gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko azaroak 22, ostirala




Bertan > Korsarioak eta piratak > Versión en euskera: Itsasontziak

ITSASONTZIAK

Ontzigintza

Euskal kostaldeko ontzigintzak euskaldunak arrantzale eta merkatari izaten hasi zireneko garaian ditu bere hastapenak.

Baina Adourren bokaleko vikingo eta normandiarren agerpenaren eraginez, euskal itsasontziak antzinan garatu ziren gerrarako ontzitza gisa. XI. mendean ageri zaizkigu lehen kokak, zeinak itsasgintzarako lehen irizpideak finkatuko baitituzte, eta, hauek abiaburutzat hartuz, mota guztietako ontziak eraikiko dira.

Lehen garai honetan zehar, eta XVI. mendearen erdialderarte, eraikitzaileak ontzien jabeak berak izan ohi ziren. Ondoren, euskal ontzigintzaren industria garatu zen, XVI. mendean bere garairik oparoena izan baitzuen, harizti eta pagadien ugaritasuna, itsas tradizioa, eskulangile onak, portuak eta ekimen handiko burgesiaren presentzia bezalako faktoreen ondorioz, bai eta Amerikaren aurkikuntzaren ondoren ere, merkataritza Ozeano Atlantikoraino urrundu baitzuen. Erregetzak, halaber, babeserako politika hartu zuen, 1500eko agindu batek dioenez, bertan, Errege Katolikoek bertako ontziak sustatzen baitituzte kanpokoen aldean ..."ninguna mercadería ni otra cosa se pueda cargar en navío extranjero, habiendo navío de natural...".

Pagadi bat.
19. Pagadi bat. © Joseba Urretabizkaia
Oihalak miztilutu eta egiteko tresnak. Oihalak miztilutu eta egiteko tresnak.
20. Oihalak miztilutu eta egiteko tresnak.
© Joseba Urretabizkaia
Hori guztia dela eta, euskaldunak, ontzi eraikitzaile gisa, gustokoen izan ohi zituzten eta euren ontzitegiek XVI. mendean Estatua eta euskal probintziak hornitu izan zituzten. Erregeentzat ontziak egiten zituzten, bai eta Amerikarako ere, nazioarteko merkataritzarako, ehizerako eta Ternuako arrantzarako, bai eta Bizkaiko Golkoko kabotaierako ere.

XVI. mendearen amaieran, eraikitako ontzien kalitatea zertxobait jaitsi zen; ontziak agindu ahala egiten zirelako, behar bada, eta eraikitzailea ez zelako ontziaren jabea izaten, eta, ondorioz, ez zuten behar adina arreta jarriko. Une honetatik aurrera, benetako ontzigintzaz hitz egin dezakegu.

Nazioarteko zenbait egoerek, hala nola, Armada Garaitezinaren garaipenak –Erregeak, horretarako, hainbat euskal ontzi bahitu baitzuen- ihardueran eragina izan zuten, eta XVII. mendea Gipuzkoa eta Bizkairako krisialdi garaia izan zen. Halere, Lapurdiko egoera aurkakoa izan zen guztiz; Baionan, Erregearen armategia zegoen, eta, bertan, Frantziako Errege Armadako ontziak eraikitzen ziren.
Antonio de Gaztañeta (1656-1728).
21. Antonio de Gaztañeta (1656-1728), mutrikoarra, ontzigintza-alorreko berritzaile eta aitzindaria. Garai hartako Espainiako armadaren gerrontzien neurriak eta itxura aldatu zituen. © Joseba Urretabizkaia
Ontzigintzarako erabilitako aroztegi eta burdinolatako tresnak.
22. Ontzigintzarako erabilitako aroztegi eta burdinolatako tresnak. © Joseba Urretabizkaia
Itsasgintzaren eta itsas arkitekturaren bilakaerak XVIII. mendean itsasontzi luze eta hobeak sortu zituen, bereziki, Gaztañeta mutrikuarraren eskutik. Euskal ontzitegiek aitzindaritza berreskuratu zuten, batez ere Zorrotzako armategiak; eta XVIII. mendea berpizkunde garaia izan zen, kopuruari, bai eta aurrerapen teknikoei dagokienez. Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ek ere, garai honetan egin zituen bere ekarpenak, ontzigintza sustatuz, Pasaian bereziki. Mendearen amaieran geldiune eta atzerapen aldia etorri zen.
Zuhaitzen egitura ontzia osatzen zuten zurezko atalen dimentsio zuzenak lortzeko erabiltzen zen.
23. Zuhaitzen egitura ontzia osatzen zuten zurezko atalen dimentsio zuzenak lortzeko erabiltzen zen.
© Joseba Urretabizkaia
Bedua Txikiko Francisco Arrizabalagak ontzitegi zaharreko tresnak ditu gordeta.
24. Bedua Txikiko Francisco Arrizabalagak ontzitegi zaharreko tresnak ditu gordeta.
© Joseba Urretabizkaia
Ontzigintzak oso iharduera desberdinak bildu zituen bere baitan, itsasertzeko arotzak, kainoari, sokagile, errementari, oihalgile, etab.en lanbideak eragin baitzituen.

Ontzigintzan, korsarien ontziei dagokienez bereziki, ontzijabeak oso egiteko nagusia izan zuen. Honek, itsasontzia hornitu eta armatu ohi zuen, bai eta ustiatu ere. Ontzijabeak, orohar, leinu handi eta Ahaide Nagusietako kide izaten ziren, hala nola, Alonso de Idiaquez, korsaritzan aritutako XVI. mendean iparraldeko ontzitzaren superintendentea zena. Baina, hauetako gehienak kaparetasunaren mailarik behekoenekoak ziren, gehiegizko ondasunik gabeak, eta ontzi txiki edo ertainak armatzen zituzten. Euskal portuetakoak edo ingurukoak izan ohi ziren. Donostian, atzerriko ontzijabe profesionalak aurki genitzakeen, Bilbon berriz, ontzijabeak merkatariak izan ziren, atzerritarrak edo bertakoak.

Ontzitegiak

Ontzitegi arruntak instalakuntza bakunak ziren, behin-behingoz, kostaldean edo ibai ertzean kokatutakoak. Errege-ontzitegiak, berriz, konplexuagoak eta handiagoak ziren.

Herriko ontzitegi nagusiak Adour eta Nerbioi ibaien ibarretan finkatzen ziren, eta Gipuzkoari dagokionez, ondorengoen berri jaso dugu:

Zarautzen, leku desberdinetan eraiki ohi ziren ontziak; hala nola, Gurtarten, eta hiribilduko ontzitegietan, Zarauztarren lauregiaren ondoan; ontzi hauek, ondoren, Sevillan saltzen zituzten, Indietarako merkataritzarako.

Lezon, Pasaian eta Errenterian, Erregearen Armadarako galeoien fabrika bat zegoen. Pasaiako Errege Ontzitegia 1597an eratu zen. Bertan, "Capitana Real" zelakoa eraiki zuten, mila eta bostehun tonatakoa.

Astigarrako Arcaizan erriberatako maisuak zeuden Aranburutarren etxetik jaisten den errekatik hurbil, "ontzitegi zaharra" deiturikoan.

Donostian Kontxako hareatzaren gainean zegoen armategia, bai eta Anoetako ontzitegia ere.

Eta, hauez gain, Usurbilgo Mapileko ontzitegiak, antzinako Mutrikuko Santa Mariakoak, eta Hondarribikoak genituen.
Duela zenbait urte arte lanean ihardu zuen Beduako ontzitegiaren gaur egungo egoera (Zumaia).
25. Duela zenbait urte arte lanean ihardu zuen Beduako ontzitegiaren gaur egungo egoera (Zumaia). © Joseba Urretabizkaia
Gipuzkoako portua. Zarautz.
26. Gipuzkoako portua. Zarautz.
© Joseba Urretabizkaia
Grabado de San Sebastián en 1560.
27. Hoefnagle-ek 1560an egindako Donostiako Grabatua. Bertan, Kontxako hareatzako ontzitegia ikus daiteke. © Joseba Urretabizkaia

Ontzi motak

Gure kostaldeko ontzitegietan eraiki ziren ontzien artean lehenago edo geroago euskal korsariek erabili zituztenak ondorengoak izan ziren, bereziki:

- Kokak masta bakarreko ontziak, jatorriz iparraldekoak, XIV. mendean oso hedatuak izan ziren, eta korastako lema zuten ordurako. Merkataritza eta borrokarako erabili ohi ziren.
“Victoria” belontzia, XVI. mendea.
28. "Victoria" belontzia, XVI. mendea.
© Joseba Urretabizkaia
XIV. mendeko koka. Baionako katedraleko eliz-gurutzea.
29. XIV. mendeko koka. Baionako katedraleko eliz-gurutzea. © Joseba Urretabizkaia
- Urkak Jatorriz Holandakoak, oso zabalak dira, zamarako leku handikoak. Orohar, garraio eta merkataritzarako erabili ohi ziren.

- Karrakak eta Karabelak. Ontzi luze eta finak, bi edo hiru masta eta trapadunak, oihal latino eta, ondoren, laukiduna, bizkar bakarrekoak eta txoparako ezproindunak. Espediziotarako aproposak, XV eta XVI. mendeetan erabili ziren gehienbat.

- Belontziak. Karraken bilakaeraren ondorioa, bi edo hiru mastadunak, edukiera handiko karel altukoak eta ekaitz eta etsaiengandik babesteko sendoak.

- Galeoia. XVI eta XVII. mendeetako belontzia, gehienez lau mastaduna, zubi anitzeko maspreza eta tonelaia handikoa, Ozeanoetan zehar ibiltzeko gaitua, eta, horretarako, aurrerago ontzia hobetuko luketen lerro eta aparailuak jarri zitzaizkion. Galeoiek Indietarako bidaiak egin ohi zituzten eta galeren liraintasun eta arintasuna bereganatu zuten, oihal borobilak ezarriz.
Orioko etxe baten atalarria. XVI. mendeko belontzia
30. Orioko etxe baten atalarria. XVI. mendeko belontzia. © Joseba Urretabizkaia
 XVIII. mendeko fragata.
31. XVIII. mendeko fragata. © Joseba Urretabizkaia
- Patatxak, pinazak, ustak, etab. Ontzi txikiak izan ohi ziren, lehorrerapen, lotura edo Armadaren zaintzarako, eta, hedapenez, tonelaia txikiko beste ontzi batzuek hartu zuten hauen izena. Gure kostaldean patatxa izenekoak ontzi zaharrak ziren, kabotaia edota beste egitekoetarako erabiltzen zirenak. - Patatxak, pinazak, ustak, etab. Ontzi txikiak izan ohi ziren, lehorrerapen, lotura edo Armadaren zaintzarako, eta, hedapenez, tonelaia txikiko beste ontzi batzuek hartu zuten hauen izena. Gure kostaldean patatxa izenekoak ontzi zaharrak ziren, kabotaia edota beste egitekoetarako erabiltzen zirenak.

- Fragata eta itsasontziak. Oso ontzi, landuak, tamaina eta ibilbide handikoak.- Patatxak, pinazak, ustak, etab. Ontzi txikiak izan ohi ziren, lehorrerapen, lotura edo Armadaren zaintzarako, eta, hedapenez, tonelaia txikiko beste ontzi batzuek hartu zuten hauen izena. Gure kostaldean patatxa izenekoak ontzi zaharrak ziren, kabotaia edota beste egitekoetarako erabiltzen zirenak.

- Fragata eta itsasontziak. Oso ontzi, landuak, tamaina eta ibilbide handikoak.

Korsaritzarako bereziki ez zen ontzirik eraikitzen, XVII. menderarte ez baitzen gerrontzien eta merkataritzarakoen artean bereizketarik egiten. Legeak korsarien ontziak hirurehun tonatatik beherakoak izan behar zutela zioen "navíos de parte de trescientas toneladas abajo", eta hala izan ohi ziren gehienetan, Frantziako kostaldean, gainera, ontzi txikietan ibiltzea praktikoagoa baitzen. Korsarien ontziak ezin eros zitezkeen, baina, aldi berean, inola ere ez zuten atzerritarrak izan behar. Korsaritzarako bereziki ez zen ontzirik eraikitzen, XVII. menderarte ez baitzen gerrontzien eta merkataritzarakoen artean bereizketarik egiten. Legeak korsarien ontziak hirurehun tonatatik beherakoak izan behar zutela zioen "navíos de parte de trescientas toneladas abajo", eta hala izan ohi ziren gehienetan, Frantziako kostaldean, gainera, ontzi txikietan ibiltzea praktikoagoa baitzen. Korsarien ontziak ezin eros zitezkeen, baina, aldi berean, inola ere ez zuten atzerritarrak izan behar. - Fragata eta itsasontziak. Oso ontzi, landuak, tamaina eta ibilbide handikoak. Korsaritzarako bereziki ez zen ontzirik eraikitzen, XVII. menderarte ez baitzen gerrontzien eta merkataritzarakoen artean bereizketarik egiten. Legeak korsarien ontziak hirurehun tonatatik beherakoak izan behar zutela zioen "navíos de parte de trescientas toneladas abajo", eta hala izan ohi ziren gehienetan, Frantziako kostaldean, gainera, ontzi txikietan ibiltzea praktikoagoa baitzen. Korsarien ontziak ezin eros zitezkeen, baina, aldi berean, inola ere ez zuten atzerritarrak izan behar.
Bergantín del siglo XVIII.
32. XVIII. mendeko bergantina.
© Joseba Urretabizkaia
Pasai Donibaneko atalarria. (Faksimila)
33. Pasai Donibaneko atalarria. (Faksimila)
© Joseba Urretabizkaia
Iparraldeko kostaldeko egitura zela eta, tonelaia altuko ontzien nabigazioa aproposago zirudien.
34. Iparraldeko kostaldeko egitura zela eta, tonelaia altuko ontzien nabigazioa aproposago zirudien. © Joseba Urretabizkaia


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net