gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

viernes 27 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Burdinaren eskulangintza eta gremio erakundeak

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Burdinaren eskulangintza eta gremio erakundeak

75. XVI. mendeko pistola giltza, Eibarko Arma Museoa.
75. XVI. mendeko pistola giltza, Eibarko Arma Museoa.

76. XV. mendeko balezta krokagailua.
76. XV. mendeko balezta krokagailua.


74. XV. mendeko lantza.
74. XV. mendeko lantza.
79. Armadura. Falcesko markeserrikoa.
79. Armadura. Falcesko markeserrikoa.
Gipuzkoako metalurgiaren garrantzia ikusten dugu, zalantzarik gabe, burdinazko edo honen aleazioz egindako objektuen manipulazio eta manufakturan espezialdutako hainbat eta hainbat lanbideren sorburuan; lanbide hauexek izan dira lurraldeak gero izan duen garapenaren oinarria. Horregatik, Gipuzkoan burdinari buruz hitz egitean derrigorrean heldu behar diogu armagintzaren gaiari, babes zein erasoko objektu horiei alegia. Lehengaia ugari eta kalitatezkoa izanik -are lurraldean bertan eskuratzen zutela- eta manipulazioan erakutsitako trebezia eta esperientzia kontuan harturik, ongi ulertzen da zergatik lortu zuen sektore honek garrantzia eta errekonozimendua, pixkanaka-pixkanaka, Estatu osoan. Tailerrak eta eskulangileak gero eta gehiago zirela, Koroa hornitzeko lehenbiziko kontratu handiak heldu ziren, eta mugimendu honen ondorioz Reales Fábricas de Armas esaten zieten arma-fabrikak sortu zituzten. Bidaiatxo bat egingo dugu horien gorabehera garrantzitsuenen artetik.

XV. menderako, gipuzkoar inguruak eta, zehatzago esanda, Debabarreneko lantegi eta gremio-taldeek lehenbiziko lan-enkarguak hartu zituzten. Koroaren eskaria gora zihoala, Europan eta itsasoz haraindi inperio handi bat mantendu eta babestu nahirik, kontratu sistema erregular bat antolatu beharra etorri zuen, eta horrelaxe sortu ziren Errege Fabrikak. Horiek ez ziren halako toki edo eraikin jakin bat, baizik eta gremio-antolamendu hierarkiko eta espezializatu bat, XVI. eta XVIII. mendeen artean garatu zena.

77. XVII. mende hasierako kaskoa.
77. XVII. mende hasierako kaskoa.
Horien aurrekariak arma zurien fabrikazioan daude, ze langintza hori epe osoan zehar mantendu zen, suzko armagintzarekin batera hain zuzen. Pikak, babeski eta soin-ezkutuak, lantzak, korazak, buruko burdinak, kasketak eta armadurako era guztietako elementuak fabrikatzen zituzten lurralde osoan zehar, sutegi txikietan, ezpata, aizto, guraize eta abarrekin batera. Jarduera honetan, Nafarroako Eugiko fabrika itxi ostean 1616an sortutako Tolosako Real Fábrica de Armas Blancas-ek egindako lana izan zen Debak bete zuen eginkizun garrantzitsua lausotu zuen bakarra. Antolamendu honek inguruko eskulangile askoren ahaleginak bildu zituen, ze horrela Estatuarekiko kontratu finkoa lortzen zuten, beren produktuak bideratzeko. Hala eta guztiz ere, Debak arma zurien langintzan segitu zuen, eta buru-babesak, bular-oskolak, tatxetak, baionetak, pikak eta abar egiten jarraitu zuen. Gainera, arma motzek eta txikiek ez zuten tokirik galdu, eta arlo honetan azpimarratzeko modukoa da Bergarako aiztogileen kofradia, 1535az geroztik ordenantza eta guzti zuena.

73. Burdingizonen lana espezializazio maila handietara iritsi zen, eskaera ezberdin ugariri erantzuten zioten manufakturatutako produktu ugari sortuz, besteak beste, armak, armadurak, aiztoak, bandak, sarrailak... Irudian, XVI. mendeko euskaldunak ikus daitezke, bat lantza eta kaskoa dituela (1566ko G. Usnaglioren
grabatua).
73. Burdingizonen lana espezializazio maila handietara iritsi zen, eskaera ezberdin ugariri erantzuten zioten manufakturatutako produktu ugari sortuz, besteak beste, armak, armadurak, aiztoak, bandak, sarrailak... Irudian, XVI. mendeko euskaldunak ikus daitezke, bat lantza eta kaskoa dituela (1566ko G. Usnaglioren
grabatua).
Alabaina, XVI. mendearen lehen hamarraldietatik aurrera suzko armagintza izango da lurraldearen ekialdeko zatiari nortasun sendoa emango diona. Arkabuza agertu zelarik, industria horren garapenak bultzada handia hartu zuen, bide batez ekarriz langintza hori modu erregularrean finkatzea Ermua, Eibar, Elgoibar, Soraluze eta Bergaran. 1573an armagintzaren finkapena heldu zen, Errege Fabrikak sortzean alegia, eta horien eskariaren indarraz antolamendu horretan sartutakoak beste herri batzuetara ere heldu ziren.

Asiento sistema erabiltzen zen, hau da, monarkiaren ordezkariekin zuzenean hitzartutako hornidura-kontratuak; horietan zehazten zituzten arma motak, kopuruak eta ezaugarriak. Koroak bere ardurapean zuen lehengaien hornidura bermatzea, prozesu osoa kontrolatzen zuen, eta osagaiak probatzen zituzten ikuskari eta aztertzaile talde bat ere bazuen; horiek, produktuari onespena eman ostean, biltegietan gordetzen zuten, behar zen tokira bidali aurretik. Eginkizun horietarako egoitza Soraluzen finkatu zuten, hantxe jarriz proba-tokiak eta Biltegiak, Errege-etxe deituak.

78. XVI. mendeko forjako atea.
78. XVI. mendeko forjako atea.
Gremio-diputatuek eskariak hitzartu eta eskulangileen artean banatzen zuten lana, entrega epeak, kalitatea eta ordainketak kontrolatuz. Izan ere, suzko arma ez zen, hasi eta bukatu, arlo honetako tailer berean egiteko produktua. Pieza bakoitza lau gremioren eginkizuna zen, ia-ia eskualdeko eta inguruetako herri guztietan (esaterako Bizkaiko Ibaizabal Garaian) zeuden gremioren eginkizuna alegia. Gremioen eginkizunak zehatz-mehatz banatuta zeuden, honela: kanoigileak (armaren kanoia egiteko arduradunak), giltzagileak (“giltzak”, hots, tiroa egiteko mekanismorako), muntatzaileak (aurrekoen piezak muntatu eta mihiztatzeko) eta kaxaginak (azken akabera emateko).

82. Armagintza lurraldearen ezaugarrietako bat izan da, Deba Arroko iragana eta garapena, bereziki, markatu duena.
82. Armagintza lurraldearen ezaugarrietako bat izan da, Deba Arroko iragana eta garapena, bereziki, markatu duena.
83. XVIII. mendeko txinpart pistola.
83. XVIII. mendeko txinpart pistola.

80. XIX. mendeko fusila, Eibarko Arma Museoa.
80. XIX. mendeko fusila, Eibarko Arma Museoa.
81. Karlistadetan erabilitako XIX. mendeko pistoidun fusila.
81. Karlistadetan erabilitako XIX. mendeko pistoidun fusila.
Koiunturaren eraginez, Errege Fabrikek hainbat gorabehera izan zuten beren produkzioan, eta XVI. mendeko loraldiaren ondotik, XVII.ak krisialdi sakona ekarri zuen, XVIII. mendera arte horrela segituz; honetan, berriz, beste goraldi baten ondoren Konbentzio Gerrak ekarritako hondamenak amaiera eman zion zikloari. Errege Fabriken sistema desagerturik, langile espezializatu askok beste inguru batzuetara jo zuen (Zaragoza, Trubia, Sevilla, …), eta beste batzuk sistema berpizten ahalegindu ziren gogotik. Soraluzeren nagusitasuna zalantzan jarri zuten, Eibarrek batez ere, ze herri honetan bertako eskulangile ekimentsuek beharrezko berrikuntzarako ildoak jorratu zituzten XIX. mendean zehar, sektore horren industria modernoaren garapenaren oinarria prestatuz.


88. Ardiei ilea mozteko guraizeak
88. Ardiei ilea mozteko
guraizeak.


87. Aitzurra.
87. Aitzurra.


86. Harrobiko harmailua.
86. Harrobiko harmailua.


84. Sutegi eta burdinolek eguneroko beharrak ase
        zituzten: laiak, aitzurrak, golde muturrak, palak, pikatxoiak, hondeaitzurrak,
        igitaiak, zartaginak, pertzak eta ferrak bertako tailerretatik atera ziren tokian tokiko merkatuari erantzuteko.
84. Sutegi eta burdinolek eguneroko beharrak ase zituzten: laiak, aitzurrak, golde muturrak, palak, pikatxoiak, hondeaitzurrak, igitaiak, zartaginak, pertzak eta ferrak bertako tailerretatik atera ziren tokian tokiko merkatuari erantzuteko.


Armaginen lanarekin batera, gabiek, sutegiek eta errementaldegiek segitu zuten epe osoan zehar beren produktuez eguneroko bizimoduko beharrak asetzen, bai barne-merkatuan bai itsasoz haraindikoan. Laiak, aitzurrak, golde-buruak, palak, pikatxoiak, aitzur luzeak, segak, zartaginak, burdinsareak, pertzak, iltzeak, ferrak, eta era guztietako tresna eta lanabesak maila partikularrean edo gremiotan propio antolaturik egiten zituzten, Gipuzkoa osoan barrena, ze ia-ia herri edo komunitate guztietan zegoen gutxienez horrelako tailer bat.

Lan haiek guztiak espezializatutako gremioen usadio eta ohituraz araututa zeuden, eta egiturak organigrama jakin bati segitzen zion, baitzen maisu, ofizial eta aprendiz edo mutilaz osatua. Lehena izan ohi zen lantoki edo tailerraren jabea, edo bertako maizterra bestela, eta horren trebetasun eta ezagueraren mendean zegoen negozioaren martxa ona. Bere eginkizunak burutzeko langile espezializatuak zituen, ofizialak alegia, eskarmentu handikoak, eta hitzartutako halako soldata baten trukean egiten zuten lan, “plazerajea” aparte, hura produktibitate-prima moduko bat izaten zen eta. Azkeneko mailan aprendizak zeuden, eta horiek gutxienez hiru urtez aritzen ziren maisu baten zerbitzuan, janari, lojamendu eta jantzi truke. Ikaste prozesuaren ondotik, eta gremioaren edo maisuaren azterketa batez, ofizial mailara hel zitezkeen, eta ordutik aurrera beren lanaldia jornalean kontrata zezaketen.

89. Lauortza, lurra lantzeko golde mota.
89. Lauortza, lurra lantzeko golde mota.


85. Harakin aizkora.
85. Harakin aizkora.


90. Laiak.
90. Laiak.


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net