gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

viernes 27 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Metalezko eraldatuen garaipena

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Metalezko eraldatuen garaipena

101. Iltze forjatuak.
101. Iltze forjatuak.

103. Forjako tresnak.
103. Forjako tresnak.


99. La Cerrajera Guipuzcoana hasierako lantegietako bat da, eta 1906an La Union Cerrajera sektoreko enpresa integral enblematikoari bide eman zion.
99. La Cerrajera Guipuzcoana hasierako lantegietako bat da, eta 1906an La Union Cerrajera sektoreko enpresa integral enblematikoari bide eman zion.
98. Fabrikatzaile marka 1920-1930eko tornu paralelo batean.
98. Fabrikatzaile marka 1920-1930eko tornu paralelo batean.
Gipuzkoan industrializazioaren ereduak eraldatuen mundurantz jo zuen, hain zuzen ezaugarri geografikoek, lehengaien eskasiak, eta kapital-metaketarik ezak bultzaturik -Bizkaiak, berriz, kapitalak lortu zituen, mearen esportazio masiboari esker-. Gipuzkoaren ezaugarri nagusiak sektore aniztasuna, baliabide naturalen erabateko aprobetxamendua eta, beti, enpresari txiki eta ertainaren presentzia izan ziren; izan ere, baliabide ekonomiko txikiekin eta askotan eskulangintzako jardueretatik abiatuta, enpresari haiek halako maila bateko industri negozio berrietan murgiltzea eta aurrera egitea erabaki zuten.

100. Armagintzak Gipuzkoako industria metalurgikoaren oinarri nagusietako bat izaten jarraitu du, XIX. eta XX. mendeetan zehar. XIX. mendeko duelu pistoladun kutxatila.
100. Armagintzak Gipuzkoako industria metalurgikoaren oinarri nagusietako bat izaten jarraitu du, XIX. eta XX. mendeetan zehar. XIX. mendeko duelu pistoladun kutxatila.
Bertako burdin meategi eskasez baliatuz, burdinolen tradizio zaharrari jarraiki, eskura zituen ur-baliabideak ustiatuz, eta burdina gordina eta harrikatza inportatuz, industria metalurgiko garaikidea baldintza berri batzuetan oinarriturik garatuz joan zen, bereziki lanabes eta erreminta sorta zabalak egitera zuzenduta. Ez da harritzekoa sektorea sendotu izana, are gehiago kontuan hartzen badugu Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak bultzatutako berrikuntza ahalegin aipatuak eta Deba Erdiko inguruaren armagintzarako joera, Soraluze, Eibar, Elgoibar, Ermua eta Bergara izanik buru. Herri horiei elkartu zitzaien geroago Arrasate, gipuzkoar armagintzaren erdigune bihurtzeko saio berantiar batez.

102. Lingotetxo galdatua. Bergarako Labe Garaiak.
102. Lingotetxo galdatua. Bergarako Labe Garaiak.
Metalezko eraldatuen industriak, XIX. mendearen bigarren hamarralditik aurrera, bere loraldia izan zuen, hainbat arrazoiren ondorioz, tartean izanik hurrenak: aduanak Ebrotik itsasora eta Iruna eraman izana (1841); O’Donnellen legea, penintsulan arma salmenta librea ahalbidetzen baitzuen (1860); teknologia berriak eskuratu izana; atzerriko merkatuak zabaldu izana, batez ere amerikarrak eta europarrak; eta gremio-sistema zorrotza desagertu izana.

105. Legazpiko Patricio Etxeberrian, forja lana.
105. Legazpiko Patricio Etxeberrian, forja lana.

106. Mineral azpilak Zarauzko Mollarriko kargatokian.
106. Mineral azpilak Zarauzko Mollarriko kargatokian.


107. Urrezko inkrustazioak dituen errebolber damaskinatua. Eibar.
107. Urrezko inkrustazioak dituen errebolber damaskinatua. Eibar.
Beasaingo labe garaiak 1862an aurrerapausoa eman zuen, eta honek arlo honen bilakaerarako hainbat urrats eragin zituen ondoren. Urtebete lehenago fundatua zuten Arrasaten “Vergarajauregui, Resusta y Cía” enpresa, urteak igaro ahala lurraldeko garrantzitsuenetako batean sartuko zena, hain zuzen “Unión Cerrajera de Mondragón” enpresan; ahaleginak nagusiki sozietate mugatuetan bildu izana, horietan bi edo enpresari gehiagok elkartzen baitzituzten beren baliabideak, modernotasunerako beste pauso garrantzitsuetako bat izan zen.

108. Zeraingo Aizpean minerala kiskaltzeko labeak.
108. Zeraingo Aizpean minerala kiskaltzeko labeak.
Hurrengo urteetan zehar, produktu metalurgikoen tailer eta fabrikak ugaritu, hazi eta berritu egin ziren. Armagintzaren produkzioak gora egin zuen, eta gauza bera gertatu zen beste produktu batzuekin ere, hala nola iltze, torloju, puntapax, erreminta eta abarrekin. Honek guztiak lehengai eskari handiagoa ekarri zuen berekin, eta horrelaxe sortu ziren galdategi handiak.

110. Zarauzko Mollarriko kargatokiko plataformaren aztarnak.
110. Zarauzko Mollarriko kargatokiko plataformaren aztarnak.
Hauetakoa dugu 1883an fundatutako Eibarko “S.A. Aurrera”ren kasua. Honetarako ekimena Eibarko industria-gizon talde batetik atera zen; ordura arte Frantziako eta Belgikako inportazioen mendean ari ziren, baina aurrerantzean burdinurtua prestatuko zuten bi kubilotetan, herriko armagin txikien talde zabala hornitzeko. Antzeko kasua da Romualdo Garcíarena 1877an, San Pedro de Elgoibar fundatu zuenean, egur-ikatzez burdingintzan aritzeko. Talde honetan pitinka-pitinka beste zenbait enpresa sartu zen, besteak beste Pasaian sortutako Molinao, Lasarteko Fundición Fossey edo Real Compañía Asturiana de Minas hura, Errenterian berun-galdategi bat sortu baitzuen, batez ere Irungo San Nartziso meategiko galenaz lan egiteko, edota gero enpresa integralen ezinbesteko zati izango zirenak, esaterako Cerrajera, C.A.F. edo Patricio Echeverria-ren kasuan gertatu bezala.

109. Altzairu fabrika, lingotearen galdaketa.
109. Altzairu fabrika, lingotearen galdaketa.
Hauen guztien ezaugarri komuna, oro har, produkzio bolumen eta gaitasun txikia izango zen, baina hala eta guztiz ere, langile kopuru handia erabiliko zuten, eta Gipuzkoako industri panoramaren kapital-inbertsiorik handienak erakarri zituzten gainera, aparte utzirik, inondik ere, papergintzaren arloko erraldoi kapitalizatu batzuek erakarritakoak, horietan ere handiak izan baitziren inbertsioak. 1915eko Industri Estatistikaren arabera, metalurgiako hamar bat lantegi dira ehun langiletik gorako bakarrak, eta oso ugari ziren kontratupeko hamar langilera heltzen ez zirenak (LUENGO TEIXIDOR, 1990).

113. GAC Bizikleta.
113. GAC Bizikleta.

114. Eibarko bizikleta tailerra.
114. Eibarko bizikleta tailerra.


116. Alfa josteko makina.
116. Alfa josteko makina.

112. Kainoien zulatze eta kalibratzea. Victor Sarasqueta. Eibar.
112. Kainoien zulatze eta kalibratzea. Victor Sarasqueta. Eibar.


115. Llama pistola. Eibar.
115. Llama pistola. Eibar.
Sociedad Española de Construcciones Metálicas (Beasain)960
Unión Cerrajera de Mondragón (Arrasate)870
Orbea (Mallabia)347
Garate, Anítua y Cía (Eibar)304
Unión Cerrajera (Bergara)201
ábrica de Cañones (Soraluze)188
Trocaola, Aranzabal y Cía (Eibar)143
Aizmendi (Eibar)126
Fábrica de Plomo de Capuchinos (Errenteria)114
Fundiciones Molinao (Pasaia)104
117. Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoa.
117. Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoa.

Aniztea eta geografian banatzea

121. Galdaketa, forjaketa, manufaktura eta ahokadura mekanikoa Gipuzkoako burdingintzan beti ageri izan diren errealitateak.
121. Galdaketa, forjaketa, manufaktura eta ahokadura mekanikoa Gipuzkoako burdingintzan beti ageri izan diren errealitateak.
Etapa berri honetan, armagintzak produkzioa aniztu beharra ekarri zuen, eta aldi berean espezialitateak eskualde mailan banatuz joan ziren, are herri edo toki mailan ere. Galdutako gremioetako maisuak elkarteetan hasi ziren biltzen 1859an. Eibarko zortzi giltzagilek fusil, pistola eta errebolber giltzak fabrikatzeko sozietatea sortu zuten. Gauza bera gertatu zen Soraluzen, 1862an “Euskalduna” enpresa fundatu baitzuten, hamarraldi bateko jardueran 70.000 arma baino gehiago produzituz. Ordurako, Orbea senide eibartarrek moldatua zuten beren Urkizuko errota, karabinak egiteko nabe txiki bat atonduz bertan (1859). Horiek, begirada etorkizunera zuzenduz, berehala sartu zituzten berrikuntza teknikoak elaborazio prozesuan, besteak beste leunketa mekanikoa, galvanoplastia bidezko nikeleztatzea eta, are garrantzitsuago, energia elektrikoaren aplikazioa; honetan, Gipuzkoako aitzindaritzat hartu beharko genituzke (1890).

119. Legazpiko GSB Altzairuko eskuzko forja.
119. Legazpiko GSB Altzairuko eskuzko forja.
Energia honen erabileraz, ordura arte ezagutzekeko garapena lortu zuen armagintzak. Orbea, Larrañaga eta Joaristi-rekin batera, horiek baitziren fabrikatzaile nagusiak, beste hainbat izen ageri zaigu, hala nola Victor Sarasqueta, Arizmendi, Trocaola, Aguirre, Zamacola y Cía, Crucelegui, Anitua, Beristain, etab. Armagintzan sartutako langile kopuruak Eibarko langile-zerrendaren %54 hartzen zuen 1906rako, %50 Soraluzen, honetan Euskalduna zaharrak, orain S.A. Placencia de las Armas-ek, 180 langile baitzituen lanean, eta azkenik %11 Elgoibarren (AGIRRE KEREXETA, 1987). Garai horretan, Eibar hartzen zuten penintsula osoko armagintza-gune nagusitzat.

120- Legazpiko GSB Altzairuko tona-kopuru handiko forja.
120- Legazpiko GSB Altzairuko tona-kopuru handiko forja.





Baina kanpo-merkatuen mendekoegi izateak krisialdi larria ekarri zuen 1914 inguruan, nahiz eta Espainia gatazkan -Lehen Mundu Gerran alegia- neutral agertzeak ahalbidetu zuen halako itxurazko berrindartze bat izatea gerrak iraun bitartean; dena den, armistizioaren ondoren atzera etorri zen ahuldadea, Europako produkzio zentroek lanari berriro ekin ziotenean. Armagintza modernoaren garairik gorena, beraz, 1900 eta 1917 bitartekoa izan zen. Ordutik aurrera, eta batez ere hogeiko hamarraldiaren erdialdeaz geroztik, produkzioaren aniztasunera jo beharra izan zen, nahitaez.

122. Bergarako Labe Garaiak. Labe elektrikoa.
122. Bergarako Labe Garaiak. Labe elektrikoa.
Bide honetatik etorri ziren bizikleta fabrikazioa (G.A.C. 1925ean; Orbea 1929an), josteko makinena (Alfa 1927an), makina-erremintarena (Parabán y Cía, Orbea y Larrañaga, Juan Esperanza, Cruz, Ochoa y Cía, Estarta y Ecenarro, 1924an), aparailu elektrikoena (Anitua e Hijos, Solac), torlojugintza, Aguinaga, Lete, Egaña eta Madina; tresna elektrikoak, Hormaechea; etxeko tresnak, Elma; forja eta estanpazioa, Garaciaga; makina-erreminta, Arriola y Cía, Forjas de Elgoibar, Alcorta, Unzueta y Cía, Mugarza, Ugarte y Cía, Crucelegui Hnos; sarrailagintza, La Industria Mondragonesa eta Metalúrgica Cerrajera; burdineriako produktuak, Roneo eta Altuna y Garai, etab.

Atzean geratu zen armagintzarako dedikazio esklusibo hura, Debabarrenaren ezaugarri nagusia izandakoa, eta bertako industri ehunaren portaera eredugarrietako bat agertu zen, baitzen produktua zabaltzea eta merkatu berriago edo sortu berrietara bideratzea.

123. Beasaingo CAF (Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles).
123. Beasaingo CAF (Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles).
Donostia inguruan izan ziren Talleres Urcola (1917), trenbideetarako materialaren fabrikazioan eta forjaketan ari zena, eta Herederos de Ramón Mugica, honetan ere garraio material orokorra eta trenbideetarakoa eraikitzen zutela. Urretxun, Honorio Alberdi S.A. enpresak altzairuzko malgukiak egiten zituen. Ontziola nagusiei loturik beste hainbat sozietate metalurgiko agertu zen, besteak beste Pasaiako Fundiciones Luzuriaga eta Zumaiako Balenciaga. Azkoitian, Acerías y Forjas de Azkoitia S.A.k -beronen sorburua aurkitzeko 1515era jo behar dugu eta Oñatiko Zubillaga burdinolara- era guztietako lanabes forjatuak egiten zituen. Tolosan Fundiciones Telleria agertu zen (1842), burdinurtu fabrikazioan aritzeko, eta Voith, turbina elektrikoak banatzeko; azkenik, Lazkaon Forjas Hijos de A. Albisu fundatu zuten 1848an.

124. Bergarako Labe Garaiak.
124. Bergarako Labe Garaiak.
Egia da artean armagintzan zegoela multzo nagusia; armagintzak eta honen industria osagarriak eraldaketa arloaren %80 hartzen zuen hogeiko urteen erdialdean, baina dagoeneko automobil-osagarrien prestakuntza, ekipamendu elektrikoak, etxeko tresnak, eta burdineriako produktu, torlojugintza, sarrailagintza eta makina-erremintari lotutako mundua beren lehen pausoak ematen ari ziren. Bide ugari horiek izango ziren armagintzaren behin betiko kolapsoari emandako irtenbidea.

Hauen guztien bilakaera generikoa, eguneroko bizimoduko beste hainbat gauzarena bezala, eten egin zen Gerra Zibila heltzean, honek materialetan, merkataritzan eta giza arloan bertan eragindako ondorioengatik gehiago gerrak berak ekarritako hondamenagatik baino. Kasu askotan, frankismoak beste ideologia batzuen aurka, besteak beste euskal nazionalismo, liberalismo, komunismo eta errepublikanismoaren aurka erakutsitako jarreragatik, eten egin zen presentzia erregularra eta belaunaldi-aldaketa negozio eta lanak aurrera eramateko, zeren eta zenbaitetan zuzendaritzarik gabe utzi baitzituen enpresak, edo haien berezko jarduera moztu, depurazio edo garbiketaren beldur baitzen hainbat jende. Gainera, nazioartean isolaturik egoteak eta

125. GSB, tona-kopuru handiko forja.
125. GSB, tona-kopuru handiko forja.
blokeo ekonomikoak izugarrizko itoaldia ekarri zion industri garapenari, erregimenaren lehen hamarraldietan zehar. Dena den, itoaldi honi aurre egin zioten, ahal izan zuten moduan, lantegi integralek - onura handiak atera zituzten luzera, merkatu nazionala beren produktuetarako erreserbatuta egotean, eta enpresa txikietako batzuek arazoz lepo iraun ahal izan zuten; hurrengo urteetan zehar itoaldi horren ondorioz sortuko zen, bide batez, hainbat arlo berri, ordura arte arazorik gabe inportatzen zutenaren eskariari erantzun beharra zegoen eta.

Hondamendiaren, lehengai eskasiaren eta garbiketaren eraginak eragin, 50eko urteen erdialdean arlo siderometalurgikoa atzera bihurtu zen gipuzkoar industriaren buru, eta arlo nagusia izatera iritsi ez arren, bere garapenaren erritmoa izan zen lurraldearen bizitza ekonomikoaren motore; gero, beste inork baino latzago jasan zuen 70eko hamarraldiko petrolioaren krisialdia, 80koen amaiera aldeko birmoldaketa, eta mendearen amaiera parteko teknologia berri, anizte prozesu eta aldakortasuna.

126. Bergarako Labe Garaiak, lingotetxoaren galdaketa.
126. Bergarako Labe Garaiak, lingotetxoaren galdaketa.
Urte haietako enpresa zerrenda luzea da, baina zalantzarik gabe arlo honetako hiru enpresa nagusiak, egindako industri ibilbide luzeagatik eta lurraldeko balantze ekonomikoetan hartutako pisuagatik, Legazpiko Patricio Echeverria, Beasaingo C.A.F. eta Arrasateko Unión Cerrajera izan dira.
104. 111. Eibarko arma fabrikatzaileen markak.
104. 111. Eibarko arma fabrikatzaileen markak.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net