gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

viernes 27 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Burdingintzaren ondarea

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Burdingintzaren ondarea

44. Agorregiko burdinolako azpiegitura hidraulikoaren irudi harrigarria; antepara bikoiztun elementu berezia, Frantzisko Iberoren zuzendaritzapean burututako lana (1754).
44. Agorregiko burdinolako azpiegitura hidraulikoaren irudi harrigarria; antepara bikoiztun elementu berezia, Frantzisko Iberoren zuzendaritzapean burututako lana (1754).
Gaur egun burdinola hidraulikoen hondar ugari dago Gipuzkoako lurretan sakabanaturik, baina egia da paraje batzuei lehentasuna eman ziela hainbat zertzeladak, hala nola inguru batzuetan instalazioak goiztiarrak izateak

-Goierrin gertatu bezala-, ur-baliabideen baldintza bereziek- Urola haranean esaterako- eta hornitzeko erraztasunak edo lehengaiak -meatzeak edo mendiak- hurrean izateak alegia. Alabaina, hasierako baldintzatzaile horiei beste gertakizun batzuk erantsiko zitzaizkien geroago, eta guztion artean ematen digute ondare honen egungo egoeraren arrazoia. Halaz, burdinolen tokia beste industria batzuek erabili zutenean -esaterako papergintzako enpresek Ibarra eta Andoaingo burdinolen kasuan-, haien instalazioak desagertu egin ziren, industri prozesu berrien onerako.

46. 1580ko maiatzaren 3an Mirandaolan gertatutako gurutzearen mirariaren berregitea.
46. 1580ko maiatzaren 3an Mirandaolan gertatutako gurutzearen mirariaren berregitea.
Kopuruari dagokionez, XVII. mendearen lehen erdialdean Lopez de Isastik eman zuen kopuruaren arabera 118 burdinola ari ziren orduan lanean -80 zeharrola eta 38 tiradera-, baina XVIII. mendearen erdialdera 58 besterik ez ziren jada; ehun urte geroago, 4k bakarrik zirauten lanean. Inmobilismoak burdinolen gainbehera eta bata bestearen atzetik ixten joatea ekarri zuen. Labe garaien lehia, Erdialdeko Europan eta Britainia Handian ohiko teknologia baitzen, are zorrotzago bihurtu zen Suediako altzairua merkatuan sartu zenean, honek ezagun laga zuelako Bizkaiko Golkoko burdinolen lehiakortasun eskasa.

Logikoa denez, instalazioak uztean hondatu eta desagertu egin ziren, baina hala eta guztiz ere, oraindik jarduera garrantzitsu horren hondar ugari aurki dezakegu lurralde osoan zehar. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 90eko hamarraldian egindako inbentarioak 62 toki jaso ditu Gipuzkoan, burdingintzaren aipatzeko moduko hondarrak dituztenak; Bizkaian 60 dira eta Araban 9 besterik ez. Dena den, toki-multzo honetako gehienetan hondakina besterik ez dago.

45. Agorregiko burdinola.
45. Agorregiko burdinola.
Aiako Agorregiko burdinola eta erroten instalazioak aipamen berezia merezi du. Honetan, Foru Aldundiak egindako berreraikuntza lanak aukera ematen digu injinerutza hidraulikoak gure herrialdeko industria tradizionalaren zerbitzuan jarritako alerik bikainenetako bat ikusteko. Burdinola honen jarduera XVI. mendean dagoeneko dokumentatuta egon arren, gaur egun bisita dezakegun instalazioa 1754koa da, orduko jabea zen Joakin Lardizabalek Frantzisko Iberori plano berriak egiteko agindu zionekoa alegia. Injineru gipuzkoar honek irtenbide burutsua diseinatu zuen, ur-baliabideei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko, inguruko erreketan bost ur-hartune prestatuz burdinolaren naza guztiak hornitzeko. Agorregiren silueta mailadunak -bata bestearen gainean jarritako bi antepara ditu-, aprobetxamenduaren ildo nagusiak adierazten dizkigu: lehen ur-biltegiak hauspoetako gurpilari eragiten zion, eta ura bigarren biltegian biltzen zen atzera, gabia mugitu eta honi erantsirik eraiki zuten errotari berari ere eragiteko. Gainera, honetatik behera bigarren errota egin zuten, eta burdingintzako eta errotako lanetan soberan geratutako ur guztia berriro bilduz, lanean jartzen zuten azken errotan, errekara itzuli aurretik.

47. Oiartzungo Arditurriko grabitate-arkudun presa.
47. Oiartzungo Arditurriko grabitate-arkudun presa.
Bizkaian badira antepara mailadunak dituzten beste instalazio batzuk, eta horiei erantsitako errotak ere nahiko ohiko kontua dira. Baina Agorregiren aldeko elementuak baditugu, ospe handiko egile bat izatea batetik -gaitasun handiko teknikari ilustratuak ziren Ibero familiako bat hain zuzen- eta paisaiaz aparteko kalitatea duen inguru batean egotea bestetik; gainera, haren elementu mekanikoak zehatz-mehatz berreskuratu eta berreraiki dituzte.

48. Burdinolako lan baldintza gogorrak direla eta, olagizonek tunika luzeak edo “langile-tunikak” jantzi behar izaten zituzten, eta buruan kapelu zabalak ere eraman behar izaten zituzten, berotasunetik eta txinpartetatik babestearren.
48. Burdinolako lan baldintza gogorrak direla eta, olagizonek tunika luzeak edo “langile-tunikak” jantzi behar izaten zituzten, eta buruan kapelu zabalak ere eraman behar izaten zituzten, berotasunetik eta txinpartetatik babestearren.
Tratamendu instituzional horien baitan Urolaren goi-arroaren kasua aipatu behar da; honetan, Patrizio Etxeberriak 50eko urteetan Mirandaolako burdinolaren hondarretan burututako lanak ondare honen historia eta bilakaeraren inguruan gero eta kezka handiagoa sortarazi du. Eta kezka honen emaitza, gaur egungo Lenbur Fundazioa dugu, burdinari lotutako iragan hori berreskuratzen eta dibulgatzen ari baita (Olazarra, Elorregi, Brinkola, Olaberri, etab.). Urolaren arroko hondarren aberastasun aparta nabarmentzeko modukoa da, ze 26 toki inguru badira jarduera horrekin lotzeko modukoak, bederatzi Azpeitiko udalerrian, kontzentrazio ezohikoa erakutsiz gainera Urrestilla inguruan. Zestoako Altzolaras goikoa tailerra ere, izen bereko jauregiaren mendekoa, aipatu beharrekoa da. Goranzko egiturak ongi gorde dituelarik, ardatzetako baten aztarnak ere baditu tunelean, guzuraskaren obraren egiturarekin batera.

49. Irungo Urdanibiako burdinolaren bista orokorra..
49. Irungo Urdanibiako burdinolaren bista orokorra..
Oiartzungo Olaberriko burdinolaren kasua interesgarria da, ze zeharrola baten eta tiradera baten eginkizunak betetzen zituen, tunelaren alde banatan; hemen egindako ikerlanek erakutsi dutenez, aire-hornidurarako haize-arka edo tronpa bat izan zuen. Gaur egun ezagutzeko moduan dagoen kaltzinatzeko ia-ia labe bakarra gorde du.

Sarritan Deba aldeko instalazioak, aro garaikidean inguru horrek izan duen industrializazio biziaren ondorioz, galduz joan dira, eta beren toki eta aprobetxamenduak egungo enpresei utzi dizkiete; halaz, instalazio kopurua izugarri murriztu da. Honek pobrezia itxura ematen du lehen begiratuan, baina zonalde horren errealitate historikoa oso bestelakoa izan da, metalurgian buru-belarri murgildutakoetako bat izan baita,

50. Beasaingo Igartza jauregia, ondoko burdinola eta errota bere jabetzapean zituen oinetxe garrantzitsua.
50. Beasaingo Igartza jauregia, ondoko burdinola eta errota bere jabetzapean zituen oinetxe garrantzitsua.
51. Legazpiko Olaberria Burdinola, tunel hidraulikoaren barrena.
51. Legazpiko Olaberria Burdinola, tunel hidraulikoaren barrena.
nahiz eta ale gutxi diren ezagutzeko moduko itxura mantendu dutenak, esaterako Eskoriatzako Olazar, barnealdean kanoi-ganga duen bere tunel hidrauliko bikain eta guzti, geroago zerrategi eta zentral elektriko baterako aprobetxatu zuten arren. Mendaroko Aurtenolarekin ere, izen bereko dorretxearen aldamenean den horrekin, gauza bera gertatzen da.

Osterantzean bada elementu interesgarrien sorta zabal samar bat, batez ere tunela gorde izanak adierazten diguna burdinolak izan zirela, gaur egun oso edo erabat desitxuratuta dauden arren. Horien artekoak ditugu, besteak beste, Beasaingo Ihartza edo Igartza, Orioko Sarikola, Irungo Arantzate eta Urdanibia, Berastegiko Ameraun, eta Segurako Arrabiola, zerrenda osoa luzea da ordea, lehen aipatutako kopurura osatu artekoa, batzuetan hondarren kontserbazio eta adierazgarritasun maila behar beste argia ez bada ere.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net