gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko apirilak 26, ostirala





Bertan > Bertan 19 Zeramika herrikoia Gipuzkoan > Euskara bertsioa: Sutarako ontziak

PDF Bertsioa inprimitzeko [10,8 Mb]Ikono Acrobat

Sutarako ontziak

187. Sutako ontzi arkaikoetarako tornua, antzinakoa, Muelas del Pan eta Pereruela herrietan erabiltzen zena.© Jose López
187. Sutako ontzi arkaikoetarako tornua, antzinakoa, Muelas del Pan eta Pereruela herrietan erabiltzen zena.© Jose López

Sutarako ontziak egiteko lur onik baldin bazen Euskal Herrian, lur hori Nafarroako Zubitzan erabiltzen zena zen, Irunberri, Lizarra, Marañon eta antzeko herrietako ontzi lantegien inguruko lurrarekin sutarako kazolak eta lapikoak egiten baziren ere. Ez Gipuzkoan eta ez Araba eta Bizkaian ere, gure ustez ezta Iparraldean ere, ez zegoenez suari eutsiko zion lur egokirik, ontziak batez ere Zamorako Muelas de Pan eta Pereruela herrietatik ekarri ohi zituzten.

188. Zamorako Muelas del Pan herriko eltze eta lapikoa, sutara arrimatzeko burdinetan sartuta.© Jose López
188. Zamorako Muelas del Pan herriko eltze eta lapikoa, sutara arrimatzeko burdinetan sartuta.© Jose López

Madozen hiztegiak (1850) ondorengoa ekartzen du Muelas del Pan herriari buruz:

Industria eta Markataritza: Lurrezko ontzigintza, euskal probintzietara eta, zenbaitetan Frantziara ere, eramaten dituztenak.

Eta L.L. Cortesek, berriz, ondorengoa dio Salamancako Pereruela herriari buruz Zephirus-en, 2-3 zk.an:

Saltzaileak bitartekarien atzaparretan erortzen dira gehienetan, eta ez dute Zamorako muga zeharkatzen. Zamorako bitarteko saltzaile horiek dira Pereruelako ontziak Galiziara, Euskal Herrira, Kantabriara, Burgosera eta, zenbaitetan, Andaluziara igorriko dituztenak.

Hirurogei eta hamarreko hamarraldian Muela del Pan herrian José Martínez eta Domingo Blancorekin hitz egiteko aukera izan nuen. Ontzien salmentan arituak ziren biak eta, esa zidatenez, maiz bidaltzen zizkien ontziak Euskal Herriko ontzigile batzuei: Sabino Ortiz de Zarate (Elosukoa), Migel Arretxaga (Durangokoa), Leandro Ganzabal (Ametzagakoa), Fructuoso Fernandez de Larrinea (Elosukoa) eta beste batzuei.

189. Arrabal del Portillo herriko eltzea.© Enrike Ibabe
189. Arrabal del Portillo herriko eltzea.© Enrike Ibabe
190. Zamorako Muelas del Pan herriko eltzea.© Jose López
190. Zamorako Muelas del Pan herriko eltzea.© Jose López
191. Navas del Rey herriko eltzea.© Enrike Ibabe
191. Navas del Rey herriko eltzea.© Enrike Ibabe
192. Arrabal del Portillo herriko lapikoa.© Jose López
192. Arrabal del Portillo herriko lapikoa.© Jose López

Muelas del Pan herritik bidalitako ontziei "bizkotxoak" deitzen zieten, egositakoak baina iragazgarririk gabekoak zirelako. Gure lantegietara iritsi orduko bertan iragazgarria ematen zieten eztainuzko azal zuri baten bidez, eta ondoren berriro egosten zituzten.

Herri horretako gure berri emaileek ehun emakumezko ontzigile baino gehiago ezagutu zituztela esan ziguten, emakumezkoak baitziren eskuz erabiltzen zuten tornu oso arrunten bidez ontziak egoste garaian altxatzen zituztenak.

193. Muelas del Pan herriko lapiko eta kazola.© Jose López
193. Muelas del Pan herriko lapiko eta kazola.© Jose López

Gizonezkoen eginkizuna, berriz, lurra atera, buztina prestatu, behin altxatu ondoren ontziak egosi eta saltzea zen. Aipatu dugun tornuak badu antzekotasunik Zamorako Pereruela eta Moveros herrietan eta Poyastrue, Ordizan eta beste batzuetan erabiltzen zirenekin.

Nahiz eta sutarako ontzi gehienak Zamorako bi herri horietakoak ziren, Valladolideko Errabal de Portillo eta Las Navas del Rey herrietarik ere ekarri ohi zituzten. Ontzi horiek, kanpotik beiraztatu eta barrutik esmaltatu egiten zituzten gehienetan.

195. Zamorako Muelas del Pan herriko eltzea.© Jose López
195. Zamorako Muelas del Pan herriko eltzea.© Jose López
194. Arrabal del Portillo herriko lapikoa.© Jose López
194. Arrabal del Portillo herriko lapikoa.© Jose López
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net