Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata



Bertan 7

Historia apur bat

Espazio hori, "topos" hori, Arantzazuko Ama Santuaren irudia agertu zeneko leku sakratua, Aita Gaspar Garmarrak (1648) basamortu gerizgabe eta nahasgarri gisa deskribatu zuen, baina ez zitekeen horrenbesteraino izan, Aita Villasanteren esanetan, bertako zuhaitzek Oñatiko Haraneko burdindegiak hornitzen baitzituzten, bertako mendietan alatzen baitziren Goiherriko artaldeak, eta hurbiletik igarotzen zen Calahorrako Galtzarak Gipuzkoa eta Arabako lurrak Gaztelarekin lotzen baitzituen. Badirudi XV. mendean bazela, jadanik, bidaiariei eta zalditeriari arreta emateko etxe edo ostatua, ospitale edo sorospen-leku izan zitekeen San Joani eskainitako baseliza, eta Uribarriko herrigunea (Arantzazutik hurbilen zegoen herriska) osatzen zuten etxe eta baserri batzuk. Auzo honetako Balzategi baserrikoa (beltzaren/beltzaranaren etxea) zen Rodrigo, Ama Birjinaren irudia aurkitu zuen artzaina. Aloñako egi hauetan bizizirenak artzaintza zuten ogibide, oñatiar haraneko diru -iturririk nagusiena nekazaritza izaki. Araoz eta Urrexola auzoak ere, beren eliza bazutenak, garrantzizko leku eta zedarri izan ziren Historian; Arantzazutik hurbil daude eta Santutegia eraiki baino askoz ere lehenagokoak dira. Santutegitik hurbil dago, halaber, Sandailiako leize-zulo izugarria, eta bertan dagoen haitzarteko baseliza, gaur egun Santa Iliari eskainia, Martin Mendizabal historiagilearen hitzetan frantsez birjin eta martiria. Duela urte batzuk bisitatu nuen Manuel Lekuona eta Manuel Laborde jaunekin b atera. Biok lotzen zuten baseliza hau kristo aurreko praktika eta tradizioekin eta gaur egun oso antzinako ermandadea dago bertan. Lekuak, Araba eta Errioxako beste batzuen antzekoa, harkaitz -eremitorio itxura du. Biok ere, erlijio-tradizio neolitikoak erromatar beraintiar eta erdi-aroko kristau esparru erlijiosoarekin egungo erlijio-praktikara iritsi arte argi eta garbi elkarlotzen dituen iIdo jarraitu hori azpimarratzen zuten, "continuum" hori.

Burdinolako lan-une bat
Burdinolako lan-une bat. © Antton Elizegi
Sandratiko galtzada
Sandratiko galtzada. © Antton Elizegi

Tradizio eta esparru sakratu honetan kokatu behar da artzain batek Ama Birjinaren irudi gotikoa zintzarria zintzilik duen elorri baten gainean aurkitu izana,1469ko urtean, ehun urte geroago Esteban de Garibay y Zamalloa gipuzkoar historiagileak zorrozki deskribatu bezalaxe:


Murallas de Hondarribia
Araozko erlategi zahar bat. © Antton Elizegi
Pablo Urangaren koadro bateko zati bat
Pablo Urangaren koadro bateko zati bat . © Antton Elizegi
Arantzazuko Amaren lehen errepresentazio grafikoa (1587).
Arantzazuko Amaren lehen errepresentazio grafikoa (1587). © Antton Elizegi

"Mita laurehun eta hirurogeitabederatzigarren urte honetan, bat gehiago, bat gutxiago, ganadua zaintzen zuen mutil bat, Baltzategiko Errodrigo zeritzana, Baltzategi etxeko semea, Uribarri auzokoa eta, esan dugunez, jurisdikzioz Oñati hirikoa, bere etxeko ahuntzak zainduz, esan dugun Aloña-maldetan, larunbat batez, zeina dagoen Maria Birjinari eskainia, aldapetan behera jaitsi zen, jainkoaren eskuak gidatua, piadosoki sinestu behar denez. Haren maiestate neurrigabeak, onartuz aurrerantzean eremu hartan beti laudatua eta goratua izan zedila bere izena, eta Aingeruen Erreginarena, bere ama eta gure zaindaria, izanez leku hartako aide desberdinetako kristau fidelak bisitatua eta erreberentziatua, onartu zuen artzain-­ mutil honi ager zekion sakan hartan, arantza berde baten gainean, Birjina Mariaren irudi debotu bat, tamaina txikikoa, besoetan bere Semearen figurarekin, eta kanpai batekin, arran handi baten itxuran,(Compendio Historial de Garibay. Amberes. 1571. Libro XVII, capítulo 25). ondoan...".

Berehala hasi ziren jainkozaleak eta erromesak leku sakratura joaten eta berau aro berri baten sinbolo bihurtzen, Erdi-Aro luze, beltz eta odolzalea ixten zuen aroa, hain zuzen ere, zeinean Euskal Herrian oñaztiar eta ganboarren arteko borrokak, inbidiak eta era guztietako liskarrak nagusitu ziren, baita gaitzak eta izurriteak ere, bizitza pribatuaren esparru askotara eta etxeetara gosea eta lazeria ekarriz. Hiribilduak eta udalerriak gero eta gogorkiago arituko dira ahaide nagusien eta Errege Katolikoen monarkia zentralistaren boterearen aurka eta haiek mundu berrian zituzten enpresa eskergen aurka. Arantzazu Herrialde osoko jende umil askoren bilgune eta erreferentzia izaten hasia da, baita mundu guztiko emigrante eta atzerritarrentzat ere.

1835eko kolera izurritean Oiñatira egin zen prozesioa.
P. Uranga. 1918.
1835eko kolera izurritean Oiñatira egin zen prozesioa. P. Uranga. 1918. © Antton Elizegi
Sandaili kobazulu famatua
Sandaili kobazulu famatua. © Antton Elizegi

Apaizteriak eta herri xumeak baseliza eraiki dute lehen une batean, Andre Mariaren irudiari gerizpea emateko. Juana de Arriaran andrea hasi zen, oinatiar alarguna, bertako serora gisa, eta bere semea, Pedro de Arriaran, Burceñako erlijioso merzedarioa izango da Arantzazuko eta Gipuzkoa osoko gizonezko erlijiosoen lehen komunitatearen buru, 1493 inguruan. Baina, Fundazio honek ez du arrakastarik izango eta Arriaranek berak sortu eta fundatuko du frantziskotar "hirugarrendar" Komentualen Etxea, eta frantziskotarrak izango dira, denboraldi historiko labur batean ezik, inguru hauetan bost mendetan zehar biziko direnak.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net