gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

viernes 27 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Patricio Echeverria, S.A.

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Patricio Echeverria, S.A.

127. Erreminten forjaketa, igeltseritzako paletak.
127. Erreminten forjaketa, igeltseritzako paletak.
Patrizio Etxeberria legazpiarra metalurgiako langile gisa hasi zen bere inguruko forja txikietan, eta berehala lortu zuen maisu maila, 1908az geroztik eskala handian jorratuko zuen lanbide batean. Aipatu urte horretan sortu zuen bere erreminta lantegia, Segura, Echeverria y Cía izenaz. Han nekazaritzako lanabesak egiten zituzten batik bat, eta meatzaritza, zurgintza eta hargintza lanetarako tresna mota guztiak. Katalogo zabala inondik ere, hartzen baitzituen hala nola aitzurrak, aitzur luzeak, segak, eskuareak eta sardak, pikatxoiak, mazoak, palankak, ziriak eta mutxardak, eta forjako lanabesak oro har.



130. Patricio Echeverria lantegiko produktuen publizitate kartela.
130. Patricio Echeverria lantegiko produktuen publizitate kartela.
Pedro Segura, Romualdo Etxeberria eta Prudentzia Gereta izan ziren enpresa fundatzaileak, Patrizio Etxeberriarekin batera. Urte gutxiren buruan finkatzen ikusi zuten enpresa, herrialde neutraletako industriarentzat Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen koiuntura ekonomiko onaren babesean. Gerra amaiturik, Patrizio jauna bera bakarrik jarri zen negozioaren buru, eta sozietate erregular kolektibo bihurtu zuen. Urte batzuk geroago, 1938an hain zuzen, sozietate anonimo mailara heldu zen, Patricio Echeverria S.A. izenaz.

128. Legazpiko Patricio Echeverria 1908an sortu zen enpresa integrala izateko helburuarekin, eta bere erremintak fabrikatzeko prozesu osoa bere gain hartu zuen, lehengaitik hasita bidalketa egin arte.
128. Legazpiko Patricio Echeverria 1908an sortu zen enpresa integrala izateko helburuarekin, eta bere erremintak fabrikatzeko prozesu osoa bere gain hartu zuen, lehengaitik hasita bidalketa egin arte.
Patricio Echeverria enpresa integrala izateko jaio zen, fabrikazio prozesu osoa bere baitan hartuz, galdaketatik beretik erreminten pieza eta osagarri guzti-guztiak egiteraino. Horretarako, berehala izan zuen labe elektriko bat bere galdaketa-nabean, eta honen lehenbiziko altzairu-galda 1931ko udaberrian heldu zen. Forjako pabilioian, ijezteko tren handiak eta prentsa eta mailu modernoak zituen, galdaragintza berritu bat, akabera-tailer bat eta tratamendu termikoak, bere zentral elektrikoaz eta laborategi propioaz gainera.

129. Pikatxoi forjaketa.
129. Pikatxoi forjaketa.
Ahalegin horiek guztiak ospe handiko marka bat lortzera bideratu zituen, “Bellota” markara alegia, eta denbora igaro ahala izen komertzial hau kalitatearen sinbolo izatera heldu zen nekazaritzako tresnen arloan, hala nazioko merkatuetan nola nazioartekoetan. Bitxia bada ere, enpresa berehala hasi arren marka hori erabiltzen, hasieran ez zen bere jabetzakoa, eta gipuzkoar enpresa honek Sheffieldgo Henry Taylor etxe ingelesari erosi zion (HERRERAS, ZALDUA 1997).

134. Nekazaritzako tresnen forjaketa lana Patricio Echeverria enpresaren ekoizpen lerro handienetako bat da. Segak.
134. Nekazaritzako tresnen forjaketa lana Patricio Echeverria enpresaren ekoizpen lerro handienetako bat da. Segak.
Negozioa hazten joan zen, eta Legazpitik bertatik kanporantz hedatuz. 1940an sukurtsal berri bat zabaldu zuten Idiazabalen, limak edo karraskak egiteko, eta hiru hamarraldi geroago beste bat Ollokin, Nafarroan, kirtenak egiteko; 1978an Atlantikoa zeharkatu eta Venezuelan egoitza bat zabaldu zuten, 1987an Kolonbian, eta 1992an Mexikon.

Aspaldiko kontua zen jada Urola haranera mugatutako tailer txiki hura, eta industri konplexu berri bat jaio zen, antolamendu berri eta konplexuago baten beharrean jaio ere. Laurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran bereizi egin zituzten industri jarduera desberdinak hainbat enpresatan. Corporación Patricio Echeverría S.A. zatitu eta Patricio Echeverría Aceros S.A., Patricio Echeverría Forja S.A., Bellota Herramientas S.A. eta Inversiones S.A. sozietateak sortu zituzten. 1993an Grupo Siderúrgico Vasco sortu zuten behin betiko, eta honetan korporazioak kapital sozialaren %17 du berea (HERRERAS, ZALDUA, 1997).

131. Galdaketa.
131. Galdaketa.
Lehen urteetako plantilla txiki hartatik, dozena bat inguru izango ziren, Patricio Echeverria hiru mila langiletik gora izatera heldu zen, Legazpiko biztanleria aktiboaren %85 hartuz. Esan gabe doa Urola haraneko herri honek asko zor diola industri erraldoi honi, gaur egungo hiri-itxuraketari dagokionez. Lantegiaren instalazioek bi kilometro baino gehiago hartzen dute luzean, eta honen babesean etxe-multzo asko eraiki dituzte 40ko urteez geroztik. San Inazio auzoaren ostean, 100 etxe baino gehiago izaki honetan, Arantzazu eta San Jose etorri ziren. Enpresaren asistentzia-politika hezkuntzaren arlora ere zabaldu zen, eskolen eraikuntzan lagunduz, esaterako mutikoentzako Buen Pastor eta neskentzako Santa Teresa eskolen kasuan gertatu bezala. Santa Kruz asiloa, adinekoentzat eta gaixoentzat, osasundegiak, esaterako tuberkulosiaren kontrako eta toraxeko gaitzak tratatzeko kontsultategia, edo ekonomatoa bera, Patrizio Etxeberriaren gizarte-lan emankorraren lekukoak dira, lan horrek herrian bertan utzi dituen aztarna fisikoena bezalaxe.

133. Forjaketa tailerra.
133. Forjaketa tailerra.

132. Produktu forjatua.
132. Produktu forjatua.


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net