gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

jueves 26 diciembre 2024

Bertan > Bertan 18 Fortificaciones en Gipuzkoa: siglos XVI-XIX > Versión en euskera: Azken karlistaldiko gotorlekuak (1872-1876)

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Azken karlistaldiko gotorlekuak (1872-1876)

Lehen karlistaldian eraikitakoak baino sendoagoak izanik, XIX. mendeko azken gerra zibilean zehar gudaroste liberalek askoz fabrika-obra gehiago erabili zuten altxatu zituzten gotorlekuetan; horrenbestez, horietako batzuk gotorleku iraunkortzat edo erdi-iraunkortzat har zitezkeen, nahiz artean oso urrun egon garai bereko frantses gotorleku boteretsuek ematen zituzten prestazioetatik.

94. Elatzeta dorrea (Irun).© Gorka Agirre
94. Elatzeta dorrea (Irun).© Gorka Agirre
95. Jaizkibel III dorrea.© Gorka Agirre
95. Jaizkibel III dorrea.© Gorka Agirre

Gotorlekuetako batzuk nahikoa handiak ziren, eta hurbileko defentsarako gezi-leiho ugari zeukaten, artilleria-ahalmen handiaz inolaz ere. Lubanarroa zeukaten defentsarako, eta kasu batzuetan lubanarro-babesak (kaponera deituak, lubanarroan bertan kokatutako bateriak ziren, bertatik gora ateratzen ez zirenak) eta zubi altxagarria ere bai. Osterantzean, kuartelak, munizio-horniak, patina, komunak, eta beste zenbait elementu zituzten. Gipuzkoako ipar-ekialdean guztira 46 ziren, eta aurkari zituzten, noski, karlisten gotorleku asko ere; hauek, hala ere, oro har ez ziren hain sofistikatuak.

96. Erramuzko dorrea (Jaizkibel V dorrea).© Gorka Agirre
96. Erramuzko dorrea (Jaizkibel V dorrea).© Gorka Agirre
97. Karlistaldiak. Soldaduak atseden hartzen.© Gorka Agirre
97. Karlistaldiak. Soldaduak atseden hartzen.© Gorka Agirre

Liberalen gotorlekuetako asko eta asko udalen ekimenez eraiki zituzten; beste batzuetan Ingeniari Militarren Gorputzaren aholkularitza izan zuten (eta horrelakoetan udalek eskubidea zuten, bertan inbertitutako kopuruak atzera berreskuratzeko). Beste batzuetan Ingeniaren Gorputzak berak egin zituen zuzenean lanak, udalei eskatu arren materialak eta langileak jartzea.

98. Hernaniko Santa Barbarako gotorlekua 1930 inguruan.© Indalecio Ojanguren
98. Hernaniko Santa Barbarako gotorlekua 1930 inguruan.© Indalecio Ojanguren

Udalek, gerran zehar, 984.307 pezeta gastatu zituzten gotortze lanetan eta, gotortze lan hauek kalte eragin zieten partikularretako askok bezalaxe, behin eta berriz erreklamatu behar izan zuten Legeak aitortzen zizkien diru-kopuruak kobratzea.

99. Santa Barbarako gotorlkua III. Karlistaldian: 1- Telegrafoaren dorre zirkularra;2- Dorrerako sarbidea;3- Ipar-mendebaldeko bateria;4- Ipar-mendebaldeko bateriarako sarbide-arra pala;5- Gotorlekuko bi obren arteko komunikaziora ko lubanarro-galeria, malda handikoa;6- Gotorlekurako sarrera;7- Kamaina;8- 1. kuartela;9- Kantina;10- Sukaldea;11- Komunak;12- Ofizialen pabilioirako sarrera-eskailera;13- Jakitokia;14- Ipar-ekialdeko bateria;15- Munizio-hornia;16- Hego-ekialdekobateria;17- 2. kuartela;18- Patina;19- 3. kuartela;20- Maila (banketa);21- Hego-mendebaldeko bateriarako sarbide-arrapala;22- Hego-mendebaldeko bateria;23- Goardia-atala (sarjentua);24- Goardia-atala (tropa);25- Goiko plataforma gezi-leihoduna;26- Lubanarroa.© Juan Antonio Sáez
99. Santa Barbarako gotorlkua III. Karlistaldian:
1- Telegrafoaren dorre zirkularra;
2- Dorrerako sarbidea;
3- Ipar-mendebaldeko bateria;
4- Ipar-mendebaldeko bateriarako sarbide-arra pala;
5- Gotorlekuko bi obren arteko komunikaziora ko lubanarro-galeria, malda handikoa;
6- Gotorlekurako sarrera;
7- Kamaina;
8- 1. kuartela;
9- Kantina;
10- Sukaldea;
11- Komunak;
12- Ofizialen pabilioirako sarrera-eskailera;
13- Jakitokia;
14- Ipar-ekialdeko bateria;
15- Munizio-hornia;
16- Hego-ekialdekobateria;
17- 2. kuartela;
18- Patina;
19- 3. kuartela;
20- Maila (banketa);
21- Hego-mendebaldeko bateriarako sarbide-arrapala;
22- Hego-mendebaldeko bateria;
23- Goardia-atala (sarjentua);
24- Goardia-atala (tropa);
25- Goiko plataforma gezi-leihoduna;
26- Lubanarroa.© Juan Antonio Sáez

Donostia liberala babestu zuten gudarosteak, III. Karlistaldian zehar, behin-behineko hiru lerro gotorretan oinarritu ziren, presaka eraiki baitzituzten hiriaren inguruan (harresiak 1864an eraitsi zituzten). Lehen lerroak, etsai karlistarengandik hurrekoenak, Kalbarioko dorrea eta Hernandez, Artola, Farola, Lugaritz, Puio, Ametzagaña, Altza, Mirakruz eta Almirante forteak zituen elementu nagusitzat. Bigarren lerroa atzerago zegoen, eta elementu nagusiak Antiguako dorrea, Haize Errota eta Pintoreko forteak, Loiolako dorrea eta Konkorreneko fortea ziren.

100. Liberalen gotorlekuak Donostia inguruan (1876).© Juan Antonio Sáez
100. Liberalen gotorlekuak Donostia inguruan (1876).© Juan Antonio Sáez
101. Liberalen gotorlekuak Donostiatik ekialdera (1876).© Juan Antonio Sáez
101. Liberalen gotorlekuak Donostiatik ekialdera (1876).© Juan Antonio Sáez

Hirugarren lerro gotorrak hiriaren hiri-bilbea mugatzen zuen. Harlangaitz arruntezko murru bat zen, behar bezala hornitua gezi-leihoz, eta erantsitako hainbat fortetxo eta goardia-atalen laguntza ere bazuena, Urgull mendiko gotorlekuarena bezalaxe.

102. Jaizkibel I dorrea.© Juan Antonio Sáez
102. Jaizkibel I dorrea.© Juan Antonio Sáez
103. Kanpainako gotorguneak Irun inguruan. Adarrezko parapetoaren barne-estaldura ikusi (oso adar mehezko azaoa, estu-estu jarria, lubetak eta beste elementu gotor batzuk estaltzeko erabilia).© Gorka Agirre

Beste herri batzuetako hirigunean burututako gotortze lanak ere azpimarratzekoak dira, besteak beste Hernani, Irun eta Tolosan eginikoak; hauetako ezaugarrietako bat atari edo itxiturak dira, kaleak zeharka mozten zituztenak harlangaitzezko murruak eginez eta zurezko ateak jarriz. Baratzetako paretak eta eraikinak berak ere, gezi-leihoz hornitutako kuboz edo artilleriako bateria txikiz sendotuak betiere, itxiturako harresi inprobisatuak izaten ziren.

104. Donostiako harresia III. Karlistaldian: 1- Santa Katalinako atea;2- Santa Katalinako zubi berria; 3 Santa Katalinako zurezko zubi zaharra;4- Santa Katalinako bateria; 5- Santa Katalinako goardia-atala, 40 gizonentzakoa;6- Murru gezi-leihoduna; 7- Atea;8- Murru gezi-leihoduna eta aurreko lubanarroa;9- Atea;10- Zurezko etxola (San Martin), 30 gizonentzakoa;11- Atea;12- Gasometroa;13- Gasometroko goardia-atala, 35 gizonentzakoa;14- San Bartolomeko gotorlekua, hilerri berriari erantsia;15- Hilerria;16- Goardia-atala, 20 gizonentzakoa, eta Hernaniko bideko atea;17- Hilerri zaharra; 18- Goardia-atala;19- Miserikordia zaharra, 60 gizonentzako kuartel gisa erabilia;20- Bainuen pasealekuko goardia-atala eta atea, 56 gizonentzakoa;21- Hernaniko bide zaharra;22- Pintoreko gotorlekua;23- Maniobra Eremuko goardia-atala, 54 gizonentzakoa; 24- Urumea ibaia (proiektatutako ibilgua);25- Lehortze-fasean dauden padurak eta Zabalgune proiektua.© Juan Antonio Sáez
104. Donostiako harresia III. Karlistaldian:
1- Santa Katalinako atea;
2- Santa Katalinako zubi berria;
3 Santa Katalinako zurezko zubi zaharra;
4- Santa Katalinako bateria;
5- Santa Katalinako goardia-atala, 40 gizonentzakoa;
6- Murru gezi-leihoduna;
7- Atea;
8- Murru gezi-leihoduna eta aurreko lubanarroa;
9- Atea;
10- Zurezko etxola (San Martin), 30 gizonentzakoa;
11- Atea;
12- Gasometroa;
13- Gasometroko goardia-atala, 35 gizonentzakoa;
14- San Bartolomeko gotorlekua, hilerri berriari erantsia;
15- Hilerria;
16- Goardia-atala, 20 gizonentzakoa, eta Hernaniko bideko atea;
17- Hilerri zaharra;
18- Goardia-atala;
19- Miserikordia zaharra, 60 gizonentzako kuartel gisa erabilia;
20- Bainuen pasealekuko goardia-atala eta atea, 56 gizonentzakoa;
21- Hernaniko bide zaharra;
22- Pintoreko gotorlekua;
23- Maniobra Eremuko goardia-atala, 54 gizonentzakoa;
24- Urumea ibaia (proiektatutako ibilgua);
25- Lehortze-fasean dauden padurak eta Zabalgune proiektua.© Juan Antonio Sáez
105. Hernaniko gotorlekua III. Karlistaldian zehar: 1- Lizarragako fortea;2- Kanoi-zuloa;3- Santiagomendi eta Antoneneko bateria;4- Danborra (N); 5- Kanoi-zuloa;6- Astigarragarako bateria;7- Danborra (N);8- Orkolagagaña eta © Juan Antonio Sáez
105. Hernaniko gotorlekua III. Karlistaldian zehar:
1- Lizarragako fortea;
2- Kanoi-zuloa;
3- Santiagomendi eta Antoneneko bateria;
4- Danborra (N);
5- Kanoi-zuloa;
6- Astigarragarako bateria;
7- Danborra (N);
8- Orkolagagaña eta © Juan Antonio Sáez

Lehen karlistaldiko forte itxurako gotorlekuekin gertatutakoaz oso bestela, gaur egunean ikusgarri ditugu oraindik batzuen hondar garrantzitsuak (Ametzagaña, Santa Barbara, Mendizorrotz, Oriamendi, Lord John Hay, Almirante, eta abar), eta baita dorre batzuenak ere (Jaizkibel, Elatzeta, Zubelzu, eta abar); izan ere, gerra amaitutakoan interes militarraren arabera sailkatu zituzten, eta horietako batzuk lan aktiboan edo erreserban mantendu ziren hainbat urtetan zehar.

106. Karlisten gotorlekuak (1876) liberalen gotorlekuen aurrean.© Juan Antonio Sáez
106. Karlisten gotorlekuak (1876) liberalen gotorlekuen aurrean.© Juan Antonio Sáez
107. Konkorreneko gotorlekua© Juan Antonio Sáez
107. Konkorreneko gotorlekua© Juan Antonio Sáez
108. Puioko gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
108. Puioko gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
109. Haize Errotako gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
109. Haize Errotako gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
110. Lugarizko gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
110. Lugarizko gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
111. Errenteriako Arramendiko gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
111. Errenteriako Arramendiko gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
112. Ametzagañako gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
112. Ametzagañako gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
113. Farolako gotorlekua. Horrela esaten zioten Igeldoko itsasargi zaharra bere barruan hartu zuelako.© Juan Antonio Sáez
113. Farolako gotorlekua. Horrela esaten zioten Igeldoko itsasargi zaharra bere barruan hartu zuelako.© Juan Antonio Sáez
114. Loiolako dorrea.© Juan Antonio Sáez
114. Loiolako dorrea.© Juan Antonio Sáez
115. Pintoreko gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
115. Pintoreko gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
116. Almirantearen gotorlekua (Ulia). Kuartelaren hondakinak. Oinplano karratuko forte honen parean, Pasaiako itsasadarraren beste aldean, Jaizkibel mendian, Lord John Hay fortea dago.© Juan Antonio Sáez

117. San Enrikeren gotorlekua. Jaizkibel mendiaren tontorrean dago, 576 m-ko garaieran, eta oraindik argi ikusten zaio oinplano angeluzuzena, elipse-erdiko oinplanoa duten lau albo-bateriaz babestua. Hauetako bi bikoitzak dira, eta alde nagusi bakoitzaren erdian daude, eta beste biak sinpleak dira, hegoaldeko alde nagusiaren muturretan kokatuak. Pare-parean mendebaldeko bateria ikusten dugu.© Juan Antonio Sáez

118. Mendizorrotzeko gotorlekua (Orio). 1876ko otsailera arte karlisten esku egon zen. Pare-parean zituen Kalbarioko dorrea (Igeldoko herrigunetik gertu) eta Fernandez fortea, liberalenak biak. Gaur egun bi barruti zentrokide eta gutxi gorabehera angeluzuzen antzeman daitezke. Argazkian goiko barrutia ikusten dugu.© Juan Antonio Sáez

119. Lord John Hay gotorlekua (Jaizkibel). Oinplanoa gutxi gorabehera angeluzuzena da, eta ingurua hartzen dion parapeto gezi-leihoduna ia-ia osorik ikus dezakegu oraindik ere.© Gorka Agirre
119. Lord John Hay gotorlekua (Jaizkibel). Oinplanoa gutxi gorabehera angeluzuzena da, eta ingurua hartzen dion parapeto gezi-leihoduna ia-ia osorik ikus dezakegu oraindik ere.© Gorka Agirre
120. Ametzagañako gotorlekua. Oinplanoa pentagono irregular bat zen, lubanarro batek inguratzen zuen, eta honek bi lubanarro-babes eta bi lubanarro-babeserdi zituen. Bi mailatan antolatuta dago. Goikoan artilleriako bateria dago, sei kanoi-zuloz eta hauen arteko maila edo banketaz (argazkian ikusten den moduan). Beheko mailan kuartela, munizio-hornia eta beste zenbait eraikin txiki zegoen. Sektore bien arteko loturarako arrapala bat eta bi eskailera zituen. © Juan Antonio Sáez

121. Lord John Hay gotorlekua. Munizio-hornia, oraindik bere estalkia, aireztapen-hodiak eta argiztapen-leihoa dituena. Inguruko haitzetik isolatuta dago, korridore estu baten bidez.© Gorka Agirre
121. Lord John Hay gotorlekua. Munizio-hornia, oraindik bere estalkia, aireztapen-hodiak eta argiztapen-leihoa dituena. Inguruko haitzetik isolatuta dago, korridore estu baten bidez.© Gorka Agirre
122. Pagogañako gotorlekuko hondakinak (Irun). Erdiko dorre oktogonala.© Juan Antonio Sáez
122. Pagogañako gotorlekuko hondakinak (Irun). Erdiko dorre oktogonala.© Juan Antonio Sáez
123. Pagogaña, Erlaitz menditik ikusia. Eskuinean fortearen aztarnak.© Juan Antonio Sáez
123. Pagogaña, Erlaitz menditik ikusia. Eskuinean fortearen aztarnak.© Juan Antonio Sáez
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net