Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata



Bertan 3

Kripta

Nestor Basterretxearen obra eta bizitza hertsiki loturik egon da Jorge de Oteyzarenera i a hasieratik bertatik. Argentinatik 1952an Euskal Herrira itzuli zenetik, haren obra Ameriketan ezagutu zuen eskultore oriotarraren pentsamoldeari eta praxisari atxikiko zaio, eta biok biziko dira Irunen Luis Vallet arkitektuak diseinatutako elkarren ondoko etxeetan 1958tik 1970era bitartean. Elkarrekiko proiektu eta ideietako garai emankorra izango da.

Nestor Basterretxearen kriptako pinturak.

Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea
Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea

Basterretxeak, 1952ko Lehiaketan, iradoki zizkioten gaiei "Bekatua, Espiazioa, Barkazioa eta Aintza"ri buruzko mural multzoa proposatu zuen Arantzazuko hormetarako. Izaera sinboliko espresionista zuten bozetoak zeuden, beti ere, gerraurreko euskal pintoreengandik eta Picassorengandik jasotako poetika kubistaren baitakoak, berak hormetarako proiektatu zuen pintura sendo edo eraiki haren oinarrian. Pintorea Oteyzaren iradokizunez aurkeztu zen Lehiaketara, Plazaolak esandakoaren arabera.

Epaileen erabakiak eta pinturen kokapena Elizatik Kriptara lekualdatu izanak artista gaiez aldatzera, "Misiolariak ", "Jainkogabea ", "Martiriak" eta "Erromesak", eta 650 metro karratutan garatu beharreko proiektu zabalagoa tajutzera eraman zuten. "Beltz eta okreak ugari izango dira, prusia eta zuriekin kontrajarriak. Giza-taldeak ardatz dinamiko handitan barne hartuko dira. Irudiak ez dira tamainu berekoak izango; xedea ez da eszenak irudiztatzea, sinboloak baizik ".

Nestor Basterretxearen kriptako pinturak

Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea
Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea

Istorioaren gainontzekoa ezagutzen dugu. Lana 1955ean eten egin zen, Kriptako bozetorik gehienak marraztuta zeudenean esku inkisiozale eta anker batek ezabatu egin zituen.

Baina Nestor Basterretxearen barne-indarrak eta kemenak ez zioten etsi, 1984ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker errepertorio ikonografikoak eta berauen burutzapena birplanteatu ziren arte. Pintoreak 4.700.000 pezeta kobratuko zituen bere pinturen ordainetan. Arantzazuko Kripta Penitentzi Kapera eta otoi egiteko leku gisa erabiliko zen, baina zenbait arrazoi dela medio, ez dirudi erabilera honek arrakasta izan duenik. Hondora jaitsi behar da, dio Javier Garridok, "Jaia ospatu baino lehen, beharrezko da jatorrizko nortasunera itzultzea. Izadiarekin adiskidetu, existentziaren drama asumitu, sormeneko uneak behatu, heriotza eta birsorpena... agian galduta gure dimentsioa, berriro bizi".

Basterretxeak, zentzu honetan, hormari atxikiko zaizkion zurezko muraletan moldatuko ditu suaren eta lurraren, airearen eta uraren kosmogoniak, mitologiak, ideologiak, galdutako askatasuna, eta hauen aurrean, bestaldeko horman kristautasunaren historia, Berrionaren berri ematearekin, martiriekin, mistikoekin (San Francisco). Multzoaren buruan dugu, izadia eta gizakia adiskidetzen dituela, Kristo gorri hil eta berpiztua, pairatsu eta indartsua. Lehenean baino lengoaia xahutuago eta sintetikoagoa erabili da bigarren proposamen honetan, zeinak, beharbada, asaldagarri Arantzazuko Kriptan, baieztu du Fernando de Gilesek, badago, beharbada, sum indurarik, tents iorik, batzuetan gogorkeriarik ere bai, herri honetan zergatik garraisi egin bazegoela ohartzetik sortutako bere beste lanetan gertatzen den bezalaxe. Baina, edertasuna da beti mezuaren azken nolakotasuna. gertatzen denez, penitentea eta sinestuna beren azken zereginetik desbideratzen baitu. Hala eta guztiz, bere lengoaia plastikoa garbia eta xahua da, ia aldi berean minimala eta kontzeptuala. Matisse eta Rothkoren eragina nabarmenagoa da, zalantzarik gabe, ziklo honetan. Baina Néstor Basterretxea berezko munduaren jabe da, mundu pertsonala, batzuetan gerraondoko "Euskal Eskola"ko kideen baitako izpiritutik hurbila. Ikertzen saiatzen den mundua -Aita Joxe Migel Barandiaranek esan bezala- "artistak mintzaraziko dituen ziorik gabeko enteen, asmo-egoeran diren izaki xumeen eremu zabal horretan, eonen, numenen eta deituren mundu misteriotsuan ".

Arantzazuko Kriptan, baieztu du Fernando de Gilesek, badago, beharbada, sum indurarik, tents iorik, batzuetan gogorkeriarik ere bai, herri honetan zergatik garraisi egin bazegoela ohartzetik sortutako bere beste lanetan gertatzen den bezalaxe. Baina, edertasuna da beti mezuaren azken nolakotasuna.

Nestor Basterretxearen kriptako pinturak

Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea
Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net