gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 25, asteazkena




Bertan > Korsarioak eta piratak > Versión en euskera: Euskal korsariak

EUSKAL KORSARIAK

Aurretiazko oharrak

Gipuzkoak hainbat arbasok kostaldean eta itsasoan bizitako epopeiari bizkarra eman izan dio beti, eta ekintza indartsuak bultzatutako itsaslari, arrantzale, ontzigile eta korsariak geroztik ez dira aintzakotzat hartu, euren oinordekoetako batzuek idatzi izan zituzten epopeia hauetan izan ezik.

Ondoren, azken hiru mende hauek isilpean geratzea nahikoa izan da itsasoko bizitza honetako arrastoen euskal nortasuna ia guztiz ezabatzeko.

Euskal korsariei dagokienez, isiltasun hau ulergarria da, batetik, haietako asko inguratu dituen iluntasuna dela eta. Arrazoia –Michel Iriarten ustez- ontzijabeetako askok, sarritan aberastu zituzten horiei buruzko agiriak erretzeko zuten ohituran datza. Bestetik, hainbat korsari bidaia edo gurutzaldi bakarrean nabarmendu zen eta, datu azpimarragarri hau izanik, euren jatorri, bizitza eta ospea eman zien gertakari bakarraren aurretiko eta ondorengo kanpainei buruzko bestelako informaziorik ezin izan dugu jaso.
Euskal marinela.
35. Euskal marinela. © Joseba Urretabizkaia
Antonio Lafrediren munduko mapa (1580).
36. Antonio Lafrediren munduko mapa (1580).
© Joseba Urretabizkaia
Kainoi txikia.
37. Bombarda. © Joseba Urretabizkaia
Korsariak lapurretarako bokazioa berezkoa ez zutela argi utzi beharra dago, itsasokoa berriz bai, arrantza izan baitzen, hasera batean, euren funtsezko iharduera. Mendiz eta itsasoaz inguraturik jaio ziren, eta itsasoa horren hurbil izanik, asko bertan aritu ziren, arrantzan eta merkataritzan. Ondoren, atzerriko piratek sortzen zizkieten arriskuetatik defendatzeko armaz hornitu ziren, eta, honen ondorioz, euren kabuz aritu ziren piratakerian.

Horrela, korsariak, arrantza eta merkataritzan iharduteaz gain, lapurretan ere saiatu ziren. Horretan, zerikusi handia izan zuen "korsaritzarako baimena" delakoak, hau da, errege batek bere menpeko itsaslariei Erregetzaren etsaien atzetik joateko ematen zien baimena, hauek zeramatena bereganatzerarte. Korsariak errege batengandik lapurretarako baimena jaso zezakeen, eta beste batengandik berriz, heriotz zigorra.

Baimen hau ematerakoan, korsariak eta piratak bereizi egiten ziren. Korsariak, beraz, erregearengandik edota gobernuaren eskutik jasotzen zuen korsaritzarako baimena, beste nazio baten aurka gerran aritzeko edo haren merkataritza trafikoa etetzeko. Pirata, berriz, itsasoan ere lapurretan aritzen zen lapurra zen, inolako baimenik gabekoa.

Korsaritzarako baimena

Frantzia, eta ondoren Ingalaterra XVI. mendearen lehen laurdenean etsaiaren aurkako korsaritzako piratakerian hasi ziren –erregearen baimenaz- Indietako trafiko espainiarraren aurka, Aita Sainduaren buldei eta Indietako Kontseiluaren (Consejo de Indias) eta Kontratazio Etxearen (Casa de la Contratación) debekuei jaramonik egin gabe eta Espainiak, zilarrean oparoak ziren kolonietan zuen monopoliaren aurka borrokatuz.

Espainiako erregeek lapurretak saihesteko eta euren etsaien merkataritza oztopatzeko interesak bide eraginkorra aurkitu zuen etsaien ontziak erasotu eta bertan zegoena lapurtzeko baimena euskal itsasaldeko hiribilduetako itsaslapur sendo eta prestuei ematerakoan. Erregeek babestu egiten zituzten etsaiak euren ontzietan zirikatzen bazituzten eta, ondorioz, euskaldunek irabaziak lortzeko helburuzko lan honetan ihardun zuten, bereziki, baleen sasoia ez zenean.

Iparraldekoei 1528ra arte ez zitzaien korsaritzarako baimenik eman, baina lapurtarrak denetarik izan zirela esan beharra dago: korsariak, piratak, filibusteroak eta bukaneroak. Hegoaldeko probintziei dagokienez, XV. mendean, 1497 eta 1498an, Fernando Katolikoak sinatutako zedulek korsaritza gipuzkoar eta bizkaitarrei inolako murrizketarik gabe baimentzen zietela ikus dezakegu.
Ducatón de Navarra y Francia, 1733. Ocho Reales de Carlos III, 1796, 1800 y 1807. Ocho Reales de Fernando VII, 1822. Moneda de Enrique II de Navarra, 1587. Un Real de Fernando I de Navarra, 1513?. Dos Reales 38.	Nafarroa eta Frantziako dukata, 1733. Carlos III.aren zortzi errealeko txanpona, 1796, 1800 eta 1807. Fernando VII.aren zortzi errealeko txanpona, 1822. Nafarroako Enrique II.aren txanpona, 1587. Nafarroako Fernando I.aren Erreal bat. Felipe V.aren bi errealeko txanpona, 1721
38. Nafarroa eta Frantziako dukata, 1733. Carlos III.aren zortzi errealeko txanpona, 1796, 1800 eta 1807. Fernando VII.aren zortzi errealeko txanpona, 1822. Nafarroako Enrique II.aren txanpona, 1587. Nafarroako Fernando I.aren Erreal bat. Felipe V.aren bi errealeko txanpona, 1721.
© Joseba Urretabizkaia
“El guipuzcoano instruido” liburua. Donostia, 1780.
39. "El guipuzcoano instruido" liburua. Donostia, 1780.. © Joseba Urretabizkaia
Ikus dezagun korsaritzarako baimen bat. Horren adibide gisa, XVII. mendean Donostian eraikitako “Nuestra Señora del Rosario”ko fragatarena hartuko dugu. Bertan, korsaritzan aritzeko baimena ematen zaio ontzi horretako kapitainari, bai eta non eta nola ihardun behar duen eta nor erasotu behar duen esaten, baldintzak ere jartzen zaizkiolarik:

"En virtud de la presente, permito al dicho capitán, Pedro de Ezábal, que en conformidad de las Ordenanzas del Corso, de 29 de diciembre de 1621 y 12 de septiembre de 1624, puede salir a corso con la referida fragata gente de guerra, armas y municiones necesarias, y recorrer las costas de España, Berbería y las de Francia, pelear y apresar los bajeles que de la nación francesa encontrare, por la guerra declarada con aquella Corona; y a los demás corsarios turcos y moros que pudiere; y a otras embarcaciones que fueren de enemigos de mi Real Corona, con calidad y declaración que no pueda ir ni pasar con su fragata a las costas del Brasil, islas de las Terceras, Maderas y Canarias, ni a las costas de las Indias con ningún pretexto...

Dada en Madrid, a 28 de agosto de 1690. Yo, el Rey".
Korsariontzi bateko harrapakinaren banaketa.
40. Korsariontzi bateko harrapakinaren banaketa.
© Joseba Urretabizkaia
Gaur egun Donostiako Untzi Museoa dagoeneko eraikina Donostiako Kontsulatuko etxabe eta presondegia izan zen.
41. Gaur egun Donostiako Untzi Museoa dagoeneko eraikina Donostiako Kontsulatuko etxabe eta presondegia izan zen.
© Joseba Urretabizkaia
Korsariek lapurtutakoa agintariei, Errege Justiziari edo probintziako gobernadoreei eman ohi zieten.

Baina, zenbait korsarik lapurretan jarraitu zuen erregeren baimenik gabe batzuetan, eta iraungitako baimenarekin beste zenbaiteta, bai eta Espainiaren eta bertako etsaien arteko bake-denboraldietan ere. Konbentzionaltasunek ez zituzten azken hauek begi onez ikusten, eta "pirata" izana eman zitzaien.

Gipuzkoan, zehazki, korsaritzarako baimenak, hasera batean Donostiako alkatetzak berak tramitatu zituen, Kontsulatuak, handik urte batzuetara, horren ardura hartu zuen arte, aurrerantzean, portuan sartzen zen atzemandako guztiaren legezkotasuna bien artean epaituko zutelarik. Ondoren, Korsaritzari buruzko Errege Aginduek harrapakinaren banaketari buruzko erabakiak ezartzen zituzten. Hauen arabera, artileria eta presoak Errege Justiziari zegozkion, eta ontzia eta bertako salgaiak berriz, korsarien familiak hartuko zituen, kapitain eta itsaslari guztien artean banatzeko, bakoitzak ontzian zeraman denboraren arabera. .

Non eta nola iharduten zuten

Gizakien trebetasuna, kapitainen erabakia eta itsaslarien gutizia, ontzijabeena barne, korsaritza eta piratakeriarako ontzi horiek soberan izan ohi zituzten ezaugarriak ziren.

Korsari gisa bildu ondoren, euskal korsariak gero eta gehiago ugaldu ziren eta euskal kostalde osoan zehar kokatu ziren. Euren iharduera-eremua ere hein berean hedatu zen.

Korsari gipuzkoarren egoitza nagusiak Donostian, Pasaian eta Hondarribian zeuden, eta euren iharduera-eremua Ingalaterrako Mantxako Kanaleraino hedatu zen hasera batean. Aurrerago, eremu hau Europako iparralderaino, Ameriketako itsasalderaino eta Afrikako iparraldeko Berberiaraino zabaldu zen.

Korsarien ontziak jabego pribatukoak ziren eta jabeak berak itsasoratzen zituen. Bizkortasun eta sarkuragatik aukeratzen zituzten, orohar.

Erasorako metodo nagusia talka izan ohi zen, artileriaren erabilerarekin batera. Halere, ez zuten arma gehiegi izaten, horrela, garaipenak talkaren bidez lortzerakoan, harrapatutako ontziak ez zuen kalte handirik izango eta, ondoren, saldu ahal izango zuten. Gehienetan, inguruketa zelata baino nahiago izaten zuten, hau da, harrapakinen bila ibiltzea, gune finko batean zai egotea baino, bi taktikak tartekatzen zituzten arren. .
Pasaia, Donostia eta Hondarribiarekin batera, korsari gipuzkoarren gune nagusietako bat izan zen.
42. Pasaia, Donostia eta Hondarribiarekin batera, korsari gipuzkoarren gune nagusietako bat izan zen. © Joseba Urretabizkaia
“El guipuzcoano instruido” liburua. Donostia, 1780.
43. "El guipuzcoano instruido" liburua. Donostia, 1780.. © Joseba Urretabizkaia
Beste batzuetan merkatari etsaiei buruzko informazioa iritsi zai egoten ziren portuan. Korsariak bakarka itsasoratu ohi ziren, zenbaitetan binaka eta, etsaia oso indartsua zenetan bakarrik, talde handiagoetan, beti ere ontzitza txikitan, non irabazien banaketa justua egitea zaila izan ohi zen, eta eskasagoa.

Ontzi ingeles eta frantziarrak, baleen arrantzara joango balira bezala itxurak eginez erasotu ohi zituzten; beste zenbaitetan, ardoz, oihalez, zetaz, bikez eta erretxinaz betetako merkatalontzien upelategiak ohostu ohi zituzten. Erasotutako ontziek, ondorioz, konboiak eratzen zituzten euren defentsarako eta korsariek, hauek eskuratzeko, plan ugari antolatu behar izaten zuten. Erreskatea ere erabili zen harrapakin gisa, hau da, korsariek hartutako presoak diruaren truke aske uztea, edota, zenbaitetan, presoen truke zenbait pertsonen askatasuna eskatzea.
XVIII. mendeko txinpartazko pistola ingelesa.
44. XVIII. mendeko txinpartazko pistola ingelesa.
© Joseba Urretabizkaia
Burniztutako zirrika.
45. Burniztutako zirrika. © Joseba Urretabizkaia
Azkenik, korsaritzaren garrantzia neurtu beharko genuke, bereziki gure kostaldeari dagokionez, korsarien kopurua aintzakotzat hartuz.

Korsari-ontzien ontzilariak ugariak izan omen ziren. Bizkaiko Golkoan XVII. mendean zehar, euskal korsaritzaren urrezko mendean, hain zuzen ere, korsaritzarako ontzietako itsaslariak Errege Armadako ontzietakoak baino kide gahiagok osatzen zituzten.

Urrunerako espedizioetan kopuru hau murriztu egiten zen, hornidura gehiago behar izaten baitzen.

Korsaritzak, beraz, hainbat itsaslari behar izaten zuen, eta euskaldunak ez ziren horrenbeste. Ondorioz, beste ontzietako marilenak itsasoratu ohi zituzten. Lanean ziharduten korsarien ontziak, gutxi ez ziren arren, itsaslari kopuru mugatua zuten eta itsasoan izanak ziren beste batzuetako tripulazioa itzultzen zenean bakarrik irtetzen ziren.
Aurrera mutilak! Tillac-en marrazkia.
46. Aurrera mutilak! Tillac-en marrazkia.
© Joseba Urretabizkaia
XVI-XVII. mendeetako aizkora.
47.XVI-XVII. mendeetako aizkora.
© Joseba Urretabizkaia


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net