Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 14, larunbata



Bertan > Gure Itsasontziak > San Juan ontzia. XVI. Mendea
Bertan 23

San Juan ontzia. XVI. Mendea


Gipuzkoan dago XVI. mendeko ontziak irudikatzen dituen ateburu pilarik handiena. Horiek zizelkatu zituzten kalitate apartak oso informazio baliotsua eskaintzen digu garai honetako ontziei buruz. Pasaiako San Juan baleontziaren hondarrak aurkitu eta aztertzeari esker, Red Bayn hondoratu baitzen 1565ean, badugu XVI. mendeko euskal ontzigintzaren xehetasunen berri. Ozeanoetan zeharreko hedapenaren garai honetan, nabigaziorako itsasbideak nabarmen luzeagoak dira, eta karga-ahalmena optimizatu beharra dago, ezinbestean. Lehen aldiz, kargatu beharreko upelen bolumenak emango du ontziaren kroskoa, zehatzmehatz eman ere, kargarako guneari ahalik eta probetxurik handiena ateratzearren. Nao motako ontziak bere garaiko interes ekonomiko handieneko bi itsasbideetan lortuko du erabateko garapena: Indietako Ibilian eta Ternuako Ibilian, hain justu ere.

Francisco Elorriagaren ontzia, hiru zubikoa.
Pero Otxoa maisuak egin zuen Zumaian, 1585an
Francisco Elorriagaren ontzia, hiru zubikoa. Pero Otxoa maisuak egin zuen Zumaian, 1585an. © José Lopez
Bartolome Garroren ontzia, Zumaian Kristobal
Artadik eta beste hamar ofizialek bost hilabeteko
epean egina 1573an.
Bartolome Garroren ontzia, Zumaian Kristobal Artadik eta beste hamar ofizialek bost hilabeteko epean egina 1573an. © José Lopez

Gabia oihalak. Garai honetan
gabiak, hala nagusikoa nola
trinketekoa, erabat garatuta
daude. Oihal edo belen
banaketa be-rri honek erraztu
egingo du zapiekin
berekin maniobrak
egitea, Ipar Atlantikoko
baldintza
g o - g o r r e t a n
batez ere. Karga-bolumena optimizatzea. Upelek neurri estandarra
zuten, eta gutxi gorabehera 225 litroko edukiera.
Ontziaren luzerako ebakiduran ikus dezakegu
upelak bikain daudela kokatuta, hutsarterik gabe.
Ho-rrela, espazioa bera zeharo erabiltzeaz gain, saihestu
egiten da Atlantikoan zehar egin beharreko
ne-guko zeharkaldi gorabeheratsuetan
karga mugitzea.
Gabia oihalak. Garai honetan gabiak, hala nagusikoa nola trinketekoa, erabat garatuta daude. Oihal edo belen banaketa be-rri honek erraztu egingo du zapiekin berekin maniobrak egitea, Ipar Atlantikoko baldintza g o - g o r r e t a n batez ere. Karga-bolumena optimizatzea. Upelek neurri estandarra zuten, eta gutxi gorabehera 225 litroko edukiera. Ontziaren luzerako ebakiduran ikus dezakegu upelak bikain daudela kokatuta, hutsarterik gabe. Ho-rrela, espazioa bera zeharo erabiltzeaz gain, saihestu egiten da Atlantikoan zehar egin beharreko ne-guko zeharkaldi gorabeheratsuetan karga mugitzea. © José Lopez
Orioko ateburua, XVI. mendeko nao motako euskal ontzia
zehaztasun handiz irudikatzen duena. Erliebe honek, Gipuzkoako
kostaldean zehar banatuta dauden beste batzuekin batera, erreferentzia
gisa balio izan du ontzi mota honen ezaugarriak ezagutzeko; eta
batez ere San Juan ontziaren gainaldearen eta masteriaren inguruko
zalantza batzuk argitzeko.
Orioko ateburua, XVI. mendeko nao motako euskal ontzia zehaztasun handiz irudikatzen duena. Erliebe honek, Gipuzkoako kostaldean zehar banatuta dauden beste batzuekin batera, erreferentzia gisa balio izan du ontzi mota honen ezaugarriak ezagutzeko; eta batez ere San Juan ontziaren gainaldearen eta masteriaren inguruko zalantza batzuk argitzeko. © José Lopez

Ontziaren eta
balearen neurriak.
Ontziaren eta balearen neurriak. © José Lopez
Garaiera eta ontzi-gain
kopurua emendatu, eta gabia
oihalen bidez oihal-eremua handitu
egin da. Ternuako itsasbide zaileko baldintza
gogorrek brankako gaztelua
txikiago egitea eskatzen dute, kontrako
haizeek ontziari jitorik eragitea
saihesteko. Aitzitik, txopako zubi
edo ontzi-gaztelua haga nagusiraino luzatzen
da.
Garaiera eta ontzi-gain kopurua emendatu, eta gabia oihalen bidez oihal-eremua handitu egin da. Ternuako itsasbide zaileko baldintza gogorrek brankako gaztelua txikiago egitea eskatzen dute, kontrako haizeek ontziari jitorik eragitea saihesteko. Aitzitik, txopako zubi edo ontzi-gaztelua haga nagusiraino luzatzen da. © José Lopez

1565ean Labradorreko
Red Bayn
hondoratutako
Pasaiako San Juan
ontziaren modeloa.
Modelo hau, 1978-
1992 urteen artean
egin-dako indusketaren
ondotik Parks Canada-ren
urpeko arkeologia departamentuak
urtetan zehar garatutako ikerkuntzaren emaitza da. Nazioarteko komunitate
zientifikoari informazio gehien eman dion XVI. mendeko ontzi
ozeaniko mota da. San Juan neurri ertaineko baleontzia zen, eta 200
tonako edukiera zuen. Modeloan barneal- deko banaketa
eta hiru ontzi-gainak ikus ditzakegu; hauetan
guztira mila bat upel lumera eraman zitzakeen.
1565ean Labradorreko Red Bayn hondoratutako Pasaiako San Juan ontziaren modeloa. Modelo hau, 1978- 1992 urteen artean egin-dako indusketaren ondotik Parks Canada-ren urpeko arkeologia departamentuak urtetan zehar garatutako ikerkuntzaren emaitza da. Nazioarteko komunitate zientifikoari informazio gehien eman dion XVI. mendeko ontzi ozeaniko mota da. San Juan neurri ertaineko baleontzia zen, eta 200 tonako edukiera zuen. Modeloan barneal- deko banaketa eta hiru ontzi-gainak ikus ditzakegu; hauetan guztira mila bat upel lumera eraman zitzakeen. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net