gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

jueves 26 diciembre 2024





Bertan > Bertan 18 Fortificaciones en Gipuzkoa: siglos XVI-XIX > Versión en euskera: Santa Isabel Gaztelua

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Santa Isabel Gaztelua

Tiburcio Spanocchi ingeniari nagusiak gaztelu txiki bat eraikitzea proposatu zuen 1598an, Pasaiako portuko sarrera babesteko, baina 1620 arte Julio de Oviedok eta Francisco Lupecio kapitainak ez zuten lehenbiziko gotorleku proiektua erredaktatu; gaztelua errota zahar batetik (Txurrutella-errotatik) hurbil kokatu zuten. Diru-baliabiderik ezak gotorlekua bukatzea eragotzi zuen, eta gauzatutako lehen fasean bakar-bakarrik artilleriako plataformaren oinarria egin zuten.

24.Plano del Castillo de S[an]ta Ysabel situado sobre el canal del Puerto de Passage: año de 1754.© Carlos Mengs
24.Plano del Castillo de S[an]ta Ysabel situado sobre el canal del Puerto de Passage:
año de 1754.© Carlos Mengs

Lanak berriro moteldu ziren 1633an, Jeronimo de Soto eta Pedro Palear "Fratín" ingeniarien arteko desadostasunak zirela eta. 1638an eta 1719an gaztelu amaigabea frantziar gudarosteen esku geratu zen, eta hauek hainbat aldaketa garrantzitsu egin zituzten bertan. Geroago ere hainbatetan burutu ziren lanak gazteluan, eta halaz XX. mendearen hasierako pasaiatarrek ezagutu zuten gotorlekuaren itxurara heldu ginen.

Itsasalderako zatia murru sendo batez osatuta zegoen; murru etena zen, sei zatikoa, eta hauek ez ziren ez luzera ez norabide berdinekoak. Murru honexek eusten zion plataforma nagusiko lubetari. Portuko kanalaren ahora zuzenean begiratzen zuen parapeto-zatian lau kanoi-zulo zeuden eta, hauen azpian, beste hiru, lurpeko beste hainbeste kasamatatan kokatuta. Harresiko ataletako bik bat egiten zuten tokian, zaintzako garita bat zegoen sartuta.

25. Santa Isabel gaztelua senaiako ainguralekutik ikusita. XIX. mendeko grabatua.© Juan Antonio Sáez
25. Santa Isabel gaztelua senaiako ainguralekutik ikusita. XIX. mendeko grabatua.© Juan Antonio Sáez

Lehorrera begirako aldean, berriz, harresi garai bat zegoen, eta honen gainean parapeto ahul baten babesean egon zitezkeen soldaduak. Harresia bederatzi atal motzez osatuta zegoen, hauen norabideak desberdinak ziren, eta sortzen zituzten espazioetako batean eraikin txiki bat kokatu zuten (kaperauaren etxea izan zen eta, geroago, artilleriako kuartela). Murru beraren babesean, baina altuera txikiagotik abiatuta inolaz ere, neurri handiagoko eraikin bat zegoen, oinplano angeluzuzenekoa, lau oineko altuera zuena eta kuartel gisa erabili zutena.

Santa Isabel gazteluak 1867an amaitu zuen bere zerbitzu-bizitza, nahiz hurrengo urteetan erabili noizean behin. Artilleriako plataforma, gazteluko elementu nagusia bera, suntsitu egin zuten XX. mendearen lehen erdialdean egin zituzten lanetan, portuko sarrerako kanala hobetzeko lanetan alegia. Gaur egun egoitza pribatu bat dago bertan.

26. Santa Isabel gaztelua (XX. mendearen hasiera). Plataformako lau kanoi-zuloak eta kasamatetako hiru kanoi-zuloak ikusten dira.
26. Santa Isabel gaztelua (XX. mendearen hasiera). Plataformako lau kanoi-zuloak eta kasamatetako hiru kanoi-zuloak ikusten dira.
27. Pasaiako portuan sartzeko kanala. Eskuinean Santa Isabel gazteluaren hondakinak.© Gorka Agirre
27. Pasaiako portuan sartzeko kanala. Eskuinean Santa Isabel gazteluaren hondakinak.© Gorka Agirre
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net