zamakona ontziola. Pasaia. © José Lopez
Arraste-ontzi pelagikoa, Pasaiako
Zamakona ontziolan Klondyke
Fishing Company armadorearentzat
egina. Batez ere Ipar
Itsasoan aritzen da arrantzan.
65 m ditu luze, eta 1.500
m3-ko soto-edukiera.
Arraste-ontzi pelagikoa, Pasaiako Zamakona ontziolan Klondyke Fishing Company armadorearentzat egina. Batez ere Ipar Itsasoan aritzen da arrantzan. 65 m ditu luze, eta 1.500 m3-ko soto-edukiera. © José Lopez

Zamakona ontziola. Pasaia.
Zamakona ontziola. Pasaia. © José Lopez

Adams Arrow
izan zen petrolio-plataformetan
laguntzekoen
merkaturako
Balenciaga ontziolak eraikitako lehen
unitatea, 1999koa. Ontziolak mota honetako
lau ontzi entregatu dizkio jada Saudi Arabiarrean
fin- katutako armadore berari, azkena
eta handiena 2009an bertan.
Adams Arrow izan zen petrolio-plataformetan laguntzekoen merkaturako Balenciaga ontziolak eraikitako lehen unitatea, 1999koa. Ontziolak mota honetako lau ontzi entregatu dizkio jada Saudi Arabiarrean fin- katutako armadore berari, azkena eta handiena 2009an bertan. © José Lopez
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net