gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko apirilak 26, ostirala





Bertan > Bertan 19 Zeramika herrikoia Gipuzkoan > Euskara bertsioa: Labeak

PDF Bertsioa inprimitzeko [10,8 Mb]Ikono Acrobat

Labeak

146. Moiloak.© Jose López
146. Moiloak.© Jose López

Ezagutzen dugun egosteko erarik antzinakoena su irekian egiten zena da, Euskal Herriaren aldamenean dagoen Biarnoko Ordizanen, XIX. mendea arte, sinestezina bada ere, egin ohi izan den bezala. R. Coqueret ikerlearen arabera, bi metro diametroko gune batean eta zoru buztintsu edo harri txikiz betetako batean, ongi lehortutako lastoa zabaltzen zen. Haren gainean adar mehe batzuk. Adar horien gainean garo estalkia eta egosi gabeko ontzi batzuk. Berriz ere garo estalkia eta ontzi gehiago, eta horrela kono baten itxura eman arte. Ondoren su ematen zioten. Behin piezak egosi ondoren, txondorra errautsez eta zotalez estaltzen zen, poliki hotz zedin.

147. Moilo eta adreiluz egindako takak Arabako Elosuko ontzi lantegietako labean, Euskal Herriko Zeramika Herrikoiaren Museoan.© Jose López
147. Moilo eta adreiluz egindako takak Arabako Elosuko ontzi lantegietako labean, Euskal Herriko Zeramika Herrikoiaren Museoan.© Jose López

Ontziak egozteko erek izan duten bilakaeran, oso garrantzitsua izan zen erretzeko eta egosteko ganberak banantzea, eta hori Mesopotamian gure aroa baino lau mila urte lehenago gertatu zen.

Daniel Rhodes adituak Les Fours bere liburu interesgarrian, aurrerapen harrigarri hori azalduz, ondokoa idatzi zuen:

Oraindik ere hobetu bazitekeen ere, labea jartzeko era hori aro berrira arte herri mediterraneotako eta Europako herrietako labe gehienek eduki dutena izan da.

148. Trebereak, txakurrak, esmaltatu edo beiraztatutako ontziak banantzeko.© Jose López
148. Trebereak, txakurrak, esmaltatu edo beiraztatutako ontziak banantzeko.© Jose López

Ontzi greziar batzuk dekoratzen dituzten marrazkien bidez izan dugu gure aro aurreko XV. mendean erabiltzen zituzten labeen berri, eta esan dezakegu labe nafar batzuk (Irunberrikoa, Atarrabiakoa, Tuterako antzinako labea) antzekoak zirela.

Labe horiek zutak ziren, gorako tiroa zutenak, Penintsula iberiarrean arabiarrak deituak, izan ere guri ailegatu zaizkigun era horretan, arabiarrak ekarritakoak direla baitirudite. Agertu ziren beste batzuk Ekialdean (Txinan, Japonian, Korean, eta abar) horizontalak deituak, hau da, erretzeko ganbera edo lekua eta tximinia ia maila berdinean zituztenak. Goi mailako kalitateko labeak ziren, izan ere tenperatura handiagoak lortzen zituzten eta labeen barnean beroaren banaketa erregularragoa.

149. Erretzeko ganbera Jose Ortiz de Zarateren labean, Elosun. Gangako harriak beiraztatuta ikus daitezke, tenperatura handia egon ohi zelako.© Jose López
149. Erretzeko ganbera Jose Ortiz de Zarateren labean, Elosun. Gangako harriak beiraztatuta ikus daitezke, tenperatura handia egon ohi zelako.© Jose López

Euskal Herrian ezagutzen ditugun labeak oin karratukoak dira ia, Tafallako Marino Gonzalezen lantegikoa eta Tuterako Carmelo Añonen labe modernoa izan ezik, oin biribilekoak baitziren. Bi labe horiek zoritxarrez desagertu egin ziren.

Guztiak ziren irekiak Irunberrikoa, Atarrabiakoa eta Tuterako antzinakoa izan ezik. Tuterakoaren egosteko ganberak adreiluzko ganga zuen, zulo batzuk zituen gasa eta kea irteteko, eta labeko suaren tiroa izateko.

Lehen esan dugun bezala, ontziak taken gainean jartzen zituzten, ontzi esmaltatuak edo beiraztatuak egositako buztinezko treberen bidez bananduz, egosten ari zirela ez zitezen elkar itsatsi. Txakurrak deitzen zieten haiei Zegaman eta Euskal Herriko beste ontzi lantegietako batzuetan. Egositako plater eta kikaretan bainua eman gabeko hiru puntu ikus ditzakegu. Puntu horietan itsasten ziren trebera horien ointxoak.

151. Plater eta katiluak,  komentu edo kofradietan usu eduki ohi ziren izenak daramatzatenak.© Jose López
151. Plater eta katiluak, komentu edo kofradietan usu eduki ohi ziren izenak daramatzatenak.© Jose López
152. Katilu handia.© Jose López
152. Katilu handia.© Jose López
153. Katiluak.© Jose López
153. Katiluak.© Jose López
150. Ohiko motiboekin eta kolore urdin edo berdez dekoratutako platerak, beste batzuk zeharo zuriak dira eta batzuetan izenarekin daude.© Jose López
150. Ohiko motiboekin eta kolore urdin edo berdez dekoratutako platerak, beste batzuk zeharo zuriak dira eta batzuetan izenarekin daude.© Jose López
154. Katilua heldulekuarekin eta dena bainatuta.© Jose López
154. Katilua heldulekuarekin eta dena bainatuta.© Jose López

Ontziek gainditu egiten zuten labearen goiko muga, goiko alde horri gainditutakoa deitzen zioten.

Behin labera ontziak sartu ondoren, egosteko ganberako ateak tapatu egiten ziren eta gainditutako zatia aurreko labealdietako puskatutako teilez eta ontzi puskez estaltzen zuten.

Eta su ematen zioten, lehenik poliki-poliki, epeltzeko, indar handiz gero 900dik 1.000 gradura bitarteko tenperatura lortu arte.

155. Barrutik bakarrik irazgaiztutako katiluak.© Jose López
155. Barrutik bakarrik irazgaiztutako katiluak.© Jose López

Ontziak nola ari ziren egosten jakiteko biderik erabiliena gainditutako zatian eta dekorazio kromatikoekin esmaltatuta zeuden ontziak kako metaliko batekin ateratzea zen.

Gutxi gorabehera bosgarren proba egiten zutenean, egositzat ematen zituzten. Egosketak 16tik 17 ordura irauten zuen eta, labe handiagoetan, 23 ordu ere irauten zuen.

Ontzi lantegietan, proba horiez gain, bistakoa deitzen zutena ere erabiltzen zuten. Zulo batzuk egiten zituzten egosteko ganberako ateak ixten zituzten hormetan.

156. Barreñoak, handiak txerria hiltzen denerako, beste batzuk ontziteria garbitzeko, edo edozein gauzatarako. © Jose López
156. Barreñoak, handiak txerria hiltzen denerako, beste batzuk ontziteria garbitzeko, edo edozein gauzatarako. © Jose López
157. Engobearen eta beiraztatuaren bidez irazgaiztutako barreñoa, mutur isurlea duena. © Jose López
157. Engobearen eta beiraztatuaren bidez irazgaiztutako barreñoa, mutur isurlea duena. © Jose López
159. Barrutik eta kanpotik irazgaiztutako barreñoa, Bergaratik datorrena.© Xabi Otero
159. Barrutik eta kanpotik irazgaiztutako barreñoa, Bergaratik datorrena.© Xabi Otero
158. Uribarri Ganboako Epifanio Galdos ontzigileak egindako barreñoa.© Jose López
158. Uribarri Ganboako Epifanio Galdos ontzigileak egindako barreñoa.© Jose López
160. Gantz ontzia, ebakidun dekorazioa eta mutur isurlea dituena.© Jose López
160. Gantz ontzia, ebakidun dekorazioa eta mutur isurlea dituena.© Jose López

Ontzigileak gainditutako zatiko ontzi puskak kolorez aldatu zirela , zuritzen ari zirela, ikusten zuenean, zuloak ixten zituzten tapoiak kentzen zituen eta handik ziri oso lehor bat sartuz, suak ematen zien argiarekin ikusten zuen nola zegoen gertuko ontzien esmaltatua edo beiraztatua. Egosi ondoren, erretzeko ganberaren ahoa tapatu egiten zuen, sua itoz joan zedin, eta ez zedin tirorik egon.

Bi egun itxoin behar zuen piezak hoztu eta labetik ateratzeko.

Pitzatuta ateratzen ziren piezei apelatuak deitzen zieten eta labearen ondoan pilatzen zituzten, eta hurrengo batean gainditutako zatikoak estaltzeko erabiliko zituzten.

Itxura zatarra zutenei, erreusak deitzen zieten eta partikularrei merke saltzen zizkieten.

161. Bergarako Aritzetako San Migel baserriko gantz ontzia. © Xabi Otero
161. Bergarako Aritzetako San Migel baserriko gantz ontzia. © Xabi Otero

Egoste lan hori oso delikatua zen, hego haizea ateratzeak, labean sua gaizki banatzeak, epeltze txar bat egiteak eta horrelako akatsek pikutara bidal zitzakeen lanordu pila bat eta materialak galarazi: buztina, esmalteak, erregaiak, etab. Daniel Rhodesek ondoko hau zioen:

Ontzigileek ez zituzten beren labeak beste eskulangileek beren tresnak hartzen zituzten bezala hartzen. Haien labea holokausto baten aldarea bezalako bat zen gehiago, etsai izan zitekeen bat, suntsitzaile bat, baina baita lagun bat ere, lankide zuen bat.

Hortik datorkie ontzigileek goikoaren babesaren bila ibiltzea, ontziak sartu baino lehen egosteko ganberaren barruko hormetan ontzi puskekin gurutzeak eginez; labea pizterakoan edo amaieran erreketako ganberaren goialdean gurutzeak eginez; eta gainditzen duen zatiko ontzi pusketan ere. Otoitz batzuk ere errezatzen zituzten edota prozesuaren une batzuetan aitaren egiten, eta nahiko ohiko zen ondo amaitutako labealdiaren amaieran Aintza Jaunari oihu egitea.

162. Narbaxan egindako gantz ontzia.© Jose López
162. Narbaxan egindako gantz ontzia.© Jose López

Aipatu Ordizan herrian egosketa herrikoa zen eta txondorrean piezak zituzten familiakoek haren inguruan belaunikatzen ziren eta egoste denbora osoan otoitz egiten zuten. Zerbait puskatu zela adierazten zuen hotsen bat entzuten zutenean, denek batera soule assieu esaten zuten, bakarra izan dadila alegia, eta beren otoitzak sutsuago egiten zituzten. Coquerelen arabera, zeremonia nahiko paganoa zen, horregatik herriko apaiza erabat zegon aurka. Errito horren jatorria ontzigilearen artea bezain zaharra behar zuen izan.

165. Gantz ontzia, estalkiarekin.© Jose López
165. Gantz ontzia, estalkiarekin.© Jose López
164. Gantz ontzia.© Jose López, Xabi Otero
164. Gantz ontzia.© Jose López, Xabi Otero
163. Uribarri Ganboan egindako gantz ontzia, ebakidun dekorazioa duena. © Jose López
163. Uribarri Ganboan egindako gantz ontzia, ebakidun dekorazioa duena. © Jose López
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net