gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko maiatzak 5, igandea




Bertan > Korsarioak eta piratak > Versión en euskera: XVIII. Mendea

XVIII. Mendea

Frantziarren erasoak

XVIII. mendea, nola ez!, Frantziako korsarien erasoekin hasi zen. 1692an Bilbon, Abra ibaian sartu eta bertatik irtetzen ziren ontziak defendatzeko fragata bat armatu zen arren, ur hauetan ontziak harrapatu zituzten, korsariek, baimendutako ontziak ez eta nazio aliatuenetakoak ere errespetatzen ez zituztelarik. 1709 eta 1710ean Ingalaterra eta Irlandarantz pasaporte eta guzti irten ziren ontzi batzuk erasotu zituzten, portutik atera bezain laster Frantziako korsarien eskutan jausi zirelarik. Kontsulatuaren kexuek ez zuten erantzunik jaso.

Hemengoei dagokienez, berri bakanak jaso ahal izan ditugu, hala nola, Juan de Zurriarain amezketarrari dagozkionak, zeina, 1712an korsari-ontzi batean hil baitzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, "San Julián"i buruzko auzia zela eta, Erregearengana jo zuela ere badakigu. Ontzi hau donostiarrena izan zen eta Europa osoan zehar ibili zen lapurretan korsari frantziar baten agintaritzapean. Kontsulatuak Foru Aldundiari bidali zion gutun batean agertzen denez, holandarra bailitzan ibili zen iruzurrean, "con engaños y trato doble que ha practicado con el capitán y con la gente, usando de bandera supuesta de holandeses, ocultando la de su nación y su propio nombre y el de su navío".

Iparraldeko korsaritzak, beraz, garapen izugarria izan zuen mende honetan zehar, gerra garaian bereziki, hala nola, Zazpi urteetako gerran, non ingelesentzat kezka izugarria izan baitziren, eta, ondoren, EEBBetako Independentziarako gerran.
XVII. mendeko katilu eta maskor-motako ezpatak
98. XVII. mendeko katilu eta maskor-motako ezpatak.
© Joseba Urretabizkaia
Blas de Lezo, Antilletako ontzi espainiarrak beldurrez betetzen zituzten piraten erasoetan nabarmendu zen
99. Blas de Lezo, Antilletako ontzi espainiarrak beldurrez betetzen zituzten piraten erasoetan nabarmendu zen. © Joseba Urretabizkaia
Buru-hezurra eta zangarra adierazten dituen bandera, "Jolly Roger" ezaguna
100. Buru-hezurra eta zangarra adierazten dituen bandera, "Jolly Roger" ezaguna, ez zen "Piratakeriaren urrezko Aro"ko piratek erabili zuten bakarra (XVII eta XVIII. mendeak). Hondar-erloju, odol-tanta, gezi, ezpata, etab. gisako irudien bidez ere pertsonalizatzen zituzten. Baina, askotan, besteak ezustean harrapatu ahal izateko, piraten ontziek bandera faltsuak ere eraman ohi zituzten. Marrizkirik gabeko banderak ere altxatzen zituzten, eta hauen koloreek balio sinbolikoa izaten zuten: beltza heriotzaren adierazgarria zen, gorria errukirik gabeko borrokarena, etab. ("La Connoissance des Pavillons"). © Joseba Urretabizkaia

Erasoak Karibe itsasoan

Ozeanoaren beste aldean, mende honetan Espainiako Erregetzak koloniekiko merkataritzaren zaintza bere ardurapean hartzeko gaitasunik ez zuen, eta hauek, bestalde, aberatsak eta garatuak izanik, ez zuten euren gaiak metropolira garraiatzeko bitartekorik. Horrekin batera, holandar, frantziar eta ingelesak Karibeko uharte txikien jabe egin ziren, eta eremu hori euren kontrolpean zuten. Hori dela eta, Venezuelako merkataritza atzerritarrek monopolizatu zuten.

Baina, zenbait euskal marinelek ez zuen amore eman eta kostalde hartan merkataritzan aritzeko arriskuari aurre egin zioten. Zenbaitetan, Manuel de Iradi kapitainak izan zuen arazo bera izan zuten haiek ere, honi, 1711an, "Jesús, María, José y San Sebastián" izeneko bere fragata korsari ingeles batek erasotu batzion, zeina, Iradik artileria eta mosketeriazko hiru karga itxiren bidez bazteru baitzuen, bere salgai guztiak, bai eta bidaiariak ere arriskutik kanpo utzi zituelarik.

Felipe V, orduan, itsasoaz haraindiko merkataritza sustatzen saiatu zen, atzerritarren eskutik zetozen Ameriketako edozein gairen sarrera debekatuz eta kakaoaren trafikoaren inguruko eskubideak erdira murriztuz.

Real Compañía Guipuzcoana de Caracas

1728an Felipe V.ak Gipuzkoari, Konpainia bat osatuz, Erregetzarekin batera merkataritzaren onura erdibana zezan eskubidea eman zion.

1728ko irailaren 25ean Espania eta Gipuzkoaren arteko komenioa sinatu zen eta, bi urte beranduago, lehen ontziak Pasaiatik Caracaserantz irten ziren.

Espainiako erregetzak, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-en bitartez, Venezuelako kostaldea beste naziotako korsari eta piratengandik babesteko segurtasuna lortzen zuen. Compañía-ko ontziak armaz hornituta zeuden, eta, horrek, merkataritza alorreko iharduerak betetzeaz gain, korsaritzan ihardutea ere ahalbidetzen zien. Compañíako korsarienganako beldur handia izan zuten gainontzekoek eta merkataritzan legez kanpo ziharduten ontzi ingeles eta holandarrei bereziki egin zieten eraso.

Compañíak probintziako ekonomian iraultza ekarri zuen. Hastapenak zeharo zailak izan ziren gipuzkoarrek amerikarren konfidantza irabazi eta holandarrak merkataritza horretatik baztertu zituzten arte. Ondasunak berehala nabaritu ziren Pasaia eta Donostiako portuetan, eta ontzien eraikuntzan ere isladatu ziren, hau ez baitzen eten.

Merkataritza ardatz honen iraupenak garapenerako aukera ziurtatuko luketen korsarien beharra zuen. Eta, are gehiago, 1740 eta 1748 urteen arteko garaian, austriarren ondorengotzarako gerrak Espainia eta Ingalaterra etsai bihurtu baitzituen.

Euskal korsariak Britainia Handiko alboko eztena bilakatu ziren, eta hango korsariak, aurrerantzean, Espainiako armadaren etsai naturalak izango ziren, zeinak Austrien garaian izan zuen errespetu maila bera izango baitzuen.
Compañía-ko lehen ontziak 1730ean irten ziren Caracaserantz
101. Compañía-ko lehen ontziak 1730ean irten ziren Caracaserantz.
© Joseba Urretabizkaia
Nuestra Señora del Coro, fragata armada en corso por la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas.
102. Nuestra Señora del Coro, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas izenekoak korsaritzarako armaz hornitutako fragata. © Joseba Urretabizkaia
Hemengo korsarietara itzuliz, eta, bereziki, Real Compañía Guipuzcoana de Caracasen zerbitzura zeudenetara, urte hauetan ere, hauei buruzko berriak jaso dira. "San Ignacio" ontzia, "La Peregrina" goitizenez ezaguna, edo "Nª Sra del Coro", "Esperancilla" edo "San Juan Bautsita", Ataun, Portugal, Tolosa, Normandia, Extremadura, Billabona eta Iparraldeko marinelek eta are euskal apaizek gidaturikoak, Ingalaterrako espetxeak euskal korsariz bete ziren urte horietako berrien iturburu bilakatu ziren, eta Gipuzkoako portuetan, salgaiez betetako ontzi ingelesak preso zekartzatela ikustea eguneroko gauza bihurtu zen, esaterako, 1744ko apirilan. Garai honetako bi harrapakin ingelesen berriak heldu zaizkigu, lehena, kuprezko hogeita hamar tona eta oliozko beste hainbeste zituena, bai eta almendra, pasa eta larrukia ere, guztiak, laurogei mila pesorako balioaz; eta, bigarrena, egindako laurehun eta berrogeita hamar jantziz betetakoa.

Arriskua ez zen etsai "ofiziala"rengandik defendatzearekin soilik saihesten. Edozein arriskutarako prest egon behar zuten. Horrela, 1747an, "Ana Margarita" ontzi holandarrak donostiarrentzat hornidura zekarren eta Donostiako portuaren itsas-ahoan zegoela, gidariak gainaldera igo ondoren, Baionako xebeka korsari batek harrapatu zuen eta bere hirira eraman, indarrean zegoen itunea hautsiz.

Donsotiako Kontratazio Etxe eta Kontsulatuak probintziako Diputaziora gutun bat bidali zuen, non, Espainiako zazpi ontzik Baionako portuan izandako arazoak aipatzeaz gain, kostaldea korsari ingelesez beteta zegoela jakinarazten zuen, eta probintzia horretako biztanleek orindik ere euren lehengo balioa zutenez, Erregeari Real Compañía Guipuzcoana de Caracasek bere ontzi txikietako bat la Guairara irtetzeko armatu dutela adierazten zaion.

Bi egunetan prestatu zuten eta hogei kainoi eta hirurogei marinelez irten zen, edozein ondoriotaraino defendatzeko prest. Gutun berean, Erregearen etsaien aurkako beste korsari-ontzi bat ere armaz hornituko dutela aipatzen da: "se va a armar por particulares un corsario que se dedicará, en obsequio a Su Majestad, a perseguir a sus enemigos".
Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-en akzioa
103. Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-en akzioa. © Joseba Urretabizkaia
Pasaiko txoko bat
104. Pasaiko txoko bat. © Joseba Urretabizkaia
Real Compañía Guipuzcoana de Caracasek berrogeita hamar ontzi inguru izan zituen, eta haietako gehienek santuen izendegitik hartuak ziren, "Hermiona" eta "Amable Julia" bezalako salbuespenak ezik. Zenbaitek, "La Peregrina", "El Pingüe", "La Chata" edo "El Caballo Marino" izengoitiak zituzten, eta hauen bidez ezagutzen zituzten gahienbat. Bidaiariak, gutunak, liburuak eta mota guztietako salgaiak garraiatzen zituzten. Europa eta Amerikaren arteko etengabeko komunikabidea izan ziren garai batean.

Baina hurbileko gainbeheraren arrastoa nabarmentzen hasi zen. 1776an, eta, ondoren, 1781ean, Erregeren Xedapenen bidez, konpainia berdintsuak sortu ziren, zeinaren eskubideak Guipuzcoana delakoaren antzekoak ziren. 1785ean Real Compañía de Filipinasen sartu zen.

Beraz, Compañía-ren ibilbidea orduan amaitu zen (1728-1785), zeinak Venezuelako kolonien historiako urterik liskartsuenak bete baitzituen. Epilogo gisa, bi munduen arteko harremana berreskuratu zela esan beharra dago, eta ideien elkartrukerako bidea izan zela. Beraz, ez da harritzekoa izango Venezuela kolonietarako ideia liberal eta emantzipatazileen gune bilakatzea.

Donostiari dagokionez, hiriko bizitza indartu eta ongizatezko garaia ekarri zuen.

Halere, alde txarrak ere izan zituen, hala nola, esklabutzaren onarpena.
Baiona
105. Baiona, korsari-portu eraginkorra izan zen euskal korsaritzaren historia osoan zehar, bai eta honen beherakada iritsi zenean ere. © Joseba Urretabizkaia
Deba ibaiaren ibaiahoaren grabatua
106. Deba ibaiaren ibaiahoaren grabatua. © Joseba Urretabizkaia

Azken korsariak

Baina Ogasunaren eskusartze ugalkor eta zehatzak korsaritzaren negozioari oztopoak jarri eta errentagarritasuna kentzen hasi zen. 1779an Donostiako Kontsulatuak azken aldiz, ontzi korsari bat armaz hornitzea proposatu zuen.

1779an Debak korsari-ontzi txiki bat bertako kostaldean zebilela iragarri zuen, bai eta hiribildu horrek kainoirik ez zuela, eta defentsarik eta sutautsik gabe zegoela. Donostiako plazako Komandante generala, Bassecouteko markesa, hain zuzen ere, inguru honetan dabiltzan korsariez mintzo da, "los corsarios enemigos que infestan estas costas". Eta, artileriazko bailabideen urritasunaz ere kexu da.

1783an Espainia eta Ingalaterra elkarren aurka aritu ziren berriro ere, oraingo honetan, espainiarren EEBBetako independentziaren aldeko laguntza zela eta. Azkenik, itsasoan gertatutako hondamendi baten edo besteren ondoren, bakea sinatzea lortu zuten.
Kostaldetik hurbil egoteak bertako biztanleen izaeran eragina izan du betidanik.
107. Kostaldetik hurbil egoteak bertako biztanleen izaeran eragina izan du betidanik.
© Joseba Urretabizkaia
Euskal korsariak gaur egun oroimenean gorderik daude
108. Euskal korsariak gaur egun oroimenean gorderik daude. © Joseba Urretabizkaia
Eta, aztergai izan dugun eta gure arbasoak mendeetan zehar protagonista gisa izan zituen korsarien munduak beherakada nabaritu zuen oraingo honetan.

Halere, mugaz harantz, XVIII. mendearen amaieran agertu ziren Iparraldeko korsaritzaren azken irudi nagusiak. Irudi bakanak dira, borrokarako bizitza eta eleberrietako abenturatarako sortuak, eta, Iriartek dioenez, euren bizitzek eleberrietako orrialdeetatik ateratatakoak dirudite.
Pasaia
109. Pasaia.© Joseba Urretabizkaia
Donostiako Mota Gaztelua.
110. Gipuzkoako zenbait pertsonaia atzerriko pirata-ontzitan ibili zen. Hala nola, Joaquín de Iturbe, “Joaquín Xantúa” elgetarra, gaztetan pirata edo korsari izan zen bidelapur ospetsua, zeinak Frantziako bi kainonaritan nabigatu baitzuen. 1799an Donostiako Mota Gazteluan giltzapeturik amaitu zuen.
© Joseba Urretabizkaia
Ichetebe Pellot Hendaian 1765ean jaio zen eta bere balentriak ozeano guztietan burutu zituen. Bere jukutriak, maltzurkeriak eta ausardiak ezagutarazi zuten.

Gehienetan mutilatu, begibakar eta ernegariak ziren literaturako pirata eta itsas-lapurren tradizioari jarraituz, Destebetxo aipa genezake, Donibane Lohizunen jaiotakoa. Zikatrizak zituen gorputz osoan, gainera zimela eta itsusia zen eta kainoikada batek bi ipurmasailak trenkatu zizkion. Bizkaiko Golkoko uretan batez ere ihardun zuen.

Nicolás Juan de Laffitte filibusteroa 1791an jaio zen Baionan, edo Ziburun, beste zenbaitek dioenez. New Orleansen izan zuen bere egoitza nagusia eta Ameriketan barrena burutu zituen bere iharduerak.
Ichetebe Pellot.
111. Ichetebe Pellot. © Joseba Urretabizkaia
Baiona eta Donostiako hainbat kaleren izenak euskal korsarien oroimen eta omenaldi gisa jarri dira
112. Baiona eta Donostiako hainbat kaleren izenak euskal korsarien oroimen eta omenaldi gisa jarri dira. © Joseba Urretabizkaia
Nicolás Juan de Laffitte. (Dibujo de P. Tillac).
113. Nicolás Juan de Laffitte. (Dibujo de P. Tillac). © Joseba Urretabizkaia

Amaiera

1802an Matrikularako Aginduak, ontzi batek korsaritzan aritzeko Itsas Komandantearen oniritzia beharrezkoa zuela ezarri zuen: "para que una embarcación, pueda armarse en corso, ha de preceder aviso del Comandante de Marina", eta, ondorioz, ezuteskoaren xarma galdu zen.

Halere, 1856an Pariseko Itunea sinatu zen artean, aspaldian erabili ez ziren korsaritzarako baimenak ez ziren behin-betiko eta ofizialki ezabatu.

Gure kaietako gizonek, guztiz baztertu gabe izan zituzten iharduerei ekin behar izan zieten berriro ere, hauetan ere adituak baitziren.

Patua ezinbestekoa zen. Garai modernoek gure korsari zaharren eskelak sinatu dituzte.
Sareak konpontzen.
114. Sareak konpontzen. © Joseba Urretabizkaia


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Dirección General de Cultura - Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net