Urgulleko gaztelua
41. Urgulleko Gazteluaren oinak 1850ean:
O) Plataforma nagusia A) Lehen oina. B) Bigarren oina 1- Urgulleko Santo Kristoren kapera;
2- Gaztelurako ipar-eskailera;
3- Kantina;
4- Garita hondatua;
5- Berezko haitza;
6- Lurpeko lojamendua;
7- Garita;
8- Eskailera nagusia;
9- Sukaldea;
10- Goardia-atala;
11- Artilleriako kuartela (lehen oina);
12- Infanteriako kuartela (lehen oina);
13- Beheko patina;
14- Komunak;
15- Maila (banketa);
16- Garita;
17- Parapetoa;
18- Kanoi-zuloa;
19- Sarjentuen gela;
20- Goardiako ofiziala;
21- Gobernadorearen pabilioia;
22- Ordenantzak;
23- Zelataria;
24- Ofizialen pabilioia;
25- Goiko patina;
26- Banderaren haga;
27- Jaurespen-dorreko artilleriako plataforma;
28- Gobernadorearen laguntzaileen gelak;
29- Sukaldea;
30- Ziega;
31- Artilleriako plataforma-ziegako eskailera;
32- Berezko haitza;
33- Artilleriako kuartela (2. oina);
34- Infanteriako kuartela (2. oina).© Juan Antonio Sáez
Urgull mendiaren tontorrean gotorleku bat altxatu zuten, 9 aldeko poligono irregular baten itxurako plataforma nagusi bat eginez; honetarako sarbidea emateko bi ate (iparrekoa eta ekialdekoa) eta ataka bat daude, eta hauetako bakoitzak bere eskailerak ditu.
Plataformaren perimetro osoa inguratuz parapeto bat dago, eta honetan oinarriturik maila bat (banketa esaten zioten); babesleak, parapetoaren gainetik tiro egin ahal izateko, maila honetara igotzen ziren. Parapetoan zein banketan hogeiren bat kanoi-zulo zeuden, eta oraindik ere badira garai bateko hiru garitetako bi. Iparreko parapetoari erantsirik, Urgulleko Santo Kristoren kaperatxoa dago.
42. Urgulleko gaztelua. Aireko ikuspegia. Lehen-lehenik hesi-babesa eta iparreko sarrera. Hondoan, ezkerrean, ekialdeko sarrera. Erdian, 'Matxoa'. Honen gainean Jesusen Bihotzaren estatua altxatzen da.© Paisajes Españoles S.A.
48. Urgull mendia. Egungo airetiko argazkia.© Paisajes Españoles S.A.
43. Urgulleko gaztelua. Ekialdeko sarrera Matxoaren goiko plataformatik ikusita. Zaintzako garita bat eta ezkilategi bat.© Gorka Agirre
44. Urgulleko gazteluko ekialdeko sarrerako zubia eta garitako oinarria.© Juan Antonio Sáez
Plataforma honen erdian jaurespen dorrea dago, "matxo" esaten zioten eta jatorria Erdi Aroan duen gotorlekua bera, XVI. eta XVII. mendeetan eginiko hainbat eraberritze lanen eraginez dagoeneko nahikoa ezkutuan geratua. Barnealdean, XIX. mendean ziega gisa erabilitako bi egonleku gangadun ditu. Hauen gainean gazteluko gobernadorearen eta beronen ofizialen gelak zeuden, eta baita artilleriarako plataforma erdi-zirkular bat eta patin bat (euri-ura biltzen duen andel bat) ere. Goreneko maila hau, gaur egun, zeharo itxuraldatuta dago, batetik hainbat kapera egin dutelako bertan, eta bestetik Jesusen Bihotzaren irudi erraldoi bat kokatu dutelako (1950).
Plataforma nagusian, matxoari erantsita, bi oineko kuartel bat dago (XVIII. mendekoa), luzera desberdineko bi nabe perpendikularrez osatua; nabeok bat egiten duten tokian arma plaza txiki bat eratzen dute, eta bertan zabaltzen da azpiko patineko karela.
47. Donostiako Urgull mendiko elementu gotor nagusiak:
1- Bardokaseko bateria;
2- Bardokaseko biltegia;
3- Ingelesen hilerria;
4- Tiro galeria;
5- Begiratokiko bateria;
6- Aiheneko plataforma;
7- Goardia-atala;
8- Printzearen (edo Gobernadorearen) behe-bateria;
9- Printzearen (edo Gobernadorearen) goi-bateria;
10- San Gabrieleko bateria;
11- Urgulleko gaztelua;
12- Hesi-babesa;
13- Hego-mendebaldeko plataforma;
14- Napoleonen bateria;
15- Santiagoko bolbora-biltegia;
16- Santiagoko kuartela;
17- Erreginaren (edo Santiagoko) bateria;
18- Santa Klarako goi-bateria;
19- Hondatutako bolbora-biltegia;
20- Damen bateria;
21- Santa Klarako behe-bateria;
22- Bardokaseko iturria;
23- Spanocchiren harresia.© Juan Antonio Sáez
45. Urgulleko gaztelua. Azpiko patineko karela.© Gorka Agirre
Urgull mendian gotortutako beste elementuak hainbat eraikin, harresi batzuk (Villaturielena eta Spanocchirena) eta mazeletan sakabanatutako bateriak dira, garai desberdinetan eraikiak eta unean uneko behar militarren arabera artilleriaz hornitu edo gabetuak, abandonatuak edo berregokituak.
46. Urgulleko gazteluko ganga. XIX. mendean ziega gisa erabili zuten.© Gorka Agirre
49. Donostiako goiko gotorlekuaren (Urgull) eta behekoaren maketa, gudaroste ingeles-portugesek 1813an zabaldutako bretxa ere ikusten dela.© Gorka Agirre
Urgulleko gazteluaren beraren oinarrian altxatu zituzten Printzearen bateria (edo Gobernadorearena), Erreginarena (edo Santiagorena), Napoleonena, eta hego-mendebaldeko plataforma; eta baita bolborategia eta Santiagoko kuartela ere (gaur egun azkeneko hau zeharo hondatuta dago). Beherago badira beste bateria batzuk, hala nola Begiratokiko bateria, Santa Klarako Goikoa eta Behekoa, Damena, Santa Teresarena, Bardokasekoa, Aiheneko plataforma; Tiroko Galeria, Biltegia eta Bardokaseko Bolborategia (eroria), eta abar.
50. Santa Klarako goi-bateria, izena ematen dion uhartearen parean.© Juan Antonio Sáez
51. Urgull mendiko gotorguneetarako sarbidea Begiratokikobateriaren azpialdean (XVIII. mendea).© Juan Antonio Sáez
52. Zaintzako garita, Santiagoko bolbora-biltegitik hurbil, Urgullen (1864).© Juan Antonio Sáez
Mendiaren azkeneko bi "gotortze" ahaleginak bat datoz, kronologiari begiratuta, batetik beheko harresien abandonuarekin, 1864an gertatu baitzen hau, eta bestetik 1898ko gerra hispano-amerikanoaren garaian kostako bateriak sendotzearekin; gaur egun zutik edo hondatuta ikus ditzakegun kuartel, goardia-atal, bolbora-biltegi eta abarretako gehienak azken garai hauetakoak dira.
Mendia eta gotorlekuak Donostiako Udalak erosi zituen 1921ean, eta berehala ekin zion horietako batzuk eraisteari. 1963an eraberritze lan handiak egin zituzten bertan, eta 1990eko hamarkadatik aurrera lan horiek jarraipena izan dute, hainbat jarduera puntualen bidez.
54. Damen bateria, altzairuzko Saint-Chamond 4 kanoiak, 7,5 cm-koak eta 1897ko modelokoak, bertan dituela. Hauek, salbak botatzeko bateria gisa, bere azken artilleria izan ziren. Gaur egun, hasieran zeuzkaten bi gurpil handiak falta zaizkie lau kanoiei.© Gorka Agirre
53. Damen bateria (Urgull) 1898 inguruan, ahotik kargatzen diren 12 cm-ko brontzezko hainbat kanoiz armatua.
56. Brontzezko kanoia (1576) Urgulleko gazteluko kanoi-zulo batean. Dagozkion banketa edo mailak ditu alde banatan.© Juan Antonio Sáez
55. Gobernadorearen behe-bateria. Goardia-atala (1866) eta goi-bateriarako arrapala.© Juan Antonio Sáez