Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata



Bertan 3

Beirategiko zerua

Arantzazuko Basilikaren proiektu-multzo honetako piezarik baliotsu eta ederrenetarikoa, izan ere, beirateek satzen dute, bere kolorezko beirek, Javier Eulate frantziskotarrak proiektatu eta diseinatutakoak. Pintore beiragileak bere errepertorioak garatzeko erabilitako euskarri irregularrak zeharkako zabalaren hormen goialdean kokaturik forma organikoa duten lau hostodun irustak dira. Zuhaitz-sastraka-gurutze-gizaki-mendi-zeruen sinbolo izaki, beirazko teselen (tita-harrien) bidez marraztutako formak dira, urdin-belaxkak, ozenak, berdeak eta gorriren bat. Eulate fauvista itzela da eta beirate hauetan bere jakinduria zabalaren eta maisutasun sakonaren zati bat irauli zuen.

Xabier de Eulate frantziskotarraren beiradurak.
Xabier de Eulate frantziskotarraren beiradurak. © Antton Elizegi
Xabier de Eulate frantziskotarraren beiradurak.
Xabier de Eulate frantziskotarraren beiradurak.© Antton Elizegi

Argia espazioan barneratzen da eta esparru sakratu guztian zehar isurtzen den klima urdin perlatsu txit ederra eta misteriotsua sorrarazten du, Lucio Muñozen erretabloarekin eta arkitekturak duen harri eratsuarekin zorionean bat eginez. Beirateek -baiezten du Javier Garridok-ez dute ezein gairik deskribatzen. Giza-esperientzia birsorrarazten duten sinboloak ohartematen dituzte. Horrexegatik, objektu piktoriko ez baino, argi, joko eta laztan dira.

Zentzu honetan, Alvarez Eulatek berak garatzen du, ia kontzeptu minimalista erabiliz, berebiziko argi eta kolore jokoa elizarako jaitsieran. Bioleta eta gorri angeluzuzenetik, laranja-horira, eta honetatik urdin-gris perlatsuraino. Beste hainbeste esan liteke otoigurako bidean kokaturiko beirate abstraktuez, bata aurrekoak bezala Metzen egina (1956), Atelier Simminger-en, eta bestea 1984ean. Inoiz ez da horrenbeste esan ahal izan beira horren gutxi ezarrita. Eulate frantziskotar mistikoa dugu, kolore garbiaren poeta, gardena eta ikastuna.

Agian, horrexegatik gertatzen da hain egokia artista honi Basilikarekin loturiko penitentzi kapera egiteko agindua eman izana, zeinaren bozetoak egiten ari baita gaur egun. Atseginez espero dugu hauen emaitza. Bere Ian erlijiosoa Gipuzkoako zenbait eliza eta tenplutan eskatu dute eta arrakastaz burutu izan du azken urteotan: Donostiako Apaizgaitegia, Lasarteko San Pedro Parrokia, Arrasateko Jubilatuen Egoitzako Kapera eta Oñatiko Beneditarren Kapera. Bere "Uholdeondoak" eta "Hodeiertzak", bere Kristoak, Ama Birjinak eta Aurpegi Santuak, pietatez eta jaieraz daude eginak, hala nola koloretasun bikain eta finez.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net