gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

viernes 27 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Burdinaren errenteriak

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Burdinaren errenteriak

52. Zumaia. Itsasadarretako bokaleak elkar trukerako bide izan ziren, burdingintzak eta burdinaren esportazioak sortu zuten merkantzien fluxuan.
52. Zumaia. Itsasadarretako bokaleak elkar trukerako bide izan ziren, burdingintzak eta burdinaren esportazioak sortu zuten merkantzien fluxuan.


54. Gipuzkoan mea gehiena ibaietan barrena garraiatzen zuten.
54. Gipuzkoan mea gehiena ibaietan barrena garraiatzen zuten.


53. Azkoitiko Egurbiola dorretxea.
53. Azkoitiko Egurbiola dorretxea.


Aro Modernoan zehar euskal lurralde osoan burdinaren meatzaritzak eta metalurgiak hartu zuten garrantziak ematen digu errenteria edo lonja-etxeen sorreraren eta banaketaren arrazoia. Etxe horiek biltegiratze eta merkaturatzeko tokiak ziren, eta bertan ordaintzen ziren errenta errealak. Burdin mea gordinaren eta burdina landu edo erdi-landuaren zamalanak egiteko zein pisatu eta biltzeko instalazioak eta lanabesak bertan egon ohi ziren.

55. Ibaia burdingintzaren funtsezko faktore bihurtu zen, izan ere, instalazioetarako energia iturri zen eta komunikazio eta garraioei estuki lotuta zegoen.
55. Ibaia burdingintzaren funtsezko faktore bihurtu zen, izan ere, instalazioetarako energia iturri zen eta komunikazio eta garraioei estuki lotuta zegoen.


Bere eginkizuna zela eta -burdinaren gaineko eskubideak kobratzea alegia- Gipuzkoako lurralde osoan zehar hedatu ziren, hala itsasoko nola ibaiko portuetan, Hondarribi eta Errenteriatik Altzola eta Elgoibarraino helduz, tartean izanik Donostia, Hernani, Aiako Arrazubia, edo Zestoako Bedua. Horiek guztiak, inondik ere, produktuek Probintziaren barnealdetik itsaso aldera egiten zuten bidean kokatuta zeuden.

56. Urolako itsasadarraren gaineko Beduako errenteria: XVII. mendeko instalazioak berregiteko maketa.
56. Urolako itsasadarraren gaineko Beduako errenteria: XVII. mendeko instalazioak berregiteko maketa.


57. Zestoako Bedua lonja-etxearen gaur egungo egoera.
57. Zestoako Bedua lonja-etxearen gaur egungo egoera.


58. Ertzean uzten zen zama. 59. Gurdietan, bailaran
        gora, mendiko burdinoletaraino iristen ziren.
58. Ertzean uzten zen zama. 59. Gurdietan, bailaran gora, mendiko burdinoletaraino iristen ziren.
Beduako kasua da ondoen ezagutzen dugunetako bat. Beduako leinua Erdi Aroaz geroztik ari zen burdinaren merkataritza eta erauzketaren gaineko eskubide errealak kobratzeko pribilejioa erabiltzen. Urolaren itsasadarretik gora eginez gero, horixe zen haranean gora abiatu eta barnealdeko burdinola eta herrietara heltzen ziren bideak hartzeko tokia. Txukun samartutako ibaiertzean, Bizkaitik inportatutako mea deskargatzen zuten, eta inguruko olagizonek merkaturatzen zituzten produktuak ere bertan biltzen zituzten. Inguru hori eraldatuz joan bada ere, oraindik zutik dago XVII. mendearen amaiera aldean jabeek administratzailea egoteko eraiki zuten jauregi-etxea. Estilo klasizistakoa da, kubo bolumen nabarmenekoa, eta bertan loggia edo goiko arkuteria hirukoitza dugu azpimarragarriena; garai batean ibai-portu honetan sartu edo ateratzen zen burdina gordinaren edo landuaren kontuak zelaigunean egiten zituzten, eta zelaigune horrexetara begira dago aipatutako loggia.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net