gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

jueves 26 diciembre 2024

Bertan > Bertan 18 Fortificaciones en Gipuzkoa: siglos XVI-XIX > Versión en euskera: Artilleriako eta gogortzeko teknika berriak XIX. Mendean

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Artilleriako eta gogortzeko teknika berriak XIX. Mendean

139. Santa Klarako uhartea gotortzeko proiektua, ingeniari militarren errusiar eskola ospetsu bateko ikasle batek 1848an egina. Ideia zen uhartea berdintzea, eta bertan bi oineko gotorleku kasamatadun handi bat kokatzea. Honetan itsasora begirako hirurogeita hamar artilleria pieza baino gehiago kokatuko lirateke, eta barbetako bateria badiara begira egongo litzateke.© Carlos Mengs

XIX. mendearen azken hereneko gotorlekuak artilleriaren teknologiak eginiko aurrerapen berri bati aurre egin ahal izateko arkitektura militarrak sartutako berrikuntzen ondorio zuzena dira. Artilleriaren aurrerapauso hori arimen marradura izan zen, eta honen bidez granadek, su-armaren ahotik ateratzean, errotazio-mugimendua hartzen zuten, honenbestez asko irabaziz distantzian eta traiektorian.

140. Matakana (edo oineko gezi-leihoa) San Markoseko gotorlekuko burualdeko lubanarro-babesean. Honen eginkizuna lubanarroko zorurantz fusilez tiro egin ahal izatea da, lubanarro-babesaren ingurua defendatzeko hain justu.© Juan Antonio Sáez

Gotorleku bastioidunak eraginkortasuna galdu zuen, eta gotorleku kontzeptuak, esangura zehatzari begiratuta behintzat, desagertzera egin zuen; indarra galdutako hauen ordez, babes-sistemetan "lubaki-eremuak" agertu ziren. Donostiako harresiak 1864an eraistea, neurri batean, egitura horiek zaharkituta geratu izanaren ondorioa da , eta karlistaldietan zehar eraikitako gotorleku ugariek bere egina zuten, dagoeneko, estrategi kontzeptu berri hau.

Lubaki-eremuak definitzeko, esan dezakegu inguru hauetako kokagune nagusietan gotorleku iraunkorrak (forteak) daudela, elkarri saihetsetik babesa emateko (elkarren arteko distantzia artilleriaren irismena baino txikiagoa izango da beti) eta inguruan maniobratzen ari diren gudarosteei laguntzeko moduan jarrita gainera. Jeneralean hainbat instalazio dituzte zentralizatuta, hala nola ospitale militarra, munizio biltegi nagusia, kuartelak, artilleriako parkea, komunikazio sarea, etab.

141. Guadalupeko gotorlekuko lubanarro-babesetako baten kanpoaldea. Galeria aurreko babesa eta hainbat bao ikusten dira; hauek jaurtitzaile bati (zirkularra), matakan bati, 5,7 cm-ko kanoi batentzako kanoi-zulo bati eta honen alde banatan dauden gezi-leiho bertikalei dagozkie. Lubanarroko zorua ez da gotorlekuaren jatorrizko diseinuan jasotakoa.© Gorka Agirre
141. Guadalupeko gotorlekuko lubanarro-babesetako baten kanpoaldea. Galeria aurreko babesa eta hainbat bao ikusten dira;
hauek jaurtitzaile bati (zirkularra), matakan bati, 5,7 cm-ko kanoi batentzako kanoi-zulo bati eta honen alde banatan dauden gezi-leiho bertikalei dagozkie. Lubanarroko zorua ez da gotorlekuaren jatorrizko diseinuan jasotakoa.© Gorka Agirre
142. San Markoseko gotorlekuko lubanarro-babeserdia. Ikusi inguratzen duen galeria aurreko babesa. San Markoseko lubanarro-babes biak galeria aurreko babesik gabekoak dira, gezi-leihoak eta kanoi-zuloak lubanarroa bera baino kota handiagoan daudelako.© Gorka Agirre

Gotortze mota honen hedapena Raimond Seré de Riviéres (1815-1885) jeneral frantziarraren eskutik etorri zen nagusiki, ze 1875 eta 1895 bitartean babes-sistema konplexu bat proiektatu zuen Frantzian, hainbat lubaki-eremu (Verdun, Toul, Epinal, Belfort, etab) lotuz tarteko zenbait gotorlekuz; halaz, 166 forte eta dozenaka bateriaz eratutako lerro gotor jarraitu bat eratu zuen. Osterantzean, Brialmont jenerala ere aipatu behar da, 1887an gotortze-sistema bat sortu baitzuen, Belgikako Lieja eta Namur hirien inguruan 21 gotorleku, 21 forte zehazki, kokatuz.

XIX. mendearen bigarren erdialdean agintari militarrak Espainiaren eta Frantziaren artekoa igaro ezineko muga bihurtu nahi izan zuten, baina aurreikusitako baliabide ekonomikoak murritzak izanik, ezinezkoa izan zitzaien helburua erabat betetzea. Hala eta guztiz ere, Oiartzungo lubaki-eremuko forteez gain beste batzuk eraiki zituzten, hala nola Alfontso XII.arena Iruñeko San Kristobal mendian, Jakako Rapitan, Canfranceko Coll de Ladrones izenekoa eta Saguetako bateria, Biescasko Santa Elena, eta Gironako San Julian de Ramisekoa.

143. Guadalupeko gotorlekuko lubanarro-babeserdi bateko gerrako atea. Zubi erretraktil edo bilgarri bat du galeria aurreko babesaren gainean, eta honen ondoan kontramalkarreko eskailera bat, bide estaliaren eta gotorlekuaren barnealdearen arteko komunikazioa ahalbidetzeko.© Juan Antonio Sáez

144. Txoritokietako gotorlekuko kuarteleko goi-parapetoko gezi-leihoak.© Juan Antonio Sáez
144. Txoritokietako gotorlekuko kuarteleko goi-parapetoko gezi-leihoak.© Juan Antonio Sáez

Gotorleku hauek zeuzkaten blindajeak erabat zaharkituta geratu ziren azkar asko, artilleriaren aurrerapenak etengabe heltzen ari ziren eta; aurrerapenon artean, nabarmentzekoak dira 1885 inguruan agertutako torpedo-granada haiek, izan ere lehergai berri bat zeramaten, oso indar handikoa, eta jaurtigaia gotorlekuko blindajean sartu eta gero lehertzen zen. Gainera, piezak kulatatik kargatzen hasi zirelarik tiro-abiadurak ere gora egin zuen (ordura arte ahotik kargatzen zituzten), eta are bizkorragoa izango zen berehala, tiro bizkorreko kanoiak agertu zirenean. Jaurtigaien bultzadarako kerik gabeko bolbora erabiltzean, irismena ere gero eta handiagoa zen.

Materialen hobekuntza, nagusiki, burdinaren eta brontzearen ordez altzairua erabiltzen hasi zirenean etorri zen. Ostean, gogoan izan abiazio militarra 1911n agertu zela, are ahulago bihurtuz aurrerantzean era honetako gotorlekuak.

Europako beste herrialde batzuetan gotorlekuak modernizatzeko eta eraikitzeko bideak asko izan ziren, esaterako lubanarro-babesen ordez kontramalkarreko kutxak moldatzea, hormigoi berezia (1895 inguruan) eta hormigoi armatua (1910 inguruan) masiboki erabiltzea, dorre birakariak eta metalezko kanpaiak (1900erako dagoeneko oso hedatuta zeuden Europan zehar), bateriak sakabanatzea (festen alemanen kasuan esaterako) eta lurperatzea (Maginot lerroa, 1932-1944), baina hauek dagoeneko ez zuten eraginik izan Gipuzkoako gotorlekuetan.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net