Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata



Bertan 3

Gorapena eta aintza


"Ate eta ate-oste, eta barruko argi ilunska. Eta begiak aurrera doazkizu zabal eta geldi Andre Mariak deituta. Eta han dira, aparizio berria agertu bailitzaien".
Javier Garrido

 

Poetak horrelaxe deskribatu du Chillidaren Ate infernutarrak igaro ondoren tenpluan sartzen den sinestunak, erromesak, turistak atzitzen duen sentsazioa. Begirada mutu eta sorgindurik zuzentzen da Andre Mariaren Arantzazuko Irudirantz eta gero instintuz igotzen da goitik datorren argirantz. Lucio Muñozen erretabloaren lorpen handia da, handia txiki egin izanaren eta paisaia naturala erretabloan irudiaren laguntza eta inguru gisa sartu izanaren garaipena. Lucio Muñozen erretablo handia artelan bikaina dugu, eta denbora bere baitan igaro ahala, lilura handiagoa eragiten du eta helduago agertzen da. Artelanak benetakoak eta erabatekoak direnean misterio horixe dute. Ziur naiz halaxe aitortzen duela egileak berak, zeinak obra hau bere ekoizpen artistikoaren barruan mugarritzat baitauka, Euskal Herrira datorren bakoitzean bisitatu eta bere bilakaera hurbiletik jarraitzen duelarik. Obrak, teknikoki, lehen egunean bezalaxe dirau, bere pinturak, zurak eta egindurak sortu zen unean bezalaxe diraute.

Erretabloa
Erretabloa. © Antton Elizegi

Lan hau 1962an eman zitzaion egiteko Lucio Muñozi, Estatu mailako lehiaketa mugatu baten ondoren. 42 pintore aurkeztu ziren guztira, Bilbo, Hondarribia, Donostia, Iruñea, Zaragoza, Salamanca, Valentzia, Las Palmas, Burgos, Bartzelona, Haro, Ibiza, Madril eta Sabdellekoak. Estatuko artisten artean izen azpimarragarriak zeuden, besteak beste: Eusebio Sempere, Manuel Hernández Monpó eta José Luis Sánchez; bertakoen artean, Julian Ugarte, Ramón de Vargas, José Sarriegui, Remigio Mendiburu eta Javier Arocena. Epaimahaia ondokoek osatzen zuten: Agapito Fernández Alonso, José Manuel Aguilar, Modesto López Otero, Enrique Lafuente Ferrari, Godofredo Ortega Muñoz, Eduardo Chillida, Ramón Vázquez Molezún, Francisco Javier Saenz de Oiza, Luis Alustiza eta Benito Mendiak, eta 60.000 pezetako lehen saria eman zioten Lucio Muñozen proposamenari, eta 10.000 pezetako sei bigarren sari, lehenengoa José Luis Sánchezen Ian eskultorikoarentzat izaki. Artistek, aurrez, beren lanen txosten adierazlea aurkeztu zuten, multzoaren bozetoa eta eskala naturaleko zati bat eta aurrekontua.

Erretaula aldamiatua.
Erretaula aldamiatua. © Antton Elizegi
El
impresionante mural de Lucio Muñoz.
Luzio Muñoz-en erretaula itzela (1962). © Antton Elizegi

Lucio Muñozen proposamena, Oteyzak "abstrakzionismo naturalista" deituriko ildoan zebilen. Hauek ere, dio, abstraktu deitzen dira, beren baitatik kanpo bidaiatzen hasi dira, inoiz ezer premia sortzailez pentsatu ez izanagatik nekatu samar, oraingoan ez dute, inpresionistek egin bezala, argia bilatzen, gorputz naturalak baizik, harkaitzen eta zuhaitzen formak, berriro Ederraren ideia platonikoaz gidaturik forma ez-figuratiboak irudiztatzeko, figuratibo ez denak gaur egun artista oso bereizi egiten du, forma natural horietatik natural-geometrikoa ateraz.

Lucio Muñozen Erretabloa, beraz, ildo honetan mugituko da. Bera, Arantzazuko paisaiaren egitura-zantzu orokorretatik eta irudi sakratuari buruzko kondairatik abiatzen da, eta honen inguruan hiru espazio natural uztartzen ditu elkarren gainka, lurra eta elorria Rodrigo Balzategi eta Andre Mariaren irudiarekin, mendiak eta harkaiztegiak, eta zeruaren goialdea. Eta guzti hau goitik, Saenz de Oizaren arkitektura zentzudunetik, amiltzen den sestrako argiak biltzen duela, kolore gris eta urdin perlatsuz, eta okrez eta beltz dramatiko eta infernutarrez margotzen duela. Lucio Muñozek ezinhobe atzitu du euskal paisaiaren telurismoa, lehenago Vázquez Díazek eta Artetak egin bezala, eta bere lengoaia materiko eta abstraktunaturalistaz jantzi du. Zura landu, tailatu, zauritu eta urratu, erre, ia mineralizatu, margotu egin du. Seirehun metro karratu zur landu ditu Lucio Muñozek bere gogoko obra lortu arte. Aita Pedro Anasagastirekin izandako elkarrizketa batean, esan zion: "Sinesbeterik nago nere lana bihotz-bihotzetik maite izango duela Santutegira etorriko den jendetzak, eta hauxe iruditzen zait artelan bat ulertzeko erarik egokiena. Bestalde, nire lana sentitzekoa da ulertzekoa baino: ez dauka ezer, ez estetizismorik, ez inolako jeroglifikorik; guztia naturan bertan bezain era sinple eta oldarkorrez gertatzen da. Ez du inork galdetuko nire obrak zer esan nahi duen, Arantzazuko paisaiak edo bertako mendian koloreak zer esan nahi duen inork galdetzen ez duen bezala". Kolore eta paisaia klimax horixe bera da, aldi berean Alvarez de Eulateren beirateek misteriotsuki argiztaturik, erromesa eta turista atzitzen duena eta bihotzikara sorrarazten diona. Obra eratsu agertzen da, soil la abstraktu, errealismo magikotik hurbil, eta hari dario Arantzazuko Andre Mariaren iruditxo hauskorra bertatik agertuz.

Luzio Muñoz Arantzazun
Luzio Muñoz Arantzazun . © Arantzazu Artxibategia.

 

Beiraduretako
argia erretaulan
Beiraduretako argia erretaulan. © Antton Elizegi

Ziurrenik ere, Carlos Pascual de Lararen hasierako Proiektua egin izan balitz, eraikera sendokoa eta giza-irudiz betea, gaur egungo gure sentsibilitate garaikiderako barrokoegia eta gehiegi apaindua irudituko litzaiguke. Lehen lehiaketa hartara 1952an aurkeztutako artisten artean zeuden Ignacio Echandi, Juan Aranoa, Genaro Urrutia, José Sarriegui, Gaspar Montes, Santiago Uranga, Simón Arrieta, Agustín Ibarrola, Jesús Olasagasti, Fernández Pasajes, Néstor Basterretxea, Pascual Lara, Valentín Luis de Morguedo eta Matías Alvarez Ajuria. Epaimahaia F. Ignacio Omaecheverría, Daniel Vázquez Díaz, Secundino Zuazu, Jorge Oteyza, Luis Laorga eta Francisco Javier Saenz de Oizak osatzen zuten. Ahobatez hautatu zituzten Carlos Pascual de Lara eta Néstor Basterretxea Arantzazuko Basilikako horma-dekorazioa burutzeko, Ibarrola eta Eulateren lanak ere nabarmenduz, zeinek lankidetza lanen bat ere egin baitzuten. Batzordeak proposatu zuen Basterretxeak arkupea eta Larak apaiztegia margo dezatela eta Ibarrolak eta Eulatek alboko kanpo-arkupean Ian egin dezatela. Kantabriako Probinziako definitorioak, Miren Erasok dioenez, Larari absidearen dekorazioa egotzi zion eta Basterretxeari kriptarena, Eulate frantziskotarrari beirateak egiteko eskatu zioten eta Ibarrolari alboko arkupea. Lara bat-batean hil zenean, Basterretxea geratu zen horma -dekorazioaren arduradun bakar gisa.

 

Erretaulan zenbait txatal.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net