Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 14, larunbata



Bertan > Gure Itsasontziak > Zuhaitzetik ontzira
Bertan 23

Zuhaitzetik ontzira


Ontzi batek egitura-pieza sorta osooso luzea du osagai. Horien artean for-ma pila handia egiten da. Hala ere, forma hauek zuhaitzetan bilatu behar zituzten lehenik; kasuan kasuko ontzipieza berez imitatzen zuen adarra, en-borra edo sustraia aurkitu beharra ze-goen. Ontziaren bizkarrezurra den gila zuzen eta luzetik ontzi-gaina kroskoari lotzeko behar diren burgatoi okerretaraino, denak arotz ontzigilearen txantiloiaren ingeradari zehatz segitzen zion haria zeukaten zuretatik atera behar zituzten. Horixe zen ontzien beharrezko sendotasuna bermatzeko modu bakarra, beti haizearen eta itsasoaren indarrari egin behar ziotela aurre. Forma natural edo berezkoak gutxi zirela eta, izan ere euskal ontziolek zur kontsumo han-dia zuten, zuhaitzak haritzen adar gaz-te eta malguak bideratuz eta moldatuz hasi ziren landatzen, etorkizunean ontzigintzarako piezak izan zitezen.

Ontzigintzarako zura,
haritza eskuarki,
urritik urtarrilera bitarteko
ilbeheretan mozten zuten.
Epe horretan zehar du
enborrak izerdi gutxien.
Horrela, usteltzeko askoz
gehiago irauten zuen zura
lortzen zuten.
Ontzigintzarako zura, haritza eskuarki, urritik urtarrilera bitarteko ilbeheretan mozten zuten. Epe horretan zehar du enborrak izerdi gutxien. Horrela, usteltzeko askoz gehiago irauten zuen zura lortzen zuten. © José Lopez
Haritz motzak manipulatu
egiten zituzten, ontzigintzarako
nahi zituzten formak eman zitzaten.
Ezkerrean ikusten den adarraren
oinarriak eskuaira sendo bat
emango du, korasta eta gila lotu ahal
izateko. Goiko zatiak, berriz, ontzigainari
eusteko habeetako bat ateratzeko balio lezake.
Haritz motzak manipulatu egiten zituzten, ontzigintzarako nahi zituzten formak eman zitzaten. Ezkerrean ikusten den adarraren oinarriak eskuaira sendo bat emango du, korasta eta gila lotu ahal izateko. Goiko zatiak, berriz, ontzigainari eusteko habeetako bat ateratzeko balio lezake. © José Lopez

Gabia oihalak. Garai honetan
gabiak, hala nagusikoa nola
trinketekoa, erabat garatuta
daude. Oihal edo belen
banaketa be-rri honek erraztu
egingo du zapiekin
berekin maniobrak
egitea, Ipar Atlantikoko
baldintza
g o - g o r r e t a n
batez ere.
Gabia oihalak. Garai honetan gabiak, hala nagusikoa nola trinketekoa, erabat garatuta daude. Oihal edo belen banaketa be-rri honek erraztu egingo du zapiekin berekin maniobrak egitea, Ipar Atlantikoko baldintza g o - g o r r e t a n batez ere. © José Lopez
Parks Canada-ren
arkeologoak korasta-orpoa
berreskuratzen ari
diren unea, San Juan baleontziaren
inguruko urpeko
indusketan, Labradorreko
Red Bayn.
Parks Canada-ren arkeologoak korasta-orpoa berreskuratzen ari diren unea, San Juan baleontziaren inguruko urpeko indusketan, Labradorreko Red Bayn. © José Lopez

Urkuilu edo urka hauek, geroago, gila muturren gainean
doazen barangak izango dira, eta branka eta txopako aldakak
eratuko dituzte. Pieza hauek adarrak eta enborrak adarkatzetik
ateratzen dira.
Urkuilu edo urka hauek, geroago, gila muturren gainean doazen barangak izango dira, eta branka eta txopako aldakak eratuko dituzte. Pieza hauek adarrak eta enborrak adarkatzetik ateratzen dira. © José Lopez
Genolak zuakerren,
hau da, ontziaren saihetsen
zatia dira.
Nao motako
ontzietan,
zuakerren osagaiak
jobaltak edo
barangak,
genolak,
estekadurak
eta txarrantxa
edo armazoi-buruak
ziren.
Genolak zuakerren, hau da, ontziaren saihetsen zatia dira. Nao motako ontzietan, zuakerren osagaiak jobaltak edo barangak, genolak, estekadurak eta txarrantxa edo armazoi-buruak ziren. © José Lopez

San Juan ontzia.
Azkenean, haritz adar kurboa ontziaren egituran
dagokion tokira iritsi da. Pieza hau kontu handiz
aukeratu behar zuten, zeren eta lematik oso hurbil
zegoela eta egiturako pieza garrantzitsuen arteko
lotura zela tentsio handiei eutsi behar zien.
San Juan ontzia. Azkenean, haritz adar kurboa ontziaren egituran dagokion tokira iritsi da. Pieza hau kontu handiz aukeratu behar zuten, zeren eta lematik oso hurbil zegoela eta egiturako pieza garrantzitsuen arteko lotura zela tentsio handiei eutsi behar zien. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net