Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Gure Itsasontziak > XV. Mendea
Bertan 23

XV. Mendea


Korasta-lemari esker karga-ahalmena handitzean, propultsiorako indarra ere areagotu beharra sortuko da. Ordura arte ontziak zeukan bela bakarraren altuera eta azalera handitzerik komeni ez denez, hain zuzen ontziaren egonkortasunari arazorik ez sortzeko, masta bakarrari trinketa erantsiko diote branka aldean, eta mesana txopan; aparailu berri honek nabarmen hobetuko du ontziaren gober-nagarritasuna, eta lemak jasaten duen presioa arinduko gainera, belak behar bezala doituz gero. XV. mendearen bigarren erdialdean hasiko dira kroskoa topeka, hau da, oholen ertzak elkarren kontra-kontra jarrita, forratzeko sistema erabiltzen; honek erabateko aldaketa ekarriko du, ontziak diseinatzeko eta ekidatzeko moduari dagokionez. Hasiera batean, bakarrik kroskoaren urpeko zatian erabiliko zuten, baina pixkanaka-pixkanaka forrua egiteko metodo honek erabat ordezkatuko zuen oholak teilakatuta eraikitzeko sistema. Fase honetan baztertu egingo dute txopa biribila, eta txopa laua hartuko dute ordezko, eraikititzen askoz errazagoa bera.

Zumaiako San Pedro elizan dagoen zinoparia. Joan Martinez de Mendaroren
ontziek Gibraltarreko Itsasartean 1475ean armada portugesaren eta genoarraren
kontra lortutako garaipena irudikatzen du.
Zumaiako San Pedro elizan dagoen zinoparia. Joan Martinez de Mendaroren ontziek Gibraltarreko Itsasartean 1475ean armada portugesaren eta genoarraren kontra lortutako garaipena irudikatzen du. © José Lopez
Cubellseko elizako Santa Ursularen erretaulan, Joan Reixachek pintatu zuen
1468an, eta Mataroko kokaren modeloan, ikus daiteke ezen, XV. mendearen erdialdean,
artean mantentzen zutela masta bakarreko aparailua Mediterraneoaren
inguru honetan. Alabaina, ontzi biotan Zumaia ontzikoaren antzeko eraikuntza
elementuak daude. Erretaulako
irudiak zehaztasun handiz
e-rakusten du poparen morfologia,
Zumaiako koadroan behar
bezala ikusten ez den bitartean.
Brankari dagokionez,
berriz, Mataroko koka Zumaia
ontziarenaren oso antzekoa
da.
100
Cubellseko elizako Santa Ursularen erretaulan, Joan Reixachek pintatu zuen 1468an, eta Mataroko kokaren modeloan, ikus daiteke ezen, XV. mendearen erdialdean, artean mantentzen zutela masta bakarreko aparailua Mediterraneoaren inguru honetan. Alabaina, ontzi biotan Zumaia ontzikoaren antzeko eraikuntza elementuak daude. Erretaulako irudiak zehaztasun handiz e-rakusten du poparen morfologia, Zumaiako koadroan behar bezala ikusten ez den bitartean. Brankari dagokionez, berriz, Mataroko koka Zumaia ontziarenaren oso antzekoa da. 100. © José Lopez

Mataroko koka, XV. mendearen
erdialdekoa. Zinopari
bat da, eta gordeta dagoen
europar ontzi baten modelorik
za-harrena dugu.
Rotterdameko Prins Hendrik
Itsas Museoa-ren bilduma
iraunkorrean dago ikusgai. 1471ko ilustrazio honetan,
trinketeko mastatxo bat ikus dezakegu;
txopan, aldiz, ez da oraingoz
gibel-masta edo mesanakoa antzematen.
Geroago masta hauek garatuz
joango dira, harik eta aparailuaren
funtsezko alderdi bat izatera iristen
diren arte. Trinketeko eta mesanako
belak jartzeak oihal-eremua
handitzea ahalbidetuko du, bela-erdigunea
igotzeke eta ontziaren egonkortasunari
arazorik sortzeke gainera.
Mataroko koka, XV. mendearen erdialdekoa. Zinopari bat da, eta gordeta dagoen europar ontzi baten modelorik za-harrena dugu. Rotterdameko Prins Hendrik Itsas Museoa-ren bilduma iraunkorrean dago ikusgai. 1471ko ilustrazio honetan, trinketeko mastatxo bat ikus dezakegu; txopan, aldiz, ez da oraingoz gibel-masta edo mesanakoa antzematen. Geroago masta hauek garatuz joango dira, harik eta aparailuaren funtsezko alderdi bat izatera iristen diren arte. Trinketeko eta mesanako belak jartzeak oihal-eremua handitzea ahalbidetuko du, bela-erdigunea igotzeke eta ontziaren egonkortasunari arazorik sortzeke gainera.© José Lopez

Martinez de Mendaroren ontzidiko
kapitana zen Zumaia ontzia
iru-dikatzen duen zinoparitik ateratako
irudia. Zehatz-mehatz erreproduzituta
ikus ditzakegu trinketeko
masta eta masta nagusiaren osagarri
diren mesana biak, erabat funtzionalak
ja-da, mendean zehar garatuz
joango zen bilakaera prozesuaren
ostean. Brankako gaztelua handitu
egin da, eta dagoeneko erabat txertatuta
dago kroskoaren egituran, txopako
zubia edo alkazarra bezalaxe.
Horrekin guz-tiarekin, badirudi elementu
hauek are sendoago egin nahi
dituztela, garaiko gerra-beharrei
erantzun ahal izateko, inolaz ere.
Ikus dezakegunez, Zumaia ontziak
artilleria dauka ka-relean muntatuta,
eta trapan jarritako lantzak ere bai,
bere armamentuaren zati gisa. Zumaiako zinhitzezko oholean ez da oholak trinkaduran egindako kroskoaren
ohiko erliebea antzematen. Baliteke Zumaia ontzia izatea topeka egindako lehen
ontzietako bat; alabaina, ezin dugu horrelakorik baieztatu, zeren eta teilakatze sistema
horretan egindako lehenagoko ontzien irudikapenetan erliebe hori ez baita beti
agertzen. Dena den, esan behar garai honetan hasi zirela eraikuntza mistoko kroskoak
garatzen: urpeko aldea topeka egina, eta gainaldea teilakatuta. Hauxe dugu
Frantziako Cavalaire-n aurkitutako ontzi-hondarraren kasua.
Martinez de Mendaroren ontzidiko kapitana zen Zumaia ontzia iru-dikatzen duen zinoparitik ateratako irudia. Zehatz-mehatz erreproduzituta ikus ditzakegu trinketeko masta eta masta nagusiaren osagarri diren mesana biak, erabat funtzionalak ja-da, mendean zehar garatuz joango zen bilakaera prozesuaren ostean. Brankako gaztelua handitu egin da, eta dagoeneko erabat txertatuta dago kroskoaren egituran, txopako zubia edo alkazarra bezalaxe. Horrekin guz-tiarekin, badirudi elementu hauek are sendoago egin nahi dituztela, garaiko gerra-beharrei erantzun ahal izateko, inolaz ere. Ikus dezakegunez, Zumaia ontziak artilleria dauka ka-relean muntatuta, eta trapan jarritako lantzak ere bai, bere armamentuaren zati gisa. Zumaiako zinhitzezko oholean ez da oholak trinkaduran egindako kroskoaren ohiko erliebea antzematen. Baliteke Zumaia ontzia izatea topeka egindako lehen ontzietako bat; alabaina, ezin dugu horrelakorik baieztatu, zeren eta teilakatze sistema horretan egindako lehenagoko ontzien irudikapenetan erliebe hori ez baita beti agertzen. Dena den, esan behar garai honetan hasi zirela eraikuntza mistoko kroskoak garatzen: urpeko aldea topeka egina, eta gainaldea teilakatuta. Hauxe dugu Frantziako Cavalaire-n aurkitutako ontzi-hondarraren kasua. © José Lopez

Txopa lauak
karga-bolumena
handituko du.
Txopa lauak karga-bolumena handituko du. © José Lopez

XV. mendearen
amaieran, ontziek
bes-te oihal bat jarriko
dute nagusiaren gainean,
eta horrela optimizatu
egingo dute belaeremuaren
banaketa;
berri honi gabia esango diote.
Gabia -edo trapa- zelataria jartzen
zen lekua zen. Hitz hau euskarazko habia
hitzetik dator, eta kontzeptu
mailan bat dator zelatari-postua
izendatzen duen ingelesezko
crow's nest edo bele-habi.
XV. mendearen amaieran, ontziek bes-te oihal bat jarriko dute nagusiaren gainean, eta horrela optimizatu egingo dute belaeremuaren banaketa; berri honi gabia esango diote. Gabia -edo trapa- zelataria jartzen zen lekua zen. Hitz hau euskarazko habia hitzetik dator, eta kontzeptu mailan bat dator zelatari-postua izendatzen duen ingelesezko crow's nest edo bele-habi. © José Lopez

Aparailua aniztu egingo da,
trinketa, mesana eta nagusiaz.
Gainal-deak bolumen handiagoa hartuko
du, edukiera edo karga-ahalmena
han-ditzearen eraginez.
Aparailua aniztu egingo da, trinketa, mesana eta nagusiaz. Gainal-deak bolumen handiagoa hartuko du, edukiera edo karga-ahalmena han-ditzearen eraginez. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net